Kilometroak

Milaka euskaltzale Zarautzen, "ikastola mundura" zabaltzeko

 

Ni, Hi eta Hura

Gorka Berasategi Otamendi -

2019ko urriak 6

* Egitarau "inklusibo, feminista eta jasangarri" bat prestatu dute antolatzaileek.

* 7,7 kilometro izan ditu ibilbideak, eta hiru gunetan egon da banatuta.

* Lau urteko gogoeta prozesuaren ondoren, Kilometroak festa berrasmatzeko prestatzen ari dira Gipuzkoako ikastolak.

* Ikastolen Elkarteak "herri gisa" pentsatutako hezkuntza lege berri bat eskatu du.

Zuzeneko kontakizuna

15:49
2019-10-06

Arratsaldean, euria egin du Zarautzen, baina Kilometroen festa ez da eten. Euripean, jaiarekin jarraitu dute festara joandakoek.

12:06
2019-10-06

Ligatzeko aholkuak

Ibilbideko puntu moreetan jator ligatzeko hainbat gomendio biltzen dituzten eskuorriak ari dira banatzen.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:04
2019-10-06

Egitaraua

Malekoiko gunea "hain gazte ez diren beti gazte horientzat" pentsatuta dago. Besteak beste, musika talde hauek arituko dira goizean: Skasti, Pottors eta Klito eta Optika; eta arratsaldean, Joseba Irazoki.

IMollarrin ere hainbat kontzertu izango dira Sonakay, Ene Bada, Ane Guria, Mac Onak eta Bad Sound taldeek emanaldiak eskainiko dituzte bertan.

Ikastolako gunea, berriz, batik bat haur eta familiei begirakoa da.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:01
2019-10-06

Ibilbidea

Hauxe da garko ibilbidearen mapa. Hiru gune izango ditu: Malekoian, Salbatore Mitxelena ikastolan eta Mollarrin.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:37
2019-10-06

Ikastolei sostengua adieraztera joan dira beste hizkuntza gutxitu batzuetako zenbait hiztun ere. Zarautzen dira Garabide elkartearen bidez Euskal Herrian ikastaro bat egiten ari diren kitxua eta nasa hizkuntza komunitateetako ordezkariak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:33
2019-10-06

Jaiarekin bat egin dute erakunde publikoetako hainbat ordezkarik. Irekierako ekitaldian parte hartu dute Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:24
2019-10-06

Irekiera ekitaldian, Nekane Artola Kiloetroak kultur elkarteko lehendakariak etorkizunari begirako mezua eman du. Hemendik aurrerako erronkei oran arte "ikasitako guztiarekin" helduko dietela adierazi du.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:19
2019-10-06

Goizeko lehen ordutik martxan

Goizean goizetik hasi dira Salbatore Mitxelenako ikasleak eguna girotzen, ta antolakuntzan ari direnak lanean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:08
2019-10-06

Swing dantzagarriaren doinura

Ni, hi hura... Ikastola mundura leloa izen bezala hartu duen abestiarekin egin dute aurtengo bideoklipa. Swing dantzagarriare erritmora ospatuko dute gaurko festa, gutasuna aldarri.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

09:59
2019-10-06

Etekina, ikastolako eraikina berritzeko

Salbatore Mitxelenako zuzendari Belen Muruak, berriz, azaldu du "pedagogia aurrerakoien ildoan" egon dela beti ikastolen sarea, eta behar horiei lotuta berritu nahi dutela Zarauzko eraikina: jaian lortutako dirua horretara bideratuko dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

09:58
2019-10-06

Egitarauerako, irizpide sozialak

Egitaraua prestatzeko kontuan hartu dituzten irizpideak azpimarratu dituzte antolatzaileek: "Feminista, inklusiboa, prebentiboa eta jasangarria izango da jaia". Besteak beste, ibilbidean puntu moreak jarriko dituzte, eta eraso sexistei aurre egiteko protokolo bat izango dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

09:57
2019-10-06

Ia zortzi kilometroko zirkuitua

7,7 kilometro izango ditu ibilbideak. "Denok egiteko moduko zirkuitua izango da", Nerea Altxu ekitaldiaren koordinatzailearen arabera. Jaia prestatzean, arauz kanpoko funtzionaltasuna dutenak kontuan izan dituztela azaldu du: besteak beste, DYAren laguntza jasoko dute Mollarriko gunera igotzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

09:55
2019-10-06

Hiru guneko ibilbidea

Aurten, Zarautzen, hiru gune prestatu dituzte. Eta 'Ni, Hi, Hura... ikastola mundura!' leloari jarraituz, jarri diete izena bakoitzari. Ni izenekoa Malekoian egongo da, Hi gunea ikastolan eta Hura gunea Mollarrin. Beti bezala, gune guztietan egongo da jan-edana, eta baita kale animazioa ere, txaranga, batukada eta abarrekin.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

09:53
2019-10-06

Eredu zaharreko azkena

Zarauzko Kilometroakazken urteetako ereduari jarraituz egingo diren azkenak izango dira. Hurrengo urtetik aurrera, "berrasmatu" egingo dute jaia. Jai txikiagoa izango da, parte hartzeari bideratua, eta aldarrikapen kutsua berreskuratuko du.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna