Greba orokorra

Lantokiak eta eskolak itxita, kaleek gainezka egin dute

Deitzaileen arabera, 750.000 lagun elkartu dira greba eguneko manifestazioan. ANCk independentzia deklarazio bat defendatzeko eskatu du. Espainiako Gobernuak kalera ateratzeko baimena eman die Guardia Zibilaren talde bereziei. Zuzeneko irudiak, albisteen barruan.

Berria -

2019ko urriak 18

* Amnistia eta erabakitzeko eskubidea onartzen ez badituzte, independententzia aldarrikatzeko eskatu du Elisenda Paluzie ANCkoak.

* Grebarako deia arrakasta handia izaten ari da Katalunia osoan.

* Euskal Herrian ere elkarretaratzeak egin dituzte, sindikatuek deituta.

* Mossoek bi lagun atxilotu dituzte, neonazien eraso batengatik.

* Laura Masvidal eta Blanca Bragulat: "Haien [espetxeratuen] aurpegia eta ahotsa izatea egokitu zaigu".

Zuzeneko kontakizuna

00:21
2019-10-19

Jonquerak hemezortzi ordu daramatza itxita

Goizeko seiak eta erdi inguru zirenean, herritar talde batek itxi du Katalunia Europarekin lotzen duen errepide nagusietako bat, AP7a, Jonqueran, Ipar Kataluniaren mugan. Hemezortzi orduz blokeatzen ari dira bidea, eta dozenaka kilometrotako auto pilaketak sortu dituzte. Ostiral gauerdiera iritsita, laguntza eskatzen ari ziren blokeo horrekin jarraitzeko, eta Jonqueratik kasik Perpinyarainokoa zen ilara, 25 kilomero ingurukoa.

Mikel P. Ansa

Mikel P. Ansa

00:11
2019-10-18

77 zauritu eta 17 atxilotu gutxienez; kazetariak ere kolpatu dituzte poliziek

Kazetarien kontra ere oldartu dira poliziak Bartzelonan. Catalunya Radio irratiko bat kolpatu egin dute. Baita El Nacional egunkariko beste ba ere, Sergi Alcazar. Eta El País egunkariko fotokazetari bat atxilotu egin dute. Esku-burdinak jarrita eraman dute, min handia eraginez. Lekukoen arabera, polizia baten kontra talka egin du, eta autoritateari eraso egitea leporatuta eraman dute atxikita. Albert Garcia du izena, eta atxilotuta zeramaten momentua grabatu egin dute:

Polizien bortizkeria salatu dute herritar askok sare sozialetan. Bartzelonan, Kataluniako Plazaren inguruetan, Espainiako Polizia manifestari talde baten kontra ziztu bizian sartu dela furgonetekin, adibidez:

Ostiral gaueko istiluetan 77 pertsona zauritu dira, larrialdi zerbitzuen arabera. Horietatik 52, Bartzelonan. Gainerakoak, Tarragonan, Gironan eta Lleidan izan dira. Generalitateko kabineten berezia gauean bildu da gertakariak jarraitzeko. Bihar goizean berriro bilduko da, istiluen jarraipena eta balorazioa egiteko, eta neurri batzuk aurkezteko asmoa duela ere azaldu du.

Mossoek gutxienez hamazazpi lagun atxilotu dituzte ostiral gauean. Espainiako Poliziak atxilotutakoak ez daude zerrenda horretan. Adibidez, zenbaketa horretatik kanpo dago Gironako atxiloketa hau; kontainer bat itzaltzen saiatzen ari zen gizon bat kolpatu eta atxilotu dutela salatu dute bizilagunek:

Mikel P. Ansa

Mikel P. Ansa

21:30
2019-10-18

128 atxilotu azken astean Katalunian

Malaskak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak epaia eman duenetik, 128 lagun atxilotu ditu Poliziak Kataluniako protesta ekintzetan. Horietatik bederatzi espetxean daude.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:20
2019-10-18

Marlaska: "Irmotasun osoarekin ezarriko dugu Zigor Kodea"

