Albistea entzun

HEZKIDETZA

Skolae programaren bi teknikari, epailearen aurrean berriro

Hezkuntzako profesionalei babesa adierazi diete CCOO, CGT, ELA, ESK, LAB, Steilas eta UGT sindikatuek, baita Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu-ko ordezkariek ere.

Dozenaka pertsona elkartu dira Nafarroako auzitegiaren aurrean, protesta egiteko.
Dozenaka pertsona elkartu dira Nafarroako auzitegiaren aurrean, protesta egiteko. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2019ko urriak 9

Nafarroako Auzitegian deklaratzera deituak izan dira Skolae programaren diseinuan parte hartu zuten bi hezitzaile. Hezkidetza programaren aurkako salaketa jarri zuten Iruñeko ikastetxe erlijioso bateko familia batzuek, eta horien abokatuek eskatuta igaro dira hezitzaileak epailearen aurretik, testigantza ematera.

Saioaren aurretik, elkarretaratzea egin dute Hezkuntza alorreko sindikatu gehienek: CCOO, CGT, ELA, ESK, LAB, Steilas eta UGTk. Horien izenean, "Berdintasunaren aldeko manifestua" irakurri dute LABeko Eloy Tatok eta Steilaseko Uxue Lasak. "Konpromiso osoa" agertu diote Skolae programari, eta baita "hori gauzatu duten profesionalei ere".

Skolae programa "egungo lege esparruan egoki doituta" dagoela nabarmendu dute. Zehazki, azaldu dute Skolaek bat egiten duela Gizonezkoen eta Emakumezkoen Berdintasunerako LO 3/2007 legeak, Genero Indarkeriaren Prebentziorako LO1/2004 legeak, LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialerako 8/2017 Foru Legeak eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legeak diotenarekin.

"Araubide horiek guztiek argi eta garbi erakusten digute ezinbestekoa dela ikastetxeetan bultzatzea eta lantzea berdintasunaren aldeko heziketa, aurre eginez desberdintasunari, genero rolei, adierazpen sexistei; eta erakusten digute heziketak desagerraraziko dituela biolentzia, bazterkeria eta bereizkeria, datozen lekutik datozela", esan dute Tatok eta Lasak.

Sindikatuek "kezka" adierazi dute, jazarpen judizialaz gainera, zenbait talde politikok erakutsitako jarreragatik: "Kezkatuta gaude, epaitegietatik jasotzen ari den jazarpenaz gain, azkenaldian hartu diren zenbait erabaki politikok zeharo baldintza dezaketelako Skolae ikasgeletara egoki iristea. Adibide argi bat da Hezkuntza Departamentuko  Berdintasun Saileko burua, Pilar Mayo, kargugabetu izana".

Hori dela eta, gobernuari eskatu diote berma dezala "programa bere osotasunean ezartzen dela , edukian eta prozesuan inolako mugarik jarri gabe".

Maria Solana: "Egoera hau surrealista da"

Protestarekin bat egin dute hainbat ordezkari politikok ere; besteak beste, Maria Solana Geroa Baiko parlamentaria eta Hezkuntza kontseilari ohia, Bel Pozueta hezitzaile eta EH Bilduko zerrendaburua Espainiako hauteskundeetan, Patri Perales EH Bilduko parlamentaria, eta Ainhoa Aznarez Ahal Dugu-ko eleduna eta Nafarroako Parlamentuko lehendakari ohia. Ez dira azaldu, ordea, Hezkuntza Departamentuko egungo ordezkari politikoak.

Egoera "surrealista" dela esan du Maria Solanak: "Berriz ere babestu behar ditugu Skolaeko teknikariak, burugabekeria honetatik. Harrigarria da bi egun barru Unescok Parisen sarituko duen hezkidetza programa bat hemen judizializatu nahi izatea". Pilar Mayoren kargugabetzeagatik atsekabea azaldu du ere: "Mayo eta haren lantaldea lehen mailako profesionalak dira, eta ospe handikoak. Ez zegoen talde hori desegiteko motibo objektiborik".

Solanak onartu du erabaki hori "ez dela itxaropena pizteko modukoa", baina ziur da hezkidetza programa ezarriko dela, "hala jasota baitago akordio programatikoan, zurian beltz".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bi pertsona Osakidetzaren osasun zentro batetik ateratzen, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Arantxa Iraola Irati urdalleta Lete

«Aparteko larritasunik ez duten» kontsultak atzeratuko ditu osasun sistemak; bihotzeko eritasunak eta bronkitis kronikoa dutenen kontrolak. Osakidetzak abisatuko die kontsulta atzeratu dietenei
Baionako txertaketa gunea, artxiboko irudi batean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Txertaketa guneetan kezka piztu da, Pfizer dosiak agortzen ari baitira

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute

 ©GORKA ESTRADA / EFE

Etorri zen tokian gotortuta

Arantxa Iraola

2010ean hartu zuen Donostiako gotzaintza; jarrera atzerakoienekin lotuta zegoela eta, elizbarrutian, eta handik kanpo ere, asko izan ziren haren izendatzearen aurkako ahotsak. Irmo jarraitu du, beti. Alacantera doa orain.
ELAk deitutako elkarretaratzea, atzo, Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. ©ELA

Greba eskubidea errespetatzeko eskatu du ELAk

Oihane Puertas Ramirez

Sindikatuak Eusko Jaurlaritzari egin dio eskaera, Bizkaiko zahar etxeetako langileek hilaren 14an egingo duten lanuztearen harira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.