'Airbus auzia'

EBri 6.900 milioi euroko muga zergak jarri ahal izango dizkiote AEBek

Munduko Merkataritza Erakundeak hartu du erabakia, EBk Airbusi emandako legez kanpoko laguntzengatik.

Airbus A380 hegazkin bat, Londresen, artxiboko argazkian. HANNAH MCKAY / EFE
Hodei Iruretagoiena.
2019ko urriaren 2a
07:09
Entzun

Donald Trump AEBetako presidentearen muga zergen zaparrada badator Europako Batasunera. Oraingoan, gainera, MME Munduko Merkataritza Elkartearen baimena izango du Trumpek. Airbus auziaren harira, izan ere, EBri 6.900 milioi euro arteko muga zergak jartzeko erabakia hartu du MMEk. Haren arabera, EBk legez kanpoko laguntzak eman zizkion Airbus konpainiari A350 eta A380 hegazkinak egin zitzan, eta kalte zuzenekoa eragin zion lehiakide nagusiari, Boeing estatubatuarrari. Aspaldiko kontua da: 2006an jarri zuen salaketa AEBetako Gobernuak.

Gaur egin dute ofizial erabakia, eta ondorioz, EBko produktuen inportazioei tarifak ezartzeko aukera izango dute AEBek, hori delakoan Airbusen laguntza publikoek Boeingi egin zioten kaltea.

Boeingek ere laguntza publikoak jaso zituen AEBetako Gobernuaren aldetik. Kasu hori ere MMEn dago, eta ebazpena, EBren aldekoa, datorren udaberrirako espero da. EBk kalkulatu du 20.000 milioi euro galdu zituela Airbusek.
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.