Protesta Madrilen

1.200 auto Barajasen bueltaka, Madrilgo aireportua ere blokeatzeko

Tsunami Democratic plataformak egin du deialdia. Leku batean elkartu eta aireportuaren inguruaren bueltan poliki-poliki gidatuz trafikoa oztopatu dute epaiaren kontra protestatzeko.

Barajasko aireporturako bidea/kotxez gainezka.

Jon Ordoñez Garmendia -

2019ko urriak 14

Ezusteko bat iragarri du Tsunami Democratic plataformak 18:30erako, eta aho bete hortz utzi ditu horren zain zeudenak. Egun osoan, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia ezagutu ondoren, bere indar guztiak Bartzelonako aireportuan bildu ostean, arratsaldeko ordu horretan iragarri du 1.200 auto Barajaseko aireportura bidean zirela Madrilgoa ere blokeatzeko. Leku jakin batean elkartu dira auto horiek guztiak, eta handik abiatuta hasi dute epaiaren aurkako ekintza baketsua. 20:00etan agerraldia egingo du plataformak (jarraitu BERRIAren zuzeneko kontakizuna).

Plataformak ohar batean jakinarazi duenez, "milaka" auto zeuden ordu horretan aireportuaren inguruan errepideak ixteko prest. Autoak poliki-poliki eramatea izan da bideak ixteko estrategia, hala, moteltasunaren poderioz trafikoa eragotzi nahi izan dute eta sarbideak blokeatu. Taldeak Madrilgo herritarrei dei egin die parte hartzera, argudiatu duenez Gorenaren epaiak Espainiako herritarren eskubide zibil eta sozialak murriztuko dituelako. Elkarrizketa eta negoziazioa oinarri dituen irtenbide politiko bat eskatu du Tsunami Democratic taldeak oharrean.

Azaldu du ekintza horren helburua protestak Espainiako hiriburura eramatea dela, modu horretan "Estatuaren erdigune ekonomikora" eramateko "jazarpenaren eta elkarrizketa faltaren ondorioak". Gatazka politikoak ez diola soilik Kataluniari eragiten ere azaleratu nahi dute. Ekintzaile kataluniarrek mobilizatzeko gaitasuna erakutsi nahi izan dute ekintza honekin, eta hori errepikatzeko nahia agertu dute, "behar den lekuan eta behar denean".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna