Negoziazio kolektiboa

Beste lau greba egun egingo dituzte Gipuzkoako arte grafikoetan

Irailaren 25 eta 26rako eta urriaren 2 eta 3rako egin dute greba deialdia LABek, ELAk eta UGTk. Adegiren "borondate falta eta arduragabekeria" salatu dituzte, KPIaren adinako soldata igoera soilik eskaini duelako.

Ekainean eta uztailean lau greba egun egin zituzten Gipuzkoako arte grafikoetako langileek.
Ekainean eta uztailean lau greba egun egin zituzten Gipuzkoako arte grafikoetako langileek. Andoni Canellada / FOKU

Irune Lasa -

2019ko irailak 18

Gaur LABek, ELAk eta UGTk azaldu dutenez, sektorea ondo dago, enpresek lan karga handiak dituzte eta Gipuzkoako arte grafikoetako langileek KPIa baino soldata igoera handiagoa merezi dute. Uste dute, halaber, badela garaia neurri sozial jakin batzuk jasotzeko hurrengo lan itunean, beharginen lan baldintzak ezarriko dituen horretan.

Horregatik, ekainean eta uztailean lau greba egin ostean, Adegi patronalak ituna negozia dezan eta euren eskariak aintzat har ditzan, sindikatuek orain beste lau greba egunera deitu dute, irailaren 25 eta 26rako eta urriaren 2 eta 3rako. “Ez dira azkenak izango”, ohartarazi dute, “sektorearentzat justua eta onargarria den hitzarmen bat lortu arte mobilizatzen” jarraitzeko asmoa dutelako.

Otsailean osatu zen Gipuzkoako arte grafikoen sektoreko negoziazio mahaia, eta hiru sindikatuek salatu dute zortzi hilabeteotan Adegi patronalak eskaintza soil eta bakarra egin diela, inflazioaren adinako soldata igoera, eta langileen eskaera guztiak baztertu dituela. Sektorearen egoera ona ikusita, Adegiren jarrera “ulertezina eta onartezina” egiten zaie sindikatuei, uste dutelako bere proposamena hobetzeko tartea baduela enpresen aldeak.“Adegiren borondate falta eta arduragabekeria salatu nahi ditugu”.

LABeko Laida Zubillagak, ELAko Eneko Agirreurretak, eta UGTko Angel Ramosek hitzarmenerako dituzten eskaeretako batzuk azaldu dituzte gaur egindako agerraldian. KPIa gaindituko duen soldata igoeraz gain, haien ustez, ezinbestekoa da lan baldintzak hobetuko dituzten puntuak sartzea. Besteak beste, lizentzien egokitzapena eta hobekuntza nahi dituzte; adibidez, lanegunak hartzea aintzat senideen heriotzagatik har daitezkeen bi lizentzia egunetarako, edo guraso bakarreko familien egoera kontuan izatea.

Kontratazioetan hobekuntzak izatea ere garrantzitsua dela uste dute LABek, ELAk eta UGTk; batez ere, behin-behinekotasuna murrizteko eta kontratazio berrietan gertatzen diren bidegabekeriak eragozteko. Esaterako, ez dadin gerta besteek bezala eta bezainbat lan egiten duen behargin berriari dagokiona baino kategoria txikiagoa aitortzea. Hiru sindikatuek lan hitzarmenaren blindajea eta errelebo kontratuaren aukera ere nahi dituzte Gipuzkoako arte grafikoetako lan hitzarmen berrian.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Langile bat, Garesen, piperra biltzen iaz. ©Jesus Diges / efe

Nafarroan, PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei

Joxerra Senar

Abuztutik urrira bitartean, ardorako mahats bilketan edo bestelako barazki eta fruituen uzta bilketarako Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, etan positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.

Basurtun, PCR probak egiten ©Javier Zorrila / efe

300 positibotik gora Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.

Pentsionisten elkarretaratzea Bilboko Justizia Jauregian. ©Aritz Loiola

Pentsiodunek pandemiako testigantzen txosten bat aurkeztuko diote EAEko Fiskaltzari

Maialen Arteaga

Irailaren 7an bilduko dira fiskalarekin pandemiako testigantzak eta datuak biltzen dituen txostena helarazteko

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna