Mobilizazioak

Milaka lagun Donostian, erreferendumaren defentsan

Erreferenduma ez da delitua lelopean manifestazio jendetsua egin dute gaur Donostian. Bartzelonan ere izan dira mobilizazioak: Espainiako Poliziaren eta mossoen jarrera salatzeko, jendetza elkartu da.

Berria -

2019ko urriak 19

*Milioi