Literatura

Mariasun Landak irabazi du Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala

Mariasun Landak (Errenteria, 1949) jaso du 2002. urteari dagokion Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala. Hain zuzen ere, Alberdania argitaletxearekin plazaratutako 'Krokodiloa ohe azpian' liburuagatik eman diote. Gaur egungo gizakiaren bakardadearen inguruko gogoeta sakona gordetzen du liburu horrek, gazteentzako egokitutako kontaera modu samurraren azpian.

Berria -

2003ko urriak 21
=l Mariasun Landa == http://suse00.su.ehu.es/euskonews/0098zbk/elkar9801eu.html =l idazle oparoa da; 1982an =i Amets uhinak =i plazaratu zuenetik, liburu andana luzea kaleratu du, ia guztiak, haurrentzako eta gazteentzako idatzitakoak. Nolanahi ere, Espainiako Sari Nazionala jaso duen =i Krokodiloa ohe azpian =i helduentzako liburu aproposa izan daiteke, bakardadearen inguruko gogoeta sakona biltzen baitu. Aurretik ere hainbat sari jasotakoa da Landa; besteak beste, Zarauzko Udalak ematen duen Lizardi saria (=i Txan fantasma =i-rekin) eta Euskadi Saria =i Alex =I-ekin. Orain Espainiako Sari Nazionalaren jabe egin den =i Krokodiloa ohe azpian =i Euskadi Sarietako finalista da aurten haur eta gazteentzako literaturaren alorrean. =b "Pozik, gaur bereziki" =b Mariasun Landak albistearen berri izan ostean 'Berria'-ri adierazi dionez, "poz handiz" hartu du saria. Gainera, gaurko egunez jasotzeak —hau da, euskal kulturgintzako enpresetako hainbat buruzagi eta langile Espainiako Auzitegi Nazionaletik igaro direnean— poz berezia sortu diola nabarmendu du. Espainiako Sari Nazionalean, berriz, Victoria Perez Escrivaren =i Antes, cuando Venecia no existia (Lehen, Veneziarik ez zenean =i, Jose Zafraren =i Cuentos de cuando yo era (Ni banintzeneko ipuinak) =i, eta Agustin Fernadez Pazen =i Noite de voraces sombras (Itzal gosetien gaua) =i izan ditu azkeneraino lehiakide. Landaren =l bibliografia == http://www.euskaraz.net/donostia/idazleak/idazleak/00061.htm =l luzea da, eta bere lan asko atzerriko hizkuntzetara itzuli dituzte. Idazlea ez ezik, EHUko Irakasle eskolako irakaslea da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna