Derbia

Athleticek 0-2 irabazi dio Realari, Anoetan

Nekanek sartu du lehen gola partidaren bigarren minutuan, eta Maria Diazek bigarrena 89.ean.

2019ko urriaren 13a
10:49
Entzun

Realak eta Athleticek derbia jokatu dute gaur arratsaldean, Anoetan. Golegile nagusiak ez dira zelaian izan, eta nabaritu egin da. 28.367 ikusle izan dira Anoetan, eta jokalariak moteltzerainoko beroa.

Athleticek denboraldiko lehen garaipena lortu du etxetik kanpo, eta gainera lortu du azken hiru partidetan zekarren bolada txarra apurtzea. Erraz aritu da zelaian, eta ondo jakin du Realari neurria hartzen. Donostiako taldeak, gaurkoa izan du denboraldi honetako lehen porrota.

Hasieratik atera dira indartsu talde zuri-gorriko emakumeak, eta bigarren minutuan sartu du lehen gola Nekanek. Nagusitasun horri eusten saiatu dira Bilboko taldekoak, baina ez dira denbora osoan erabat nagusi izan.

Partidaren zatirik handiena zelaiaren erdian jokatu da. Realaren deserosotasuna nabarmena izan da, eta ahaleginak eta bi egin arren, ez dute lortu gola sartzerik. Nahikariren falta asko sumatu da. Erosoago aritu da Athletic, kontraerasoan indarra jarriz. Partidaren amaieran idatzi du sententzia Maria Diazek, bigarren gola sartuta.

Ainara Arratibel kazetariak zuzenean kontatu du:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.