Zinemaldia. Sail ofiziala

'Rocks'-ekin amaitu da Urrezko Maskorra lortzeko lehia

Sarah Gavronen filmak nerabe batek aurrera egiteko dituen zailtasunetan jarri du begirada.

'Rocks filma'. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
mikel lizarralde
2019ko irailaren 26a
15:29
Entzun

Belen Funesek atzo Donostiako 67. Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztutako La hija del ladrĂ³n-ek bezala, prekarietateari eta guraso gabe bizitzeari aurre egin behar dion neska gazte bat du protagonista Rocks, Sarah Gavronek gaur Sail Ofizialean aurkeztu duen filmak. Rocks nerabe bat, neba gaztearekin eta amarekin bizi dena Londresko langile auzo batean. Lagunartean ondo moldatzen da eskolan, eta etorkizunerako asmoak ere baditu. Amak, ordea, alde egingo du etxetik, eta Rocksek aurrera egiteko moduak bilatu beharko ditu, gizarte zerbitzuetako langileak gainean dituela.

Sarah Gavron (Ingalaterra, 1970) Brick Lane (2007) filmarekin egin zen ezagun, eta orain dela lau urte, Suffragette zuzendu zuen, mugimendu sufragistari buruzko lana.

Rocks izan da Sail Ofizialeko lehiaketan aurkeztu duten azkeneko filma, eta beraz, Neil Jordan buru duen epaimahaiaren erabakiaren zain gelditzen da palmaresa.

Bihar Sail Ofizialean baina lehiaz kanpo emango dute Diecisiete, Daniel Sanchez Arevalo zinemagile espainiarraren azken filma.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.