Marlaskak gaineratu du "irmotasun osoarekin" ezarriko dutela Zigor Kodea indarkeria baliatzea erabakitzen duten manifestarien aurka. Gogorarazi du agintearen kontrako erasoa sei urteko kartzelaldiarekin zigortzen dela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:15
2019-10-18

16 atxilotu

Fernando Grande-Marlaska Espainiako jarduneko Barne ministroak baieztatu duenez, orain arte, 16 lagun atxilotu dituzte manifestarien eta polizien artean izaten ari diren liskarretan. Bartzelonan, 12 dira atxilotutakoak. Gainontzeko laurak Gironan atxilotu dituzte.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:13
2019-10-18

CUPek autodeterminazioan eta amnistian oinarritutako "erantzun politikoa" eskatu du

Azken egunetako mobilizazioen aurrean, egoerari buruzko irakurketa egiteko oharra kaleratu du CUPek. Orain arte mugimendu independentistako gizarte eragileek deitu dituzten mobilizazioak txalotu ditu eta eskerrak eman dizke mobilizatu diren herritarrei. Aldiz, gogor kritikatu du Espainiako Poliziak eta Mossos d'Esquadrak izan duten jokabide "larri eta bortitza". Hori dela eta, Kataluniako Poliziaren buruzagitzak dimisioa eman dezala galdegin du. Alderdiei dagokienez, autodeterminazioan eta amnistian oinarritutako "erantzun politikoa" antolatzea ekatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:04
2019-10-18

35 zauritu

Zaurituen kopurua handitzen ari da. Laietana etorbide inguruan piztu diren istiluetan dagoeneko 35 lagun zauritu dira. Horietako batek begian du zauria.

20:58
2019-10-18

Tsunami Demokratikoak bere kontrako "kriminalizazio" ahalegina salatu du

Espainiako Auzitegi Nazionala Tsunami Demokratikoa ikertzen hasi dela eta, bere kontrako "kriminalizazio" ahalegina salatu du plataformak. Tsunami Demokratikoak terrorismoarekin lotura izan dezakeelakoan abiatu du ikerketa auzitegiak. "Horrek behartzen gaitu protestarako eskubidean eta definizioz baketsua den desobedientzia zibilean ez etsitzera".

Tsunami Demokratikoak nabarmendu du Europako Batzordeak oharra bidali diola Espainiako Estatuari, Auzitegi Nazionalak plataformaren webgunea ixteko agindu ostean. Batzordeak Espainiari gogorarazi dio "oreka" bilatu behar duela "adierazpen askatasuna bermatzearen eta ordena eta segurtasuna mantentzearen artean".

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:46
2019-10-18

Torrak larrialdi bilkura batera deitu du 21:00etarako

Quim Torra Kataluniako presidenteak bilera batera deitu ditu bere gobernuko hainbat kide. 21:00etan elkartuko dira Generalitatearen jauregian. Bilkurara deitu ditu Pere Aragones Kataluniako presidenteordea, Miquel Buch Barne kontseilaria, Meritxell Budo Generalitateko bozeramailea, Ester Capella Justizia kontseilaria eta Alba Verges Osasun kontseilaria

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:35
2019-10-18

Junqueras: "Mobilizazio masiboa, baketsua eta jarraitua, hori da bide bakarra"

Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetua: "Berriro egin dugu! Herri ikaragarri honetaz harro. Bartzelonako kaleak gainezka egin arte bete dituzue berriro, herrialde guztitik iritsita! Mobilizazio masiboa, baketsua eta jarraitua, hori da bide bakarra".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:30
2019-10-18

Espainiako polizia bat konorterik gabe eraman dute, liskarretan zaurituta.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:18
2019-10-18

Dozenaka mila, Gironan, Tarragonan eta Lleidan ere

Bartzelonan 750.000 herritarrek egin dute bat greba orokorraren manifestazioarekin, antolatzaileen esanetan. Udaltzaingoaren arabera, 525.000 izan dira. Bartzelonan ez ezik, manifestazioak izan dira Gironan, Lleidan eta Tarragonan ere, eta dozenaka mila izan dira horietan bildu direnak, iturri ofiziaren arabera. Gironan 60.000 izan dira; Lleidan, 30.000, eta Tarragonan, 10.000.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:00
2019-10-18

Puigdemontek "indar zibiko erakustaldia" goraipatu du

Puigdemontek kataluniarren "indar zibiko erakustaldia" goraipatu du. "Hau da Estatuari eta haren aliatuei kezka eragiten dien bidea, eta, beraz utzi behar ez duguna. Mila esker Askatasunaren Aldeko Martxengatik eta greba orokorrarengatik".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:55
2019-10-18

Espainiako Poliziak negarra eragiteko gasa jaurti die manifestariei, Laietana etorbidean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:42
2019-10-18

19 zauritu, Laietana etorbidean

Generalitateko larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, 19 lagun artatu dituzte zaurituta Laietana etorbidean. Horietako batek begian zuen zauria.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:45
2019-10-18

Hainbat edukiontziri su eman diete manifestariek Via Laietanan, Espainiako Poliziaren egoitzaren parean. Polizia manifestariei oldartzen ari da.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:41
2019-10-18

Azken ordukoa

Espainiako Gobernuak Guardia Zibilari kaletara ateratzeko agindu dio Espainiako Poziari laguntzeko. Zehaztu dutenez, GRS Erreserba eta Segurtasun Taldeetako kideei eman die baimena ekiteko.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

18:35
2019-10-18

Manifestariak eta Epainiako Polizia aurrez aurre daude Via Laietanan, Poliziaren egoitzaren parean. Manifestariak objektuak jaurtitzen ari dira, eta Polizia gomazko pilotak jaurtitzen.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:15
2019-10-18

500.000 herritar baino gehiago bildu ditu manifestazioak, udaltzaingoaren arabera

Bartzelonako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 525.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute greba orokorraren manifestazioan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:13
2019-10-18

Jordi Turull Kataluniako Presidentetza kontseilari kargugabetuak eskerrak eman dizkie Askatasunaren Aldeko Martxetan parte hartu duten hamarnaka milaka herritarrei. "Aurrera jarraitzeko gure irmotasuna geldiezina da. Esker infinitua epaiaren kontra eta Kataluniaren askatasunaren defentsan egin dituzuen Askatasunaren Aldeko Martxengatik".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:09
2019-10-18

Gironan eta Tarragonan ere manifestazio jendetsuak egin dituzte. Mossos d'Esquadraren arabera, 60.000 lagun baino gehiago elkartu dira Gironan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:57
2019-10-18

Akanpada mugagabea hasiko dute 18:00etan

CDRek deituta, akanpada mugagabea hasiko dute 18:0etan Graciako paseoaren eta Gran Viaren arteko bidegurutzean. CDRek manifestariei eskatu diete kanpin dendak, lo egiteko zakuak, janaria eta ura eramateko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:57
2019-10-18

Via Laietanan manifestarien aurka kargatu du Espainiako Poliziak.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:54
2019-10-18

"Katalunia itxita dago gaur, duintasunagatik". Azaldu dutenez, gaurko molizazioak 2017ko urriaren 3ko datuak gainditu ditu.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:53
2019-10-18

Via Laietanan lorontiak errepidean jartzen ari dira hainbat lagun, barrikadak egiteko. Aurpegia estalita daramate, eta Espainiako Poliziari gauzak ere bota dizkiete batzuek.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:52
2019-10-18

Sindikatu deitzaileetako ordezkariak igo dira orain agertokira.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:52
2019-10-18

Cuixart: "Greba eskubidea greba egiten irabazten da; protestarako manifetazioa, protesta egiten, eta bozkatzeko eskubidea, bozkatzen".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:51
2019-10-18

Cuixart: "Zatituta eta etsita nahi gaituzte, eta guk batuta eta baketsu jarraitu behar dugu. Inork ez dezala zalantzarik izan Kataluniako herriaren irmotasunaren inguruan".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:50
2019-10-18

Cuixart: "Epaia autodeterminazio eskubidearen kontrako erasoa da, baina baita demokraziaren kontrako erasoa ere".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:49
2019-10-18

Cuixarten eskutitza irakurtzen hasi da. Cuixart: "Preso politikoak ez dira porrot baten isla, garaipenerako urrats bat baizik".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:47
2019-10-18

Marcel Mauriren txanda orain.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:46
2019-10-18

Paluzie: "Presoak askatzen ez badituzte eta autodeterminazioa onartzen ez badute [Espainian] prestatu gaitezen independentzia deklarazio bat egin eta defendatzeko".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:44
2019-10-18

Paluzie: "Oso gutxi inporta zaigu alderdiek zenbat diputatu lortuko dituzten azaroaren 10ean". Alderdien arteko batasuna eskatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:42
2019-10-18

Elisenda Paluzie, manifestazio amaierako hitzaldian: "Bideari ekin behar diogu berriro, eta gizarte zibila hori egiten ari da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:36
2019-10-18

Manifestazioaren amaierako ekitaldian hitza hartuko dute Elisenda Paluzie ANCko presidenteak, Marcel Mauri Omniumeko presidenteordeak eta grebara deitu duten Intersindical-CSC eta IAC sindikatuetako ordezkariek. Horrez gain, Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak espetxetik bidalitako eskutitz bat irakurriko dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:32
2019-10-18

Espainiako Poliziaren egoitzaren aurrean kargatu dute poliziek. Manifestarietako batek lasaitasuna eskatu du, eta lasaitasuna berreskuratu dute inguru horretan.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:30
2019-10-18

Laugarren manifestari bat atxilotu dute Via Laietanan

Espainiako Poliziak beste manifestari bat atxilotu du Via Laietanan, Poliziaren egoitzaren parean egiten ari diren manifestazioan. Guztira, lau dira atxilotuak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:29
2019-10-18

Poliziaren karga, manfiestazioa hasi berritan

Manifestazioa hasi berritan, Espainiako Poliziak kargatu egin du Via Laietanan eta telebista irudietan ikusi ahal izan denez, gutxienez lagun bat atxilotu dute.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:24
2019-10-18

Abiatu da manifestazioa

Ekin diote greba orokorreko manifestazioari Bartzelonan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:19
2019-10-18

Azkue ikastolako langileek ere bat egin dute sindikatuekin deialdiarekin.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:16
2019-10-18

Osakidetzaren debekua

Donostiako Ospitaleko zuzendaritzak oztopoak jarri dizkie langileei elkarretaratzea egiteko. Hala ere, langileek elkarretaratzea egin dute, 11:00etan, Arantzazu eraikinaren aurrean.

LAB sindikatua harrituta eta kezkatua agertu da zuzendaritzaren jokabidearekin. Urteetan era askotao protestak egin izan dituzte sindikatuek leku horretan bertan, eta ez dute ulertzen zuzendaritzak zergatik hartu duen orain jokabide hau, eta sindikatuak salatu egin du. Ospitalearen sarrerak panel batzuk jartzeko eskaria atzera bota du zuzendaritzak.

Mikel P. Ansa

Mikel P. Ansa

17:15
2019-10-18

Espainiako bandera bat, xingola horiarekin

Manifestarien txaloak jaso dituzte Espainiako banderarekin mobilizazioan parte hartzen ari diren bi neskak. Xingola horia jarri diote Espainiako banderari, espetxeratutako buruzagi independentisten askatasuna galdegiteko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:13
2019-10-18

Jendetzak manifestazioaren ibilbidea bete du eta parte hartzaileek ez dute ia tarterik aurrera egiteko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:07
2019-10-18

"Preso politikoak, askatasuna" oihukatzen ari dira manifestazioaren buruan, mobilizazioa hastear dela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:58
2019-10-18

Manifestazioaren burua, prest

Manifestazioaren burua prest da, 17:00etan abiatzeko. Eskubide eta askatasunengatik, greba orokorra leloa irakur daiteke buruan joango den pankartan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:44
2019-10-18

Auzitegi Nazionala Tsunami Demokratikoa ikertzen ari da, terrorismoarekin lotura duelakoan

Manuel García Castellon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Tsunami Demokratikoa ikertzeko agindu du. Terrorismo delituarekin lotutako ikerketa da. Epaile berak zuzendu du Guardia Zibilak irailaren 23an CDRen kontra egin zuen polizia operazioa. Hura ere terrorismo delituarekin lotu dute.

Auziegiak Tsunami Demokratikoaren webgunea ixteko agindu du. Guardia Zibilak hura indargabetzeko saiakera egin badu ere, Tsunami Demokratikoak webgunea berriro martxan jartzea lortu du.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:35
2019-10-18

Aizpuruak Sanchezi egotzi dio eskuinaren diskurtsoa bere egitea

Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresurako hautagaiak eskuinaren diskurtsoa bere egiea leporatu dio Pedro Sanchezi. Espainiako Estatua "atzerakada antidemokratikoan" sakontzen ari dela ohartarazi du, eta indar subiranisten batasunera deitu du egoea horri erantzuteko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:30
2019-10-18

Espainiako Poliziak hiru lagun atxilotu diu Via Laietanan

Hiru manifestari atxilotu ditu Espainiako Poliziak Via Laietanan, Poliziaren egoitzaren parean, poliziei objektuak jaurtitzea egotzita. Atxilotuetako bi adin txikikoak dira. Poliziak adierazi du arrautzak, latak, botilak, eta izotza jaurti dizkietela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:26
2019-10-18

Grebaren jarraipenaren inguruko datuak eman ditu TV3ek. Irakaskuntzan %42ko jarraipena izan du, %90ekoa unibertsitatean. Metroan %36koa izan da, autobus zerbitzuan eta tranbiarenean %10ekoa eta Renferen zerbitzuan, %0,9koa. Saltokietan, berriz, %60aren eta %80aren artekoa dela jakinarazi du.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

16:19
2019-10-18

Espainiako Poliziak bortizki kolpatu du erabat inguratuta zuen manifestari bat

Espainiako Poliziak manifestari gazte bat atxilotu du Via Laietanan, eta guztiz inguratuta eta kontrolpean izan arren, poliziek behin eta berriz kolpatu dute taldean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:17
2019-10-18

Bassa "hunkituta" agertu da Bartzelonako irudiengatik

Dolors Bassa Kataluniako Lan kontseilari kargugabetua hunkituta agertu da gaur Bartzelonan bildu den jendetza ikusita. "Bartzelona sarrerako irudiak ikaragarriak dira. Hunkituta nago ikusita herrialdea ez dela geditzen eta honek dageneko ez duela atzera bueltarik. Kartzelatik, beti zuekin!".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:16
2019-10-18

Bartzelonan bildu den jendetzaren artean Altsasuko gazte espetxeratuen aldeko hainbat pankarta ikus daitezke.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

15:53
2019-10-18

Guardia Zibila Tsunami Demokratikoaren webgunea ixten ahalegindu da

Guardia Zibilak Tsunami Demokratikoaren webgunea ixteko ahalegina egin du, baina ez du helburua lortu. EFE berri agentziak adierazi duenez, Espainako Auzitegi Nazionalaren aginduz jardun du Guardia Zibilak, eta 14:30ak aldera, Tsunami Demokratikoaren webgunean ondorengo mezua agertu da: "URL hau blokeatuta dago Aginte Judizialaren bitartez". Minutu gutxi barru, ordea, Tsunami Demokratikoaren webgunea berriz ere martxan izan da.

2017an, urriaren 1eko erreferendumaren aurreko egunetan, ANC eta Omniumen webguneak blokeatu zituen Guardia Zibilak. Erreferendumari buruzko argibideak eskaintzen zituzten webguneak ixten ere ahalegindu zen, baina ez zuen lortu.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:36
2019-10-18

Bi atxilotu neonazien eraso batengatik

Mossos d'Esquadrak bi lagun atxilotu ditu, neonazi talde batek atzo herritar bati egin zion erasoarengatik. Kataluniako Poliziak jakinarazi duenez, ikerketak irekita jarraitzen du.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:30
2019-10-18

Alerta Solidariak jakinarazi duenez, aske utzi dituzte asteartean Bartzelonan atxilotu zituzten bost lagun eta ostegunean Lleidan atxilotu zituzten beste sei. Karguekin utzi dituzte aske, eta 15 egunero sinatu beharko dute epaitegi batean. Debekatu egin diete Kataluniako manifestazioetan parte hartzea.

15:20
2019-10-18

Sanchez: "Ekintza bandalikoak ez dira zigorrik gabe geldituko"

Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteak prentsaurrekoa eman du Bruselan, eta handik ohartarazi du "ekintza bandalikoak" ez direla zigortu gabe geldituko. Manifestazio eskubidearen alde mintzatu da, baina nabarmendu du eskubide hori "era baketsuan" defendatu beharra dagoela. Ez du baztertu salbespenezko neurriak hartzea. Hala ere, oraingo egoerak "moderazioa" eskatzen duela gaineratu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:12
2019-10-18

Tsunami Demokratikoa: "Astelehenean jendearen indarrarenganako konfiantza berreskuratu genuen"

Tsunami Demokratikoak "herrialdea geratzera" deitu ditu herritarrak, Telegam bidez zabaldu duen mezuan. Nabarmendu du joan den astelehenean "jendearen indarrarenganako konfiantza berreskuratu" zuela Kataluniako gizarteak. "Pentsatzen zuten epaia mugimendu baten amaiera izango zela eta berrabiarazi egin du". Gaurko greba egunean parte hartzeko eskatu du, "gogorarazteko irtenbide bat nahi dugula eta gure eskubide eta askatasunak gauzatu nahi ditugula".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:01
2019-10-18

Puigdemonten euroaginduari buruzko auzi saioa hilaren 29an egingo dute

Goizeko bederatzietan Paul Bekaert abokatuarekin batera joan da Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia Bruselako auzitegietara; iragan astelehenetik, indarrean da haren aurkako hirugarren euroagindua. Aurreko bi kasuetan bezala, justiziak hura aske uztea erabaki du, edozein mugimendu jakinarazteko baldintzarekin. Euroagindu horri buruzko auzi saioa hilaren 29an egingo dute.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

14:46
2019-10-18

Cuixart: "Urrats erraldoia egiten ari gara herri gisa, eta horrek ez du atzera bueltarik"

Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteak Askatasunaren Aldeko Martxen eta grebaren arrakasta goraipatu du. Kartzelatik bidali duen mezuan adierazi du "sekulako autoestima" sentitu duela Askatasunaren Aldeko Martxen eta grebaren irudiak ikusita. "Urrats erraldoia egiten ari gara herri gisa, eta horrek ez du atzera bueltarik. Inor ez dadila gelditu. Beti aurrera!", adierazi du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:00
2019-10-18

800 polizia Katalunian geratzeko

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak adierazi du gobernuak 800 polizia —Guardia Zibila eta Espainiako Polizia— bidali dituela azken hilabeteetan Kataluniara, han geratzeko.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

13:50
2019-10-18

Donostiako Lurralde Auzitegiaren aurretik joan dira atean eserita zeudenak. Gazte bat idetifikatu egin dute, eta esan diete hamar minutuan handik joateko. Halaxe egin dute.

Mobilizazioa grabatzen ari ziren kazetariak ere identifikatu dituzte, tartean BERRIAkoak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:34
2019-10-18
13:14
2019-10-18

Kazetariak ere identifikatu dituzte Donostian

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:14
2019-10-18

Donostiako Lurralde Auzitegiaren atarian eseri diren gazteetako bat identiikatu egin du Ertzaintzak, eta isuna jarriko diotela jakinarazi diote.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:07
2019-10-18

Donostiako Lurralde Auzitegiko pasaidea isten ari dira hainbat gazte. Ertzainak iritsi dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:05
2019-10-18

Euskal Herrian elkarretaratzeak egiten ari dira herriz herri eta lantegiz lantegi, Kataluniarekin elkartasunean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:55
2019-10-18

Martxak hasi dira Bartzelonara heltzen

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:27
2019-10-18

Familia Santua ixtea lortu dute grebalariek. Han lanean ziren langileak atera dira, grebalariei babesa emanez. "Argi gera dadin bake jendea garela, hau da itxiko ez dugun irteera bakarra. Desobedientzia zibila eta baketsua. Protestarako eskubidea eta adierazpen askatasuna. Jarraituko dugu", adierazi dute Picnic per la Republicako ekimenekoek.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

12:23
2019-10-18

BERRIAko eta Martin Ugalde Kultur Parkeko langileek ordu laurdeneko lan uztea egin dute Kataluniarekin elkartasunez.

12:01
2019-10-18

Lanuztea, BERRIAn

Zuzeneko kontaketa hau 12:00etan eten da BERRIAko eta Andoaingo Martin Ugaldeko Kultur Parkeko langileek bat egin dugulako sindikatuek gaurko deitu dituzten lanuzteekin. Bilkura bat egingo dugu lantokiaren atarian, 'Erabakitzeko eskubidearen alde, kultur parkeko langileak Kataluniarekin!' lelopean. Hori amaitutakoan jarraituko dugu.

11:47
2019-10-18

Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak Gironako martxan parte hartu izana izan du hizpide Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak, eta nabarmendu du "modu indibidualean" hartu zuela parte protestan, eta ez Jaurlaritzaren izenean.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:44
2019-10-18

Omniumeko presidenteordeak, Marcel Maurik, Badalona parean egin du bat Gironako martxarekin.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:42
2019-10-18

Buch: "Aurrez aurreko talka eragotzi genuen"

Miquel Buch Barne Kontseilariak azpimarratu du atzoko beren asmo zela mainfestazio antifaxita eta elkarretaratze ultraeskuindarraren arteko aurrez aurreko talka eragoztea. Eta hori egin nahi zutela, bien manifestatzeko eskubidea errespetatuz.

Eta hori lortu zutela dio Buchek. Jardinetsen zeudela antifaxistak, eta neonaziak hara joatea eragoztea lortu zutela.

Buchen arabera, mossoek neonazieak sakabanatzea lortu ostean gertatu zen erasoa. Orduan jipoitu zuten naonaziek gazte anfaxista bat. Mobilizazioak amaitutakoan gertatu zela nabarmendu du.

Zalantzak uxatzen saiatu da, eta behin eta berriz esan du, Mossoek ez duela harremanik eta loturarik indarkeria erabiltzen duten pertsona eta taldeekin.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:41
2019-10-18

Hauteskundeak aurreratzeko eskatu du Joan Tardak. Espainiako Kongresuan ERCko diputatu izandakoaren arabera, hori litzateke "elkarrizketarako testuinguru egokia eraikitzeko eta amnistia lortzeko beharrezko gehingoa" lortzeko bidea.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:36
2019-10-18

Askatasunaren martxak Bartzelonara hubildu ahala gero eta gehiago dira itxitako errepideak. Arratsaldeko 17:00etarako deitu dute manifestazioa, eta ordurako hiriburua erabat geldituta espero dute antolatzaileek.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:35
2019-10-18

Familia Santua, blokeatuta

Picnic per la Republica ekimenak blokeatu egin du goizeko 11:00etan Familia Santuaren katedraleko sarrera eta irteera. Ehunka lagun bildu dira ordu horretan ekimen horrek deituta, eta katedrala inguratu dute.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

11:27
2019-10-18

Puigdemont, aske

Bruselak aske utzi du Carles Puigdemont, beti ere, edozein bidaia egiteko asmoa balu, justiziari jakinarazteko baldintzarekin. Joan den astelehenean eman zuen Espainiak haren aurkako euroagindua, eta gaur goizean bere kabuz joan da presidente ohia auzitegietara.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:21
2019-10-18

Sindikatuek dituta elkarretaratzeak egiten ari dira Euskal Herriko lantokietan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:14
2019-10-18

Dozenaka ultraeskuindar kalera atera dira bart Bartzelonan, makilak eta borrak eskuetan zituztela, horietako asko. Herritarrei irainka eta mehatxuka aritu dira.

Arran CUPen gazte taldeak salatu du neonaziak Bartzelona erdialdean ibili direla 40 minutuz, eta inork ez dituela geldiarazi.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:35
2019-10-18

Euskal Herrian ere lauzteak deitu ditu gehiengo sindikalak Kataluniari elkartasun adierazteko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:23
2019-10-18

Barne kontseilariaren dimisioa eskatu du ANC-k

Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilariaren dimisioa ekatu du ANCk, "Espainiako Poliziaren indarkeria eta gomazko balen erabilera ahalbidetzeagatik, eta mossoen neurriz kanpoko erantzuna dela eta".

Buchek berak agerraldia egitekoa du 11:15ean, azken egunetako erasoei buruzko azalpenak emateko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:05
2019-10-18

Pikete informatiboak antolatu dituzte Bartzelonako Gracia auzoan CDRkoek.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:37
2019-10-18

Bere kabuz joan da Puigdemont auzitegira

Joan den astelehenetik indarrean da Carles Puigdemont presidente ohiaren aurkako euroagindua. Sedizioa egozten diote hari ere, Kataluniako prozesu subiranista ela eta. Gaur bere kabuz eta abokatuek lagunduta joan da buruzagi subiranista Bruselako auzitegietara.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:19
2019-10-18

Gaurko greba egunarekin bat egin dute Lizeoko langileek, Seat-ekoek, Bonpreu denda katekoek eta Parla Telecomekoek.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:13
2019-10-18

Martxaren azken etapa gaur

Joan den astezkenean abiatu ziren milaka lagunek gaur egingo dute bat Bartzelonan. Bost adar dira guztira: Gironakoa, Vicekoa, Bergakoa, Tarregakoa eta Tarragonakoa.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:45
2019-10-18

Jon Inarritu EH Biluko diputatua eta Askatasunaren Aldeko Martxan dabil.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:40
2019-10-18

48 hegaldi bertan behera

Iberiak eta Vuelingek gutxienez 48 hegaldi utzi dituzte bertan behera gaur, greba orokorraren eraginez. El Prat aireportuan ez dago astelehenean bezalako protestarik gaur, baina, hara iristekoak edo handik ateratzekoak ziren hegaldiak dira geldiarazi dituztenak. "Badaezpada" egin dutela argudiatu dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:29
2019-10-18

Generalitateko Barne Kontseilaritzak onartu egin du ez zuela lortu atzo neonaziak kontrolpean edukitzea. Eta hori "efetibo faltagatik" gertatu zela gaineratu du. Txio bat idatzi zuten.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:23
2019-10-18

Arran CUPen gazte taldeko kideek salatu dute bart mossoek ez dituztela neonaziak geldarazi

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

07:55
2019-10-18

Bart ere istiluak izan dira Bartzelonan, baina, oraingoan faxistak izan dira protagonista. Irudian ikusten da, adibidez, gazte bat nola egurtu zuten..

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

07:45
2019-10-18

Goizean goizetik dabiltza ekintzaileak kalean gaur. Errepide nagusiak itxi ein dituzte, esate baterako, AP7a itxi dute, Jonquera parean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

07:42
2019-10-18

Greba eguna dute gaur Katalunian. Askatasunaren Aldeko Martxan eguardian iritsiko dira Bartzelonara, eta arratsaldean manifestazio handia egingo dute. Jendetza dabil martxetan. Atzoko irudi bat da ondorengoa:

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna