Lan istripuak

Behargin bat hil zen atzo Antsoainen, zazpi metrotik erorita

46 urteko iruindar bat zen, eta, nabe baten sabaian isolamendu lanak egiten ari zela, sabaileiho batetik erori zen.

Istripua izan den ingurua, Antsoainen. /
Istripua izan den ingurua, Antsoainen. / Berria

Irune Lasa -

2019ko urriak 15

Antsoaingo (Nafarroa) Grupo San Cristobalen hutsik dagoen industria nabe batean ezbeharra gertatu zen atzo, eguerdian. Enpresa berri bat hartzekotan den nabean hobekuntza lanak egiten ari zirela, sabaiaren isolamenduan ari zen jardunean Mohamed Zhari Bootaleb 46 urteko iruindarra, eta sabaileiho batetik behera erori zen, zazpi metrotik.

Oso larri zaurituta Nafarroako Ospitale gunera eraman zutenean hainbat lesio traumatiko zituen, baita garezurreko traumatismoa ere. Zainketa intentsiboetan ospitaleratu zuten, baina hil egin zen azkenean.

Nafarroako Foruzaingoko polizia judizialaren kargu gelditu da gertatutakoa ikertu eta ezbeharraren nondik norakoak argitzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna