Kataluniako auziaren epaia

Garraiobideak itxiz eta plazak betez erantzun diote katalanek epaiari

Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie espetxean dauden Kataluniako buruzagi independentistei. Berehala, erreakzio ugari sortu dira. Prat aireportua blokeatu dute manifestariek, eta gutxienez 108 hegaldi gelditu dira bertan behera. Trena, metroa eta errepideak ere geldiarazi dituzte hainbat unetan. Elkarretaratze jendetsuak egin dituzte plazetan.

Berria -

2019ko urriak 14

* Auzipetuak eta zigorrak.

* Epaiaren gakoak.

* Auziaren kronologia eta epaiketaren kronika.

* Gure Esku-k manifestaziora deitu du larunbatean Donostian.

* Katalunian urriaren 26rako ari dira prestatzen mobilizazio handi bat.

* Argazki bilduma.

 

Zuzeneko kontakizuna

23:28

Katalunian protestan jarraitzen dute, 23:15 direnean, eta Tsunami Democratic plataformak gaurkoz mobilizazioak bukatutzat eman dituen arren. Bartzelonan, Via Laietanan elkarretaratuta jarraitzen du manifestari talde batek. Prat aireportuan jarraitzen du beste manifestari talde batek, eta gauez ere Poliziak kargatzen jarraitu du, haiek bidali nahian. Tarragonan, berriz, AP-7 errepidea moztu dute dozenaka herritarrek. Herri askotan, berriz, kazola jotzeak egin dituzte gauean.

«Bihar berriro egingo dugu, eta erronka berri bat aurkeztuko dugu», adierazi du Tsunami Democratic-ek sare sozialetan, gaueko hamarrak aldean. «Desobedientzia zibil baketsuak aro berri bat hasi duela erantsi dute.

23:25

Katalunian protestan jarraitzen dute, 23:15 direnean, eta Tsunami Democratic plataformak gaurkoz mobilizazioak bukatutzat eman dituen arren. Bartzelonan, Via Laietanan elkarretaratuta jarraitzen du manifestari talde batek. Tarragonan, berriz, AP-7 errepidea moztu dute dozenaka herritarrek. Herri askotan, berriz, kazola jotzeak egin dituzte gauean.

«Bihar berriro egingo dugu, eta erronka berri bat aurkeztuko dugu», adierazi du Tsunami Democratic-ek sare sozialetan, gaueko hamarrak aldean. «Desobedientzia zibil baketsuak aro berri bat hasi duela erantsi dute.

22:13

Via Laietanan Espainiako Poliziaren egoitza dago. Haren aurrean manifestazioa egiten ari zirenen kontra oldartu da Polizia.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

22:05

Tsunami democratic-ek bukatutzat eman du gaurko mobilizazio eguna, eta betetzat eman ditu helburuak. Bihar protesta gehiago iragarriko dituela jakinarazi du. Nolanahi ere, jendeak ez du alde egin Prateko aireportutik.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:34

Aireportuan jende ugarik jarraitzen du. Azken datu ofizialen arabera, 108 hegaldi gelditu dira bertanbehera gaur, eta biharko 20 ere bai.

Gainera, datuek diotenez, gutxienez 78 lagun artatu dituzte mediku zenbitzuek. Jendeak aireportuan jarraitzen du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:20

Nazioarteko komunitateari, elkarrizketaren alde egiteko deia

Tsunami Democratic taldeak Pep Guardiolaren mezua zabaldu du, ingelesez. Nazioartean zabaltzeko intentzioa dauka, eta nazioarteko komunitateari dei egiten dio gatazkaren konponbidea bultzatzeko jarrera hartzera. Konponbide politikoa eta demokratikoa eskatu dio Guardiolak Espainiako Gobernuari, eta nazioarteko komunitateari galdegin dio jarrera argia erakutsi eta konponbide demokratiko eta politiko baten alde egiteko. Konponbidea hortik bakarrik etorriko baita, bere ustez.

Eskubide urraketa salatu du. Adierazpen askatasuna, epaiketa justu baterakoa, manifestatzekoa eta biltzekoa ere urratu direla salatu du. "Onartezina da XXI. mendeko Europan".

