Sutea

Sua piztu da berriro Lekuona eraikinaren lanetan Errenterian

Duela hiru hilabete sua piztu zen lekutik gertu izan da sutea.

Suhiltzaileak, sua itzaltzeko lanetan. IKERNE ZARATE - OARSOALDEKO HITZA
Ikerne Zarate - Errenteriako Hitza
2019ko irailaren 26a
16:33
Entzun

15:00ak aldera sutea piztu da Lekuona eraikinean. Suhiltzaileen lau kamioi bertaratu dira eta lanean ari dira sutea menpean hartzeko, baina oraindik ereĀ  ez dute kontrolpean. Kalte pertsonalik ez da, baina langile bat artatu behar izan dute bertaratu den anbulantzian kea arnastu ondoren. Dezenteko kea irteten ari da eraikinetik eta ez dago jakiterik, momentuz, zenbatekoak diren kalteak. Sutea itzali eta lehen balorazioak erakutsiko du hori.

Duela hiru hilabete sutea piztu zen Lekuonan. Soldatze lanetan zebilen langile bati txinpartak plastikoa eta pladurra zegoen eremura ihes egin zion, eta horrela sortu zen sutea. Ziurtatu ez badute ere, badirudi gaurkoa ere soldatze lanetan ari zirela gertatu dela, eta aurreko sute izan zen eremutik gertu.

(jarraitu irakurtzen, 'Errenteriako Hitza'-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.