Katalunia

Mobilizazio jendetsuak gaur ere epaiaren kontra

Bigarren eguna dute gaur Askatasunaren Aldeko Martxek, eta milaka lagun doaz, herriz herri, Bartzelonara bidean. Legebiltzarrean, herri akordioa eskatu du Torrak, autodeterminaziorako.

Berria -

2019ko urriak 17

*Indarkeria eteteko deia egin du Torrak.

*Atzo hasi ziren Askatasunarean Aldeko Martxak.

*Sindikatuek elkarretaratzeetara deitu dute biharko, eta Gure Esku-k manifestaziora etziko, Donostian.

Zuzeneko kontakizuna

23:45

Ultra taldeen erasoak

Dozenaka ultraeskuindar kalera atera dira gaur gauean Bartzelonan, makilak eta borrak eskuetan zituztela, horietako asko. Herritarrei irainka eta mehatxuka aritu dira. Eta kolpeka ere bai. Balmes eta Rossello kaleen artean, gazte bat harrapatu dute, eta jipoi izugarri eman diote. Aurpegia erabat puztuta utzi diote.

CDRek salatu dute mossoek ez dutela ezer egin ultraeskuindarren multzo hori gelditzeko, eta Buch kontseilariaren dimisioa eskatu du.

Guillem Andres kazetariak, berriz, erakutsi du antifaxisa talde batek nola harrapatu duen ultraeskuindar horietako bat, eta nola jipoitu duten. Gaztea lurrean ageri da bideoetan, kolpe batekin buruan. Tamaina handiko labana bat atzeman diote.

Bartzelonako zenbait lekutan suak piztu dituzte gaur ere, eta Espainiako Poliziarekin eta mossoekin istilu batzuk izan dira. Tarragonan ere, Polizia herritar batzuei oldartu zaie.

21:26

13.000 manifestari CDRen elkarretaratzean

Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, 13.000 lagun elkartu dira gaur Graciako lorategietan, CDRek deitu duten Olinpiar Joko Errepublikarretan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:23

Eskuin muturreko hainbat, CDRek deitu duten elkarretaratzera bidean

Hainbat Twitter erabiltzailek ohartarazi dutenez, Artos plazan manifestatu diren eskuin muturreko zenbait talde Graciako lorategietara bidean abiatu dira, CDRek elkarretaratzea deitu duten tokira.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:17

CDRek amaitu dute Olinpiar Joko Errepublikarra

CDRek amaiera eman diote Olinpiar Joko Errepublikarrari. Festa eta umore giroan egin dute elkarretaratzea 19:00etatik 21:00etara, Graciako lorategietan. Biharko greban parte hartzera deitu dituzte manifestariak. Gosari baten bueltan elkartzeko gonbitea egin diete, 7:30ean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:08

[BIDEOA] Olinpiar Joko Erepublikarra, iruditan

19:52

Artoseko plazan ez bezala, giroa lasaia da Graciako lorategietan. Milaka herritar bildu dira, CDRek deitutako mobilizaziora.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:46

Eskuin muturreko talde bat Bartzelonako Artos plazan egiten ari den elkarretaratzera inguratu da talde antifaxista bat. Tentsioak gora egin du, eta Mossos d'Esquadrak neurriak hartu ditu bien taldeen arteko distantziari eusteko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:33

CDRek mobilizazio irudimentsua antolatu dute gaurko. Olinpiar Joko Errepublikarra egiten ari dira Bartzelonako Gracia auzoan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:30

Turull, martxekin hunkituta

Askatasunaren Aldeko Martxak izaten ari diren arrakastarengatik hunkituta agertu da Jordi Turull Kataluniako Presidentetza kontseilari kargugabetua. "Emozioa, nire herrian hainbeste jende eta horren irmo ikusita".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:25

Flandriako parlamentuak "irtenbide demokratiko" bat galdegin du Kataluniarentzako

Kataluniako Atzerri Ekintzarako kontseilari Alfred Boschek jakinarazi duenez, Flandriako Parlamentuak ahobatez onartu du Kataluniako gatazkari "irtenbide demokratiko" bat bilatzearen aldeko adierazpena. "Berdeetatik liberaletaraino. Guztiek", nabarmendu du Boschek.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:21

Eskuin muturra elkarretaratzea egiten ari da Bartzelonan

Eskuin muturreko talde bat Bartzelonako Artos plazan bildu da Espainiako batasunaren alde. Ni espainiarra naiz eta Ez gaituzte engainatuko, Katalunia Espainia da leloak oihukatu dituzte. Manifestazioa egingo dute 20:00etan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:58

Begiak babesteko betaurrekoak banatu dituzte manifestarien artean

Errepublikaren Aldeko Erizainek gomazko pilotetatik eta foam jaurtigaietatik babesteko betaurrekoak banatu dituzte Bartzelonako Gracia auzoan, CDRek deitutako mobilizaziora joan diren herritarren artean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:43

Jendetza ari da biltzen Gracian, CDRek deitutako mobilizaziora

CDRek " Olinpiar Joko herrikoia" antolatu dute Bartzelonako Gracia auzoan. Protestarako ekintza izango da, eta herritarrei eskatu diete pilotak edo baloiak eramateko, eta kirola egiteko jantziekin joateko. 19:00etan finkatu dute hitzordua, Graciako lorategietan. Ordua baino 30 minutu lehenago, jendez bete da lorategia.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:37

Maiatzeko Plazako amek epaia salatuko dute

Argentinako Maiatzeko Plazako amek —ildo fundatzailekoek— Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaia salatuko dute gaur, beren ohiko mobilizazioan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:32

Arratsaldeko etaparen azken kilometroetan dira Askatasunaren Aldeko Matxak. Gaurkoan ere, hamarnaka milaka herritarrek parte hartu dute ANCk eta Omniumek deitutako mobilizazioan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:02

Gasteizko atxiloketen aurkako mobilizazioak deitu ditu Ernaik iluntzerako

Ernai gazte antolakundeak mobilizazioetara deitu du gaur iluntzerako, Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Arabako hiriburuan Ertzaintzak atxilotu dituen 19gazteen askatasuna galdegiteko mobilizatuko dira. 19:30ean jarri dute hitzordua hiru deialdietan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:55

Aratsaldeko etapan aurrera jarraitzen dute Askatasunaren Aldeko Martxek. Irudian, Tarregako zutabea, Montserrat mendia atzean duela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:39

Askatasunaren Aldeko Martxek greba egunean egingo dute bat Bartzelonan

Bihar eguerdian iritsiko dira Askatasunaren Aldeko Martxak Bartzelonara. 13:00ak eta 15:00ak arterako aurreikusi dute ANC eta Omnium elkarte antolatzaileek iritsiera. Matxa bakoitzak hiriko gune banatan hartuko du atseden bazkaltzeko, eta 17:00etan guztiak elkartuko dira Graciako lorategietan. Hain justu, ordu eta toki berean hasiko da Intersindical-CSC eta IAC sindkatuek deitutako greba egunaren mobilizazio nagusia. Oso jendetsua izatea espero den manifestazioa egingo dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:12

Martorellgo Seat-ek jarduna eten du, biharko greba deialdiarengatik

Seat autogintza enpresak Martorellen duen lantegiak ekoizpena etengo du biharko deituta dagoen grebaren ondorioz. Gaur eguerdian eten du jarduna, eta hala egongo da bihar, egun osoan. Enpresak azaldu duenez, "langileen segurtasuna bermatzeko" hartu du erabakia. "Enpresa gisa, gure ardura da langileak beren etxeen eta lantokiaren artean blokeatuta gera daitezela ekiditea". Neurriaren ondorioz, Seatek 3.000 auto ekoizteari utzio dio.

15:53

Ertaintza Bilboko manifestarien aurka oldartu da

Ernaik deituta, eguerdian Bilbon mobilizatu diren gazteen aurka oldartu da Ertzaintza. Bidetik irteteko agindu die, baina espaloitik zihoazenak ere kolpatu ditu.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:36

Ikasle ugarik manifestazioa egin dute Bilboko erdiguean, Altsasuko bederatzi gazteri eta Kataluniako auzian epaitutako buruzagi independentistei ezarri dizkieten zigorren kontra.

15:11

Ikasleen mobilizaio jendetsuak bigarren greba egunean

Kataluniako ikasleek mobilizazio jendetsuak egin dituzte gaur ere, hainbat ikasle elkartek deitu duten bigarren greba egunean. SEPC Herrialde Katalanetako Ikasle Sindikatuak adierazi duenez, unibertsitate guztietako errektoradutzak okupatu dituzte eta hamarnaka milaka ikasle mobilizatu, lau hiriburuetan egin dituzten manifestazioetan. Bartzelonan, 40.000 lagunek parte hartu dute manifestazioan, sindikatuaren arabera.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:33

Goizeko etapa amaitu dute Askatasunaren Aldeko Martxek

Gaurko ibilaldiaren lehen zatia amaituta, bazkaltzeko etena egin dute Askatasunaren Aldeko Martxek.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:31

Akusatuen bankutik idatzitako liburua aurkeztuko du gaur Romevak

Raul Romeva Kataluniako Atzerri Gaietarako kontseilari kargugabetuak liburu bat aurkeztuko du gaur: Des del banc dels acusats [Akusatuen bankutik], Katlauniako prozesaren kontrako epaiketaren kontakizun pertsonala egin du. Espetxean dagoenez, Romevak ezin izango du liburua aurkeztu. Haren ordez, Diana Riba bere emazteak, Andreu Van den Eynde bere abokatuak, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Pere Aragones Kataluniako presidenteordeak aurkeztuko dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:01

Eta Katalunian, Askatasunaren Aldeko Martxak gelditu egin dira bazkaltzeko, eta atseden hartzeko.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:49

Fernando Grande Marlaska Espainiako Barne ministroak esan du 97 lagun atxilotu dituztela astelehenetik, eta horietako lau espetxean daudela, epailearen aurrean deklaratu ondoren horrek hala aginduta. Gaineratu du atzo 190 edukiontzi erre zituztela, eta asteartean, 250. Egun hauetan, Marlaskaren arabera, 194 polizia zauritu dira.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

13:26

Kataluniako ikasleak greban daude gaur ere. Manifestazio jendetsua egin dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:14

Gasteizen trenbidea moztu dute hainbat gaztek, Kataluniarekin elkartasunean

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:44

Aurrera darraite Askatasunaren Aldeko Martxek. Milaka lagun, oinez, giro onean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:35

Fernando Grande Marlaskak agerraldia iragarri du Kataluniako neurriak iragartzeko. Kataluniari buruzko batzordeak bilera egin du, eta han hartutako erabakien berri emango du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:26

CDRek deialdia egin dute arratsalderako

12:02

"Ez hitzegin Gandhiri eta Luther Kingi buruz, gure kaleak sutan dauden bitartean", esan dio Ciudadanoseko Lorena Roldanek. "Ez ezazu biktimarena egin, eta ezta heroiarena ere"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:58

Torrak gogora ekarri ditu atzo Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak egindako hitzak: "Zatituta eta bortz nahi zaituztete, batuta eta baketsu egon behar zenukete". Hitz horiekin bat egiten duela esan du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:55

Mobilizazioei buruz ere hitz egin dute, eta Torrak defendatu egin du desobedientzia zibil indarkeriari gabea. Zilegi dela esan du, Gandhik, Martin Luther Kingek eta Rosa Parkek erabili zutela, adibidez. Ez kriminalizatzeko. Eta Ciudadanoseko Carrizosari begira-begira egon zaio, isilik, segundu batzuetan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:50

Eztabaida betean ari dira Kataluniako Legebiltzarrean. Taldeei eratzunez, Torrak argi esan du: "Ez dut inoiz onartuko epai hau". Kataluniaren irudiarekin kezkatuta daudenei nazioarteko prentsa begiratzeko esan die, "Espainiako demokraziaren ahultasuna" azpimarratu baitute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:27

Hitzordua bihar, Familia Santuaren katedralean

Picnic per la Republica ekimenak bihar 11:00eta Bartzelonan Familia Santuaren katedralean biltzera deitu ditu herritarrak. Ordu batzuk lehenago helduko dira Bartzelonara atzo abiatu ziren Askatasunaren Aldeko Martxak. Gracia pasealekuan elkartuko dira. Picnic per la Republicak Telegramez emango ditu bihar kontsignak.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

11:01

Urkullu "laguntzeko prest"

Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk ere Kataluniari buruz hitz egin du. "Gogoeta lasaia" egin nahi duela esan du, bana, laguntzeko prest dagoela.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:42

Erabakitzeko eskubidea, legealdiaren bukeran

Quim Torra hitzaldia egiten ari da Kataluniako Legebiltzarrean. Eta mezua argi esan du: erabakitzeko eskubidea baliatuko du legeadiaren amaieran. "Legebiltzarrean autodeterminazioaz hitz egitea ezin du inork galerazi".

Gainera, "beraien eskubideak baliatzeagatik preso daudenei" amnistia emateko akordio handi bat behar dela nabarmendu du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna