Albistea entzun

Zinemaldia

Moriartiko zinemagileak elkarrizketatu dituzte 'Zurriolako butaka' saioaren lehen atalean

Donostiako Nazioarteko 67. Zinemaldia hastearekin batera, abian da Zurriolako butaka zinema jaialdiari buruzko telebista saioa ere. Lehen alean, Moriarti ekoizpen etxeko Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi eta Jon Garaño zinemagileak elkarrizketatu dituzte. Zinemaldiko sail ofizialean lehiatuko den La Trinchera Infinita filmari buruz mintzatu dira.

Berria TB -

2019ko irailak 20

Saioaren lehen atelean elkarrizketatu dute Iker Ganuza Varados dokumentalaren ekoizlea ere. Mediterraneoa gurutzatzen ahalegintzen diren errefuxiatuei buruzko lanaren gainean aritu dira. Dokumentala ikusgai dago Zinemira sailean.

Bestalde, Anabel Arraizak Inaxio Esnaola Irutxuloko Hitza-ko kazetariarekin eta BERRIAko Urtzi Urkizu kazetariarekin aztertu du Zinemaldiaren hasiera.

Horrez gain, Aitor Azurki kazetariak 36ko gerrarekin lotutako hainbat kontu azaldu ditu, eta Kristina Zorita kazetari eta blogariak Perlak saileko hainbat gomendio eman ditu.

 

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©GEJA KUIKEN

«Bildtsez idatzitako lehen nobela ez dadila azkena izan»

Olatz Silva Rodrigo

Bildts dialektoan idatzitako lehenengo eleberria argitaratu du Gerard de Jongek. Nortasunari eta kidego batekoa izateko sentimenduari buruzko liburua da. Tradizio baten lehenengo urratsa egin duela adierazi du.
Haur bat eta haren mentorea, iazko agur festan. ©SOS ARRAZAKERIA

Urretxindorra, bidean lagun

Amaia Jimenez Larrea

Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak duela bederatzi urte abiarazi zuen Urretxindorra, gazte migratzaileak eta goi mailako ikasketak egiten ari diren ikasleak elkartzen dituen programa. Zortzi bat bikoterekin hasi ziren proiektu pilotuan, eta ia berrogei dira aurten.

Jorge Ribera Eguzki irratiko esataria, artxiboko irudi batean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Eguzkik dio lege berriak ez diela lizentziarik bermatzen irrati libreei

Urtzi Urkizu

Hala ere, Iruñeko Eguzki irratiak lizentzia eskaera egingo du. Uste du lege berriaz ezin dela fidatu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.