Noiz sortua: 2019-10-02 14:50:20

Ardoa

Arabako Errioxa marka "berreskuratzen" saiatuko da Arabako Diputazioa

Errioxa sor-markak erregistratu zuen duela 20 urte Euskal Herriko eskualde bati erreparatzen dion izen hori, eta Europan baliatzeko erregistratu du orain, EH Bilduk salatu duen moduan

Guardiako mahasti bat.
Guardiako mahasti bat. JUANAN RUIZ / FOKU

Xabier Martin -

2019ko urriak 2

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak "ahal duen guztia" egingo du Arabako Errioxa "berreskuratzeko", Gonzalezek berak esan duenez, Arabako Bartzar Nagusietan. Errioxa izendapenak, zeinak Logroñon (Espainia) baitu egoitza nagusia, Toloñoko mendilerrotik Ebro ibaira doan eskualdeari erreparatzen dion marka erregistratu zuen duela 20 urte, hura Espainian ustiatzeko. Eta, oirain gutxi, Arabako Errioxa marka Europako Patente eta Marken Bulegoan erregistratu du, Europan ere marka hori ustiatzeko Errioxa sor-markak nahi eran, merchandising-erako, alkoholik gabeko edarietarako oro har —kafea, tea...—, eta ardoaz besteko edari alkoholdunetarako.

EH Bilduk gogor salatu zuen irail honetan Errioxako izendapenak, Euskal Herriko eskualdeari erreparatzen dion markaren jabe izateaz gain, Europan ere horrela izateko egin duen urratsa, eta Arabako Diputazioari esku hartzeko exijitu zion. Bada, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak marka berreskuratzeko lanean jardungo duela agindu du gaur. "Arabako eta arabarren hondasuna dena haien esku egon dadin lanean gaude etengabe", esan du; "euskal erakundeetan ezin dugu ulertu Errioxako izendapenak eskubide hori beretzat hartu izana. Erakunde hori bere eskuduntzetatik harago joan da ardoaren sustapen eta salmenta arloetan".

Helegitea jarrita dago

Era berean, azaldu du partikular batek edota erkidego batek ezin duela erregistratu erkidego horri erreparatzen dion izena; "erkidegoaren eskualde batekin beste hainbeste izan beharko luke". Gogoratu du Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak helegite bat aurkeztu duela Errioxa izendapenak egindako marka erregistroaren aurka, eta ez du baztertu horrekin bat egitea, hala Arabako Diputazioak nola Eusko Jaurlaritzak berak.

Helegite hori bakarrik kuadrillak egitea erabaki zutela esplikatu du Ramirok, eta denen artean eta aholkularitza juridikoarekin hartu zela erabakia, "egokiena" zelako haren argumentuari oinarria emateko. "Horrek ez du esan nahi diputazioak ez duela erregistro horren aurkako ekintzarik egingo. Ezin da ahaztu foru erakunde honek aurreko urtean birritan lortu zuela izendapenak Arabako Errioxa marka ez baliatzea arropan eta aisialdi produktuetan".

Uzta bilketa martxan da

Bestalde, Errioxako izendapenak gaur bertan esan duenez, uzta bilketa martxan dago sor-markaren eskualde guztietan, baita Arabako Errioxan ere. Mahastien osasuna ona dela dio, eta upategietan sartzen ari den produktuaren analisia ona dela, halaber. Arabako Errioxan, mahatsaren pisua batez bestekoan dago, baina beheko tartean. Mahats ale gutxiago dauzka mordo bakoitzak, eta horrek azaltzen du aldagai hori.

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Urkullu lehendakaria. ©Irekia

Lehen kasutik «ahalegin handia» egin zutela esan du Urkulluk

Berria

Urtarrilaren 22tik otsailaren 28ra –lehen kasua agertu zen eguna– «ahalegin handia» egin zutela esan du Urkulluk, «prestatzeko eta koordinatzeko». Batez beste %9tik gora handitu da langabezia Hego Euskal Herrian. Nafarroako datua nabarmentzeka da: %9,96 handitu da herrialdean, eta, ondorioz, 3.600 langabe gehiago daude.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzan eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuetan «kolapso egoeran» daudela. Materiala bermatzeko eskatu dio ELAk EAEko Auzitegi Nagusiari.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Urkulluk esan du «neurri zorrotzak» hartu dituztela; oposizioak, berriz, «gardentasun falta» salatu du

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna