Gure Artea sariak

'Arakis'-ek, Sahatsa Jauregik eta Miren Arenzanak Gure Artea sariak irabazi dituzte

Gasteizko Artium museoan egin dute sariak banatzeko ekitaldia. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ekitaldian parte hartu du. Nabarmendu du Euskal Herriak "herrialde sortzailea" izan behar duela "munduan berezko argia" izaten jarraitzeko.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Gure Artea saria ematen Xabier Arakistain Ezenarro 'Arakis' artistari. JUANAN RUIZ, FOKU
2019ko irailaren 17a
21:25
Entzun

Xabier Arakistain Ecenarro Arakisek, Sahatsa Jauregi Azkaratek eta Miren Arenzana Letamendik aurtengo Gure Artea sariak jaso dituzte, gaur arratsaldean, Gasteizko Artium museoan egin duten ekitaldian.

Arakisek arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria jaso du. Erakusketetan komisario gisa egin duen lana nabarmendu du epaimahaiak.

Sorkuntza lana aitortzeko saria jaso du Sahatsa Jauregi Azkaratek; eskulturan eta artxibo lanetan garatu duen jardunarengatik eman diote. Epaimahaiak adierazi du "kultura herrikoiaren formen analisi xehetik datozen erreferenteen erregistro zabala" osatu duela.

Miren Arenaza Letamendik, berriz, ibilbide artistikoa saritzen duen modalitatean irabazi du saria. Epaimahaiaren iritziz, Arenaza ondorengo belaunaldientzako erreferente bat da.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak sari banaketa ekitaldian parte hartu du. Haren esanetan, "Euskadik herrialde sortzailea izan behar du herrialde bizi bat izaten jarraitzeko" eta "munduan berezko argia" izaten jarraitzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.