Istiluak

Mossoek bi lagun atxilotu dituzte, neonazien eraso batengatik

Gazte bat jipoitu dute ultraeskuindarrek goizaldean, eta aurpegia erabat puztuta utzi diote. Ultraeskuindar bati ere eraso egin diote antifaxistek, labana handi bat zeramalako.

Neonaziak, bart. @JORDIBORRAS
2019ko urriaren 18a
18:52
Entzun

Dozenaka ultraeskuindar kalera atera dira bart Bartzelonan, makilak eta borrak eskuetan zituztela horietako asko. Herritarrei irainka eta mehatxuka aritu dira, eta kolpeka ere bai. Balmes eta Rossello kaleen artean, gazte bat harrapatu dute, eta jipoi izugarria eman diote. Aurpegia erabat puztuta utzi diote.

Gaur eguerdian jakinarazi dutenez, eraso horretan parte hartu zutenetako bi atxilotu egin dituzte mossoek. Atzo, erasoa gertatu eta berehala, sare sozialetan identifikatu zituzten aurpegia agerian zuten batzuk, eta gaur atxilotu dituzte.

Arran CUPen gazte taldeak salatu du neonaziak Bartzelona erdialdean ibili direla 40 minutuz, eta inork ez dituela geldiarazi. Miquel Buch Barne Kontseilariaren dimisioa eskatu dute, gainera.

Guillem Andres kazetariak, berriz, erakutsi du antifaxisa talde batek nola harrapatu duen ultraeskuindar horietako bat, eta nola jipoitu duten. Gaztea lurrean ageri da bideoetan, buruan kolpea duela. Labana handi bat atzeman diote.

Mossos d'Esquadrak jakinarazi duenez, bi lagun atxilotu ditu, neonazi talde batek atzo herritar bati egin zion erasoarengatik. Kataluniako Poliziak jakinarazi duenez, ikerketa irekita dago oraindik. Espainiako Poliziak gazte bat atxilotu du Espainiako bandera zeraman emakume bati oldartzea egotzita.

Buch: "Aurrez aurreko talka eragotzi dugu"

Gaur goizean, agerraldia egitn du Buchek, eta azpimarratu du "aurrez aurreko talka eragotzi zutela". Nabarmendu du atzoko beren asmoa zela mainfestazio antifaxistaren eta elkarretaratze ultraeskuindarraren arteko aurrez aurreko talka eragoztea. Hori egin nahi zutela, bien manifestatzeko eskubidea errespetatuz.

Eta hori lortu zutela dio Buchek. Jardinetsen zeudela antifaxistak, eta neonaziak hara joatea eragoztea lortu zutela.

Buchen arabera, mossoek neonaziak sakabanatzea lortu ostean gertatu zen erasoa. Orduan jipoitu zuten naonaziek gazte anfaxista bat. Mobilizazioak amaitutakoan gertatu zela nabarmendu du.

Zalantzak uxatzen saiatu da, eta behin eta berriz esan du Mossoek ez dutela harremanik eta loturarik indarkeria erabiltzen duten pertsona eta taldeekin.

Infiltratuak

Gainera, azken egunetan asko zabaldu da istiluak sortzen dituztenak ez direla Katalanak, baizik eta infiltratuak direla. Hori ematen dute aditzera hainbat irudik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.