Disidentzia lege antiterroristekin zigortzen dela salatu du Guardiolak, eta gauza bera egiten dela artistekin ere. Gainera, gogora ekarri du zigortu dituzten buruzagi politikoek herritarren gehiengoa ordezkatzen dutela.

Salatu du, Espainiako ezein gobenuburu ez zaiola aurrez aurre jarri Kataluniako gatazkari errespetuz eta elkarrizketarekin.

Quebecen eta Eskozian egin bezala, autodeterminazio eskubidea onartuta bakarrik amaituko da gatazka, Guardiolaren esatan, eta ez errepresioarekin. Horregatik, elkarrizketa bultzatzeko deia egin dio nazioarteko komunitateari.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:40

ANCk detuta, herriz herri ari dira egiten elkarretaratzeak. Haietan mezu argia: "Ez dugu beldurrik.erantzun bateratu instituzional politikoa behar da. Lasaitasune, baina erantzun egin behar da". Alderdiei, horretarako batasuna eskatu diete herritarrek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:18

Sant Jaume plazan ekitaldia egitera doaz orain. Jendetza dago han, parlamentari ugari daude, eta baita hango presidente Roger Torrent ere.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:16

System of a Down taldeko abeslariak ere salatu egin du epaia. Serj Tankianek esan duenez, espetxeak haien independentzia nahia kendu ez eta harreraraztea ekarriko duela ohartarazi du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:51

Bartzelonako aireportuko kolapsoa ez dute nahi gaurko kontua bakarrik izatea. Horregatik, antolatu, eta elkarri txandak egiteko deia egin du Picnic per la democracia-k. "Zaindu gaitezen".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:41

Iruñeko elkarretaratzean Espainiako Polizia agertu da. Jendeak oihuka hartu ditu, "Alde hemendik, utzi bakean". debekatuta zeuden Nafarroako elkarretaratzeak, eta Iruñean, deitzaileak identifikatu dituzte.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:20

UGT: "Espetxeak zaildu eta atzeratu egiten du konponbide politikoa"

Epaia errespetatzen duela esan du UTG sindikatuak, baina, gaineratu du, espetxeak ez duela lagunduko konponbide politikoa lortzen. "Zaildu eta atzeratu" egingo duela salatu du.

Gainera, gizarte gaietan eta lan munduan dauden arazoen konponbiderako ere traba izango dela nabarmendu du, eta sakondu egingo duela gizartearen polarizazioa.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:15

VOXek armada kalean nahi du

Ignacio Garriga Voxeko diputatu ohi katalanak armada kalera ateratzeko eskatu du. Katalunian tankeak atera, eta "ordena" eta "askatasuna" bermatu nahi ditu. "Nahikoa da, inpunitaterik ez!",esan du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:56

Barajaserako bidea blokeatu dure 1.200 aurok. El Praten oldarrakdiak, korrikaldiak, eta kolpeak nagusi. Baina jendeak han jarraitzen du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:43

Barajasko aireportua

Jendeari El Prateko aireportura joateko deia egitearekin batera, 1.200 auto Madrilera bidean jarri ditu Tsunami Democratic-ek. Barajasko airportua blokeatzea zuten helburu, eta elkartean esan duenez, lortu dute. 18:30ean eman dute horrek berri.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:33

Barajaseko aireportua kolapsatzeko deia egin du Tsunami Democraticek. 1.200 auto doaz une honetan Madrileko aireportu ingurura.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:06

Poliziaren bortizkeria

Poliziaren bortzikeria salatzen hasi dira giza eskubideen defentsan aritzen diren elkarteak. Iridia elkarteak salatu du irudi honetan argi ikusten dela polizia batek buruan jo diola manifestari bati, eta hori, legez kanpokoa dela.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:01

Zazpi errepide, gutxienez, itxita daude protestengatik.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:55

Foamekin ari dira, argi eta garbi ikusten da bideo honetan. Tentsio handia dago aireportuan une honetan. Bai kanpoan eta baita barruan ere.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:49
17:45

Foamekin ari dira oldartzen. Ez da etengabeko oldaraldia, baina, pixkanaka pixkanaka, jendea sakabanatzen saiatzen ari dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:26

Kargekin hasi orduko, herritarrei oharra bidali die Tsunami Democraticek, "Tentsioa egoera bat sortu nahi badute, gure erantzunak izan behar du eserialdi handi bat egitea"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:19

Bartzelonako aireportuan kolpe forma hartu du tentioak. Milaka lagundira hanm kanpoan batzuk eta barruan besteak. Barruan kolpeka hasi dira mossoak, eta gasa ere jaurti dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:44

Jendea bidean, oinez. "Els carrers seran sempre nostras"

16:30

Jendetza dago El Prat aireportuaren kanpokaldean. Eta bidean ere jendetza doa. Trenean, metroan, oinez... Soinu banda bat dute, edonon eta edonoiz bat hasi eta denek jarraitzen dutena: Els Segadors

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:15

Cominekin batera ari da ematen prentsaurrekoa Puigdemont. Independentziaren alde ez daudenei ere, demokraziaren defntsan kalera irteteko deia egin die. "Disidente baketsuen kontra egiten duen demokrazia" ez dela demokrazioa salatu du. Eta gaineratu du, egoera honentzat irtenbidea demokrazia bakarrik izan aditekeela.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:12

Espainiako Hauteskundeak epaiaren kontrako jarrera erakusteko baliatzeko deia egin du Puigdemontek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:11

Puigdemont: "Ezin dugu etsi"

Puigdemont agerraldia egiten ari da Bruselan. Epaia gogorra dela salatu du, oinarrizko eskubideak urratzen baititu: parte hartze politikorako eskubideak, besteak beste. "Ezin dugu etsi". Mobilizatzeko deia egin du, "beti bezala" modu demoratikoan eta indarkeriarik gabe.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:02

Zenbait iturriren arabera, El Prat aireportuko aireko kontrol zentroa hartu dute ehunen bat lagunek. Tsunami democraticen deialdia argia da: barrura sartzea lortzen duena kontrol zentroaren atean eser dadila. Barrura sartu ezin dutenak, eser daitezela irteeren atearen parean.

Aireportuaren barruan ehunka lagun daude, eta kanpoan milaka. Polizia ere ez da gutxiago, eta tentsioa handia da.

Bidean, berriz, jendetza, bakoitza ahal duen moduan, oinez, bizikletan etabar.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:40

Mobilizatzeko eta zaintzeko deia

Prateko aireportuan jende ugari dago dagoeneko. Poliziak eta mossoak ere asko dira, eta iristen ari direnei ez diete uzten sartzen. Nolanahi ere, barruan ezin bada kanpoan elkatzeko deia egin die Tsunami Democraticek herritarrei. Lanean daudenei, handik irtendakoan joateko eskatu die.

Eta norbere burua zaintzeko deia ere bai: "Mobilizazioa luzerako doa. Etengabeko eta denboran luzatutako tanta jarioak egiten du Tsunamia. Ez zaitezke akitu. Zaindu zaitezte. Eta eduki ezazue indarkeriarik gabeko jarrera beti-beti"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:26

Aireporturako trenak eta metroa martxan jarri dituzte berriro.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:19

Barrikadak Gironan

Gironan tren zerbitzua eten dute, barrikadekin.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:06

Milaka herritarrek autobidea okupatu dute eta oinez ari da hurbiltzen aireportura.

14:56

Mossoek kontrolak jarri dituzte aireporturako sarbideetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:54

Renfek aireporturako tren zerbitzua ireki du berriz.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:48

Espainiako Polizia eta Mossos d'Esquadra manifestarien kontra oldartu dira aireportuan. Zerbitzua eten aurretik metroan iritsi direnei aireportura sartzea eragotzi diete.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:44

Manifestaziora deitu dute urriaren 26rako

Hainbat gizarte eragilek eta sindikatuk Gorenaren epaiaren kontrako manifestaziora deitu dute, urriaren 26rako.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:26

Mossoak manifestariei oldartu zaizkie aireportuan

Mossoek manifestarien aurka egin dute Bartzelonako aireportuan. Lehenengo terminaleko sarreran daude pilatuta, eta Kataluniako polizia horien aurka oldartu da. Espainiako Poliziaren furgoneta gehiago ari dira iristen bertara.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:14

Metroa ere eten dute aireportuan

Bartzelonako El Prat aireportuan eten egin dute metroaren bederatzigarren linearen zerbitzua, Mossos d'Esquadraren aginduz. Renfek ere bertan behera utzi du aireporturako zerbitzua. Tsunami Democratic-ek beste edozein garraiobide erabiltzera deitu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:12

ANCk eta beste 115 eragilek manifestu bat adostu dute sententziaren kontra

ANCk eta beste 115 eragilek elkarretaratzea egin dute Bartzelonako Sant Jaume plazan. Manifestu bateratu bat irakurri dute, "eskubideak eta askatasunak zigortzen dituen epaiaren aurka".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:07

Renfek eten egin du Batzelonatik aireporturako zerbitzua

Tsunami Democratik plataformak Bartzelonako aireportua blokeatzera deitu eta gutxira, Renfek eten egin du Bartzelonatik El Prat aireporturako zerbitzua. Tsunami Democratic-ek beste edozein garraio mota erabiltzera deitu du, baita oinez joatera ere. Aireportuko lehenengo terminalera joateko eskatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:03

Puigdemonten kontrako euroagindua aktibatu du berriro Espainiako Auzitegi Nazionalak

Epaia eman eta berehala, Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuaren kontrako euroagindua aktibatu du berriro Pablo Llarena instrukzio epaileak. Agindua Pugdemonten kontrakoa da soilik. Kanpoan utzi ditu gainerako buruzagi independentista erbesteratuak. Llarenak Puidemonten berehalako estradizioa galdegin dio Belgikari.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:39

Manifestariak hasi dira aireportura iristen

Tsunamic Democratic plataformaren deiari erantzunez, manifestariak hasi dira Bartzelonako aireportura heltzen. Sarbideetan pilatu da jendea. Plataformak hegaldi txartel ugari banatu ditu Telegram bidez, barrura sartu ahal izateko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:36

EH Bildu: "Estatuaren erantzuna gerra ekonomikoa, 155a eta kartzela dira"

EH Bilduk salatu du Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia autodeterminazio eskubidea defendatzen dutentzat Espainiako Estatuak ezarri duen ordaindu beharreko prezioa dela. "Hau da estatuaren erantzuna: gerra ekonomikoa, 155a eta kartzela", adierazi du koalizioak. EH Bilduk deia luzatu dio euskal gizarteari parte hartu dezan datozen egunetan "herri kataluniarrarekiko elkartasunez" antolatuko diren mobilizazioetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:19

Aireportuan sartzeko hegaldi txartelak banatu ditu Tsunami Democratic-ek

Aireportuan sartzeko hegaldi txartelak eskatuko zituztela ohartarazi du Poliziak. Hori dela eta, Tsunami Democratic-ek hegali txartel ugari ari da banatzen Telegramen horretarako sortu duen kanalaren bidez. Une honetan, milaka lagun doan aireportura bidean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:09
13:07

Bartzelonako aireportua hartzera deitu du Tsunami Democratic-ek

Tsunami Democratic dinamikak Bartzelonako aireportua hartzera deitu ditu manifestariak. "Gure ahotsa munduan entzunarazteko ordua iritsi da", adierazi du sare sozialetan. "Eragozten saiatuko dira eta soilik jendearen indarrarekin lortuko dugu". Poliziak hainbat azpiegitura zaintzeko neurriak hartu ditu goizeko lehen ordutik.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:19

Amnistia eskatu du Generalitateak preso politiko eta errepresaliatuentzat

Torrak gutun bana bidali die Espainiako erregeari eta Pedro Sanchez Gobernuko presidenteari berehalako bilera bat egiteko eskatuz. Buruzagi independentisten aurkakoa "demokraziaren eta autodeterminazio eskubidearen aurkako epaia" izan dela salatu du Generalitateko buruak

Informazio gehiago

12:13

Cuixarten mezua espetxetik: "Eraiki dezagun duintasun tsunami bat"

Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak grabatutako mezu bat bidali du espetxe barrutik. Cuixarten esanetan, epaiaren erantzuna "soilik berriz egitea" izan daiteke. Ildo horretan, "duintasun tsinami bat" eratzera deitu du, "lasaitasunetik" eta "indarkeriarik gabeko borroka" moldeak erabiliz, baina baita "munduko irmotasun guztiarekin ere".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:05

F.C. Bartzelona: "Kartzela ez da irtenbidea"

Bartzelona futbol taldeak oharra kaleratu du Espainiako Auzitegi Nazionalak eman duen epaiaren harira. "Behin-behineko espetxeratzeek gatazka konpontzen lagundu ez zuten bezala, espetxe zigorrak ere ez du horretan lagunduko, espetxea ez baita irtenbidea".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:58

Omniumek manifestazio bat abiatu du Kataluniako Auzitegi Nagusira

Epaia publiko egin eta gutxira, ehunka herritar elkartu dira Omnium Culturalen egoitzaren parean. Marcel Mauri elkarteko presidenteordeak hitzaldia egin du bertan, eta manifestazio bat abiatzera deitu ditu bertan bildutakoak. Kataluniako Auzitegi Nagusira abiatu da manifestazioa.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:53

Elkarretaratzea egin dute Kataluniako Parlamentuan

Roger Torrent Kataluniako presidentea buru, Kataluniako Parlamentuko hianbat diputatuk eta langilek elkarretaratzea egin dute Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:48

Abertzale flandriarrek EB kritikatu dute epaiaren aurrean "ezer ere" ez egiteagatik

N-VA Flandriako alderdi abertzaleak EB Europako Batasunaren jarrera kritikatu du, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentistak zigortu arren, ez duelako "ezer ere" egin epaiaren aurrean. "Europaren bihotzean, politikariek urte askotako espetxe zigorrak jaso dituzte beren askatasuna defendatzeagatik. Europako batasuna begira ari da eta ez du ezer ere egiten".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:37

Une batetik bestera hasiko da Kataluniako Gobernuaren agerraldia. Quim Torra Generalitateko presidenteak eta Pere Aragones presidenteordeak egingo dituzte adierazpenak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:34

Mundo: "Politika gehiago eta Zigor Kode gutxiago"

Carle Mundo Kataluniako prozesuaren auzian desobedientziagatik zigortu duten Generalitateko kontseilari kargugabetuak adierazi du Gorenaren epaia "akats oso larria" dela. "Politika gehiago eta Zigor Kode gutxiago" galdegin du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:22
11:21

Tsunami Democratik dinamikaren lehenengo ekintza 1300etan iragarriko dute

Tsunami Democratik Auztegi Gorenaren epaiari erantzuteko sortu zen dinamikak 13:00etan iragarriko du bere lehenengo protesta ekintza. Ordubete lehenago, Unibertsitateko ikasleen manifestazio zutabeak elkartuko dira Bartzelonako Katalunia plazan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:10

Sturgeon: "Horrelako emaitza tamalgarri batera gidatzen duen edozein sistemak berehalako aldaketak behar ditu"

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroa: "Politikari hauek espetxeratu dituzte Kataluniako herritarrek beraien etorkizuna era baketsu batean erabaki ahal izatea baimendu dutelako. Horrelako emaitza tamalgarri batera gidatzen duen edozein sistemak berehalako aldaketak behar ditu. Nire elkartasuna haiekin eta beraien senideekin dago".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:05

CDR: "Herri matxinadaren ordua da"

CDR: "Zuen epaia zuen kondena izango da. Estatu espainiarraren faxismoaren kontra eta haren konplizeen aurka altxatzeko garaia da. Herri matxinadaren ordua da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:59

Errepideak mozten hasi dira manifestariak

Bartzelonako Gran Via moztu du manifestari talde batek, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko. Zigortuak aske uzteko galdegin dute. Zuzeneko bideo seinalea ari da eskaintzen Jon Olano Uriain BERRIAko berriemaile berezia.

10:54

ANCk "herri bezara" erantzutera deitu du

ANC: "Oinarrizko eskubideak zigortzen dituen epai baten aurrean, herri bezala erantzun dezagun! Altxa, protesta egin, jaitsi kalera".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:48

Marlaska: "Hau zuzenbide estatu bat da, ez estatu mendekati bat"

Fernando Grande Marlaska Barne ministroak ere hitz egin du RNE irrati publikoan. Ukatu du Espainia "estatu mendekati" bat denik, eta "pertsona zehatzei leporatutako gertaera zehatzak" epaitu direla gogoratu du. "Botere judizial independente bat daukagu, demokraziarik aurreratuenetan diren baldintzekin homologarria. Hau zuzenbide estatu bat da, ez estatu mendekati bat".

10:45

Abalosek ukatu egin du Espainiako Gobernuak indulto bat emateko asmoa duenik

Espainiako alderdietako ordezkarien lehen hitzak ere iritsi dira. Jose Luis Abalos PSOEko Antolakuntzako idazkari eta Sustapen ministroak esan du "onartu" egin behar dela Auzitegi Gorenaren epaia, eta ukatu du exekutiboak asmoa duenik indulto bat emateko.

Informazio gehiago

10:34

Hirugarren graduak

Fiskaltzak eskatua zuen akusatuei hirugarren gradurik ez ezartzea zigorraren erdia beteta izan arte. Baina Gorenak atzera bota du fiskalaren eskaera, eta ez du halako baldintzarik jaso bere ebazpenean. Beraz, zigorraren laurdena betetakoan atera ahal izango dira kalera. Epaitegiak zehazten du hark ezin dituela aurrez debekatu espetxe zaintzak har ditzakeen erabakiak, baina ohartarazten du, halaber, berea izango dela azken hitza espetxe onurei dagokienez.

10:33

Puigdemont: "Erantzuteko garaia da, sekula ez bezala"

Puigdemont: "100 urteko espetxea guztira. Astakeria bat. Orain, inoiz baino gehiago, zuen ondoan eta zuen familien alboan. Erantzuteko garaia da, sekula ez bezala. Gure seme-alaben etorkizunarengatik. Europarengatik. Kataluniarengatik".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:29

Rull: "Egitateak epaitu bazituzten, aske utziko gintuzten. Ideiak epaitu dituztenez, zigortu egin gaituzte"

Rull: "Egitateak epaitu bazituzten, aske utziko gintuzten. Ideiak epaitu dituztenez, zigortu egin gaituzte. Gu zigortzen, XXI. mendeko Europak ezagutu duen demokrazia ariketa ikaragarrienetako batean, urriren 1ean bozkatzera joan ziren 2,5 milioi kataluniar zigortu dituzte".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:27

Gurutze Izagirre Intxausti eta Jon Olano Urainen analisia

Bartzelonan daude Gurutze Izagirre Intxausti eta Jon Olano Urain kazetariak, Kataluniako prozesuaren aukako epaia eta hark dakartzanak jarraitzen. Bertatik egin dute analisia, ebazpenaren berri jakin bezain laster.

10:23

Gure Esku-k "protesta zaratatsuak" egiteko deia egin du

Kataluniako politikari subiranisten aurkako epaia "onartezina" dela ohartarazi du Gure Esku-k, eta gaur iluntzean kalera irteteko eskatu du. Larunbatean manifestazioa egingo dute Donostian.

Informazio gehiago

10:21

Generalitatearen prentsaurrekoa

Kataluniako Gobernuak agerraldia egingo du 11:30ean, epaiaren balorazioa egiteko. Quim Torra presidentea eta Pere Aragones presdenteordea agertuko dira hedabideen aurrera.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:17

Junqueras: "Inoiz baino indartsuago eta konbentzituago itzuliko gara"

Junqueras: "Inoiz baino indartsuago eta konbentzituago itzuliko gara. Eskerrik asko danoi eta eutsi, guk beti eutsiko diogulako".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:15

Cuixart: "Epaiari erantzuna, berriro egitea"

Jordi Cuixartek amnistia, demokrazia eta autodeterminazioa aldarrikatu ditu espetxetik. "Mezua kartzelatik: Epaiaren erantzuna, berriro egitea. Amnista, Demokrazia eta Autodeterminazioa", adierazi du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:10

Omniumeko zuzendaritzak larrialdi bilera egingo du, epaiaren balorazioa egiteko. "Guztioi zigortzen ari zaizkigu, mobilizatu zaitez!", adierazi du bere Twitter kontuan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:01

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna