LGTBI kolektiboa

Harrotasuna ulertzeko bi ikuspegi, talkan

Harro-k deituta, European Pride Organisers Association-en kontrako manifestazio bat egiten ari dira, Harro ez da Europride. Gure izenean ez! lelopean.

jarraia171332.jpg
Natalia Salazar Orbe.
2019ko irailaren 21a
18:09
Entzun

LGTBI kolektiboaren eskubideei buruzko nazioarteko eztabaidaren agertoki bihurtuko da Bilbo datozen orduetan. Etzi I. Konferentzia Atlantikoa egin zuten Euskalduna jauregian. Atzotik bihar artean, berriz, European Pride Organisers Association EPOAren batzarra egingo dute. Topaketak iritzi kontrajarriak sortu ditu LGTBI kolektiboaren barruan. Era horretako jardueren onurez mintzatu da Ortzadar elkartea. Harro Euskal Herrietako Transmaribibollo plataformak, berriz, topaketa horrek eta antzekoek kolektiboari eman nahi dioten “joera kapitalista” gaitzetsi du. Eta manifestaziora deitu dute gaurko, Harro ez da Europride. Gure izenean ez! lelopean. 110 eragileren baino gehiagoren babesa lortu dute.

Ortzadar elkarteak bileraren anfitrioi lanak egingo ditu. Aratz Castro Ortzadarreko arduraduna da, eta uste du onuragarria dela EPOAren batzarra Bilbon egitea: “Gure lurraldea eta gure herrian dauden balioak ikusarazteko aukera bat da”. Proiektu horretan erakunde publikoekin elkarlanean aritu ahal izateagatik “harro” dago, gainera.

Iragarri dute jardunaldiek LGTBI kolektiboaren eskubideak eta lan esparrua izango dituztela ardatz. “Hainbat herritan areagotu diren estremismoak kontuan hartuko dira eztabaidetan”. Horrez gain, 2022rako Europride jaialdiaren egoitza zein izango den ere aukeratuko dute. 2023ra begira, jaialdi horretarako Bilbo aurkeztuko duten aztertzen ari dira oraindik. “Gaur-gaurkoz ez dugu erabakirik hartu. Hala ere, era horretako ekitaldi bat gurean ospatzea positiboa izango litzateke, noski”.

Irakurri artikulua osorik, Bizkaiko Hitza-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.