Kazetaritza

Olatz Arrietari emango diote Euskal Kazetariak saria

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen dute saria. Azaroaren 5ean egingo dute sariak banatzeko ekitaldia, Bilbon.

OIatz Arrieta kazetaria. JON URBE / FOKU
urtzi urkizu
2019ko urriaren 16a
13:03
Entzun

2013tik Bruselan ari da berriemaile lanetan ETBrentzat, baina aurretik Errusian eta Ameriketako Estatu Batuetan aritu zen Olatz Arrieta (Astigarraga, Gipuzkoa, 1971). Iaz, Kazetaritzako X. Eurobasque saria eman zioten, Aleka bildumako Trump, amesgaizto amerikarra liburuan idatzitako artikuluari esker. "Liburuan ondo esplikatzen da AEBetan zer giro dagoen, eta zer aldaketa gertatzen ari diren", esan zuen Arrietak, saria jaso zuenean. Nazioarteko politikaren inguruko MA masterra egina du Arrietak New Yorkeko Unibertsitatean. Aditua da Europako Batasuneko, AEBetako eta Errusiako geopolitikan.

Euskal Kazetariak daria da Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen duten garrantzitsuena, baina ematen dituzte gehiago. Aurten, bi sari berri sortu dituzte: Fotokazetaritzaren saria eta Ingurune-kazetaritza saria. Aurrenekoa Juantxu Rodriguez argazkilariarentzat izango da, "in memorian". Rodriguez erail egin zuten 1989an, Panaman,  lanean ari zela. Ingurune kazetaritzako saria Julen Rekondori emango diote.

Euskal Kazetaritza sarietan, beste hauek sarituko dituzte: Ibilbide Profesionalaren saria Elixabete Garmendiari emango diote —BERRIAn makina bat iritzi artikulu idatzi ditu—. Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria Mugarik Gabeko Kazetariak gobernuz kanpoko erakundeak jasoko du. Pertsonaia/Giza Instituzioare saria Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eta Kazetaritza Digitala saria, berriz, Pikara Magazine aldizkari feministarentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.