Kontziliazioa

Guraso berriek hamasei asteko baimena jaso ahal izango dute, etxeko langileak kontratatu arren

Urriaren amaieran dute onartzekoa hamasei asteko gurasotasun baimena ahalbidetzen duen dekretua. Proposamenean jasotzen denez, baimena dutenek ezingo dute haurra haurtzaindegira eraman.

Beatriz Artolazabal sailburua, artxiboko argazki batean. /
Beatriz Artolazabal sailburua, artxiboko argazki batean. / Jaizki Fontaneda/Foku

Berria -

2019ko urriak 9

Urriaren 22ko edo 29ko gobernu bileran onartuko dute hamasei asteko gurasotasun baimena Araba, Bizkai eta Gipuzkoako guraso berrientzat. Horretarako, ordea, baldintza batzuk bete beharko dituzte; horietako bat izango da gurasoek ezingo dutela haurra haurtzaindegira eraman. Horretaz gain, etxeko langilerik ez kontratatzea ere jasotzen zuen lege proiektuak, baina horretan atzera egin du Jaurlaritzak.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal sailburuak azaldu duenez, zail da jakitea zertarako kontratatzen duten etxeko langilea, etxeko lanetan laguntzeko edota haurrak zaintzeko. "EAEko familia askori egingo genien kalte halako baldintza batekin, eta, beraz, baldintza hori kendu egingo dugu dekretutik".

Sailburuak zehaztu du gurasoek ardurak partekatu ahal izatea dela baimen ordainduaren helburua, biek esku har dezaten jaioberriaren zaintzan. "Ez dira aitatasun baimenak, baina ezta opor ordainduak ere, Gizarte Segurantzaren baimenak hamasei asteraino luzatzeko aukera emango duten baimen ordainduak baizik".

Gaur egun, zortzi astekoak dira bigarren gurasoen baimenak Hego Euskal Herrian, eta Espainiako Estatuak ordaintzen ditu. Dekretua onartuko balitz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beste zortzi aste hartu ahal izango lituzkete erditu ez direnek, guraso ez-biologikoek —adopzioen kasuetan—, guraso bakarreko familietakoek, edota subrogazio bidezkoek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna