Katalunia

Milaka lagun oinez, Askatasunaren Aldeko Martxetan

Milaka lagun oinez ari dira goizean goizetik. Asmoa da ostiralean iristea Bartzelonara, sindikatuek greba antolatu duten egunean. Atzoko istiluen ostean, normaltasunera itzuli da Bartzelonara.

Berria -

2019ko urriak 16

*Istilu larriak izan dira bart Bartzelonan.

*Ikasleek hiru greba egunetako aurrena dute gaur.

*ANCk eta Omniumek deituta, oinezko martxak abiatu dira gaur hainbat txokotatik Bartzelonara. Milaka herritar batu dira horietara.

*Herritarrek Bartzelonako Gran Via hartu dute. CDRen mobilizaziorako deia egin du, Espainiako polizia indarrak Kataluniatik joan daitezela exijitzeko.

Zuzeneko kontakizuna

21:22

Tentsioa gora, Barne kontseilaritzaren aurrean

Kataluniako Barne Kontseilaritzaren egoitzaren parean, geroz eta handiagoa da manifestarien eta Mossos d'Esquadraren arteko tentsioa. Polizia hainbatetan oldartu da eta foam jaurtigaiekin egin du tiro. Manifestariek objektuak bota dizkiete poliziei, barrikadak egin dituzte eta su eman diete hainbat edukiontziri.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:18

Junqueras, The Washington Posten

The Washington Post egunkariak Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetuaren iritzi artikulu bat publikatu du. Artikuluan, elkarrizketaren beharra nabarmendu du Junquerasek. "Espainiak ez badu mahaiaren beste aldean eseri nahi, nazioarteko komunitateak horretara behartu beharko du".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:14

Madrilgo elkarretaratzearen amaieran: "hemen daude antifaxistak"

Madrilgo Puerta del Solen Kataluniako mobilizazioei babesa ematera elkartu dira ehunka lagun. Buruzagi independentisten askatasunaren aldeko ikurrak, esteladak, ikurrinak eta Espainiako Errepublikako banderak ikusi dira, casteller bat ere egin dute eta izan dira tentsio uneak ere, eskuin muturreko talde batek eraso egin dienean.

Elkarretaratzea amaitu denean, "hemen daude antifaxistak" zioten manifestariek plaza utzi dutenean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:02

Istiluak sortu dira Barne kontseilaritzaren parean

Mossoek foam jaurtigaiekin ahalegindu dira manifestariak Barne kontseilaritzatik aldentzen. Zenbait manifestarik objektuak jaurtitzen erantzun dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:35

Manifestariek komuneko papera jaurti dute Kataluniako Barne kontseilaritzaren egoitzaren parean, eta Buch kontseilariaren dimisioa eskatzen duten adi berean

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:30
20:22

Manifestazioa Barne kontseilaritzara iritsi da

CDRek deitutako manifestazioa Kataluniako Barne kontseilaritzaren egoitzaren parera iritsi da. Mossos d'Esquadak segurtasun lerro bat eratu du egoitzaren aurrealdean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:19

Riverak "benetako" 155a ezartzeko eskatu dio Sanchezi

Albert Rivera Ciudadanoseko buruak Quim Torra Kataluniako presidentea kargugabetzeko eta 155a ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchezi. Neurri horiek "berehala" hatzeko galdegin dio, Katalunian egoera larria dela iritzita. Riveraren esanetan, ezin da onartu Generalitateko presidentea, "estatuak Katalunian duen ordezkari gorena", "estatuaren kontra" aritzea.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:13

Gran Viak gainezka egin du CDRek deitutako mobilizazioan, eta Tsunami Demokratikoak protestekin bat egitera deitu du sare sozialen bidez. "Soilik mobilizazio konstanteak eramango gaitu garaipenera".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:03

Madrilen ere protesta egiten ari dira

Madrilgo Puerta del Solen elkarretaratzea egin dute. Kataluniako buruzagi independentisten askatasuna galdegin dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:57

"Kanpora okupazio indarrak!"

CDRek deitutako mobilizazioan, jendetza elkartu da. Espainiako polizia indarren bortizkeria ari dira salatzen eta Kataluniatik alde egin dezatela exijitu dute. "Kanpora okupazio indarrak!", oihukatu dute. CDRek komuneko papera eramateko eskatu diete herritarrei, eta horixe jaurti dute protesta ekintzan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:27

Milaka herritarrek hartu dute Bartzelonako Gran Via

CDRen mobilizaziorako deiari erantzun diote milaka herritarrek Bartzelonan, eta Gran Via bete dute, Marina kalearekin egiten duen bidegurutzearen inguruan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:21

Askatasunaren Aldeko Martxek egin dute lehenengo eguneko tartea

Hamar ordutik gora eta 40 kilometro baino gehiago oinez egin ostean, Askatasunaren Aldeko Martxek ari dira lehenengo eguneko ibilbidea osatzen. Bihar goizean ekingo diote berriro, eta etzi helduko dira Bartzelonara.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:12

Iglesiasek Katalauniako "hantura txikiago" egiteko eskatu dio Sanchezi

Pedro Sanchez Espainiako presidentea Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruarekin bildu da Moncloan, 17:00etan. Bileraren ostean adirazpenak egin ditu Iglesiasek. Adierazi du bere koalizioak gobernua babestuko duela, baldin eta Katalunian "hantura txikiago" egiteko asmoa badu. Iglesiasek ez du uste Sanchezek "sabuespenezko neurririk" hartzeko asmorik duenik Katalunian. Nabarmendu du 155aren aplikazioak ez duela balio izan gatazka konpontzeko, eta elkarbizitzaren aldeko apustua galdegin du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:51

CDRen ekintza 19:00etan hasiko da

CDRek protesta ekintza batera deitu dute, gaurko, 19:00etan, Bartzelonako Gran Vian. Une honetan, jendetza ari da hiriko kale nagusira gerturatzen mobilizazioan parte hartzeko. CDRek komuneko papera eramateko eskatu diete herritarrei.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:45

280.000 lagun baino gehiago, Tsunami Demokratikoaren kanalean

Tsunami Demokratikoak jakinarazi duenez, 280.000 lagun baino gehiagok eman dute izena dagoeneko Telegrameko bere kanelean. Azaldu dute kopuru horrek gainditu egiten duela Hong Kongeko mobilizazioekin lotutako kanalik jendetsuenaren kopurua. Protestak koordinatzeko sortu duten sakelakoaren aplikazioan, berriz, 15.000 lagun aktibatu dira. Hurrengo ekintza abian jartzeko "askoz ere gehiago" izatea beharrezkoa dute. Aplikazioa jaitsi eta hura aktibatzeko QR kodea lortzera deitu dituzte herritarrak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:52

Mossoen foam jaurtigaiei buruz eta oldarraldi bortitzei buruz galdetuta, Buchek erantzun du Mossos d'Esquadra ikertzen ari dela sare sozialetan zabaldu diren hainbat irudi, Poliziaren protokoloaren araberako jokabidea izan den ala ez argitzeko. Proportzionaltasunera egokitzen ez diren jokabideak atzematen badira, horiek zigortzeko prozedimenduak jarraituko direla ziurtatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:49

Buchek defendatu egin du Mossos d'Esquadra Bartzelonako aireportuan manifestarien kontra oldartu izana ere. Adierazi du aire eremua okupatzea Zigor Kodean jasotako delitua dela eta Polizak halabeharrez esku hartu behar duela. Horrez gain, nabarmendu du "polizia kordoia hausteak, hiri tresneria kaltetzeak edo poliziei objektuak jaurtitzeak" ez duela "inolako helburu demokratikorik".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:44

Buchen adierazi du Mossos d'Esquadra "proportzionaltasunez" eta "profesionaltasunez" ari dela jarduten protesten aurrean, egoera "zail" eta "konplexu" batean. Atzoko liskarrei buruz, Buchek "talde minoritario biolento" batzuei leporatu die gertakarien ardura. Haren esanetan, talde horien indarkeriak ezin du zikindu mugimendu independentistak egin dituen mobilizazio jendetsuen izaera baketsua. "Talde biolento" horiek mobilizazioetatik kanporatzera deitu du. "Kataluniako gatazkaren konponbidea soilik posiblea izango da jarrera demokratiko eta baketsu batekin". Buchen iritziz, "politikak artikulatu behar du" Gorenaren epaiaren kontrako erantzuna.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:39

Buch: "Mossoek manifestazio eskubidea bermatuko dute, baina baita ordena publikoa ere"

Miquel Buch Kataluniako Barne kontseilaria hedabideen aurrean agertu berri da atzo gaueko liskarrak baloratu eta Mossos d'Esquadraren esku hartzeari buruz azalpenak emateko. Kontseilariak ziurtatu du Kataluniako Poliziak herritarren manifestazio eskubidea bermatu duela eta horretan jarraituko duela. Era berean, "kataluniar guztien segurtasuna" ere bermatuko duela gaineratu du. Horretarako, "edozein jarrera biolento, ez zibiko eta ez baketsu" jazarriko duela gaineratu du.

Inormazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:08

Torrak eskerrak eman dizkio Ibarretxeri, martxekin bat egiteagatik

Quim Torra Kataluniako presidenteak esker ona adierazi dio Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiari, Askatasunaren Aldeko Martxetan parte hartzeagatik. Ibarretxe Torrarekin batera agertu da Gironatik abiatu den zutabean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:06

Askatasunaren Aldeko Martxen bideo ikusgarria

Marta Rovira erbestean dagoen ERCko idazkari nagusia hunkituta agertu da Askatasunaren Aldeko Martxek bildu duten jendetzarengatik. "Oilo ipurdia", adierazi du, bideoarekin batera abaldu duten txioan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:53

Une honetan, hamar errepide daude moztuta manifestazioengatik, eta beste bost Askatasunaren Aldeko Martxengatik.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:46

Errepide mozketak eta Poliziaren oldarraldiak

Ikasleek trafikoa eten dute Kataluniako hainbat eskualdetako errepide ugaritan. Elkarretaratzeak desegiteko esku hartu du Poliziak. CDRek salatu dute Polizia protesta baketsuen aurka oldartu dela. Ondorego bideoan ikus daitezke A-2 autobideko irudiak, Igualada inguruan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:08

Bi urte egin dituzte kartzelan Sanchezek eta Cuixartek

Bi urte bete dira gaur, Jordi Sanchez ANCko presidente ohia eta Jordi Cuixart Omniumeko presidentea espetxeratu zituela Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak. Astelehenean, bederatzi urteko espetxe zigorrarekin zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak, sedizioa egotzita. Bederatzi urteko inhabilitazioa ere ezarri die.

Urteurrenaren harira, Cuixarten egoera salatzeko bideo bat publikatu du Omnium elkarteak sare sozialetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:18

Tsunami Demokratikoak ez du baztertzen urriaren 26an baino lehen beste ekintza bat martxan jartzea

Zuzenketa egin du Tsunami Demokratikoak. Goizean bidali duen lehen oharrean adierazi arren urriaren 26a baino lehen "printzipioz" ez duela beste ekitzarik abian jarriko, bigarren ohar batean ezabatu egin du esaldi hori, eta azaldu du ez duela baztertzen urriaren 26a baino lehen beste ekintza bat martxan jartzea. "Hurrengo ekintza jakinaraziko dugu aplikazioan milaka tanta konektatzen garenean".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:12

Arratsaldeko etapa hasiko dute bazkalostean

Bazkaltzeko etenaren ondoren, lehenengo eguneko bigarren etapari ekingo diote Askatasunaren Aldeko Martxaren zutabeek. Mapan ikus daiteke egun bakoitzeko ibilbidea zein izango den.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:06

Bazkaltzeko etena

Askatasunaren Aldeko Martxek etena egin dute bazkaltzeko. Arratsaldeko etapa egiteko indarrak biltzen ari dira.

ANCk iragarri du ostiralean beste zutabe bat abiatuko dela Castelldefelsetik Bartzelonara, bost zutabe nagusiekin batzera.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:02

Torrak Askatasunaren Aldeko Martxan hitz egin du, eta esan du bera eta Generaliatea jendearen alboan daudela, eta epairen kontra egiten ari diren manifestazio guztiak babesten dituztela. Ez ditu kazetarien galderak onartu, eta hala, bart izan diren istiluei buruz hitz egitea ekidin du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:53
13:39
13:37

Pedro Sanchezek amaitu du bilera Pablo Casadorekin. Iglesiasekin eta Riverarekin ere biltzekotan da gaur. Azken horrek iragarri du Kataluniara polizia gehiago bidaltzeko eta Torra kagutik kentzeko eskatuko diola

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:16

Torra eta beste sei kontseilari Askatasunaren Aldeko Martxetara gehitu dila. Milaka dira parte hartzen ari diren herritarak, eta haien artean daude politikari presoen senitartekoak ere.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:49

Ada Colauk osok bilkura berezia antolatu zuen biharko, Bartzelonako Udalean. Epaiaren ostean adierazpen bateratua egitea zen asmoa. Nolanahi ere, atzoko istiluen ostean egoera ez dela "lasaiena" argudiatuta, bilkura hori bertan behera uztea erabaki du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:46

Jendetza dabil Askatasunaren martxetan. Bi kilometro inguru bete jende. Helduak, umeak gazteak... Bizi-bizi doazela diote.

Bost adar ditu martxak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:42

Abiadura Handiko Trena eteteko asmotan dabiltza ikasleak. Ostiralerako antolatu dute greba eguna sindikatuek, baina ikasleak greban daude jada.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:26

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuburua oposizioko buruekin bilerak egitekotan da gaur. Pablo Casado PPren burua hartu du aurrena, eta oraintxe elkartu dira, Moncloan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:12

Buchek bertan behera utzi du agerraldia

Generalitatea bilduta dago, eta bilera ostean agerraldia egitekotan zen Miquel Buch Barne Kontseilaria. Bilera asko luzatu da, eta 10:30erako deitu duten agerraldia bertan behera utzi dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:09

Generatitateko ordezkariak bilduta daude, eta 10:30etarako espero zen Miquel Buch Barne Kontseilariaren agerraldia, baina oraindik ez dute bilera amaitu. Antza, eztabaida handia dute gobernuko kideen artean.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren oharra ere jaso du gaur Kataluniako Gobernuak. Probidentzia igorri die, esanez, zigorrak izango dituztela Auzitegien Erabakiak bete ez eta desobeditzia egiten badute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:00

Bart izandako istiluetan atxilotututak aske uzten ari dira gaur. Tarragonan atxilotu zituzten 10 lagunak, esate baterako, aske utzi dituzte, karguekin.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:51

Indarkeria ezerako deia egin du Tsunamik

Tsunami demokratikoak oharra kaleratu berri du, eta ohartarazi du "indarkeria eza" dela bere borrokaren oinarria. Poliziaren indarkeria gogor salatu du, eta azpimarratu du, indarkeria horren aurrean "bortizkeria eza" dela borroka subiranista indartsu egiten duena.

Datozen egunetan, lehentasuna, abian diren Askatasunaren Aldeko martxak eta ostiralerako greba direla ekarri du gogora.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:31

Sindikatuek ostiralerako deitu dute grebara, baina, ikasleak gaurtik hasi dira. Bartzelonako UAB Unibertsitate Autonomoko errektoretzan sartu dira hainbat ikasle, eskolak bertan behera uzteko eskatuz. Ikasleen sindikatuak berri eman duenez, halaxe egitea erabaki du errektoreak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:23

CDRek mobilizazioak antolatu dituzte arratsalderako. Bartzelonan elkartuko dira, eta komuneko papera eramateko eskatu dute "kaka asko daukagu garbitzeko"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:53

Sua ikusgarria da, baina lagun gutxi batzuk ziren atzo barrikadak ipintzen eta poliziari harrika egiten aritu zirenak. Bestelako jendetza elkartzen dute ekitaldi baketsuek. Gaur, milaka lagun dabil Askatasunaren aldeko martxetan, oinez.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:50

Hainbat errepide daude itxita. Askatasunaren Martxagatik itxita daude hainbat, eta ikasleen grebaren eraginez ere bai.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:48

Marcel Mauri Omiumeko ordezkariak Askatasunaren Aldeko martxan azpimarratu du Kataluniako mugimendu subiranista baketsua dela, beti izan dela, eta horrela izaten jarraituko duela. Bart gaueko irudiak kezkagarriak direla dio eta indarkeria guztiaren kontra daudela berretsi du. Salatu egin du Poliziren jarrera ere, debekatuta dauden arren, gomazko pilotak erabili dituztelako.

Espainiako Gobernuari egotzi dio "arduragabe" jokatzea. Errepresioarekin herritarrak isilaraztea ez dutela lortuko oharatazi die.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:33

Mobilizazio baketsuen aldeko deia egin dute zigortuek. Oriol Junquerasek, adibidez, txio bat egin du, eta han dio, indarkeriazko ekintzek ez dutela ordezkatzen. Gainerako zigortuek mezu berdin-berdina zabaldu dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:58

Isabel Celaá Epainiako Gobernuko bozeramaileak Quim Torrarengan jarri du fokoa, eta atzoko istiluak salatzeko eskatu dio. Manifestaziorako eskubidea badagoela nabarmendu du, baina, "ez garraiobideak ixtekoa eta liskarrak sortzekoa".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:49

Mossoen arabera, Gironatik Bartzelonarako bidea egiten ari den Askatasunaren martxan 10.000 lagun inguru doaz.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:47

ANCk eta Omniumek deituta gaur abiatu diren martxetan parte hartzera deitu du Carles Puigdemontek. "Proposamen burutsua" direla uste du, eta bere arabera, horiexek dira eraginkorrenak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:30

Alderdiburuen bilerak Madrilen

Moncloan egongo da gaurko eguneko beste foko bat. Han, Pedro Sanchez goberburuak bilerak egingo ditu PPko, Ciudadanoseko eta Podemoseko buruekin, Katalunian nola jokatu erabakitzeko.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:07

Garraiobideak ixten ere jarraitzen dute gaur, hirugarren egunez. Bartzelona eta Girona arteko abiadura handiko linea eten dute, eta AP7a ere itxita dago.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:31

8:30ean atera dira Vergatik, eta 9:00etan Gironatik pasatuko dira. Toki bakoitzean jende uholdea batzen ari zaio martxari.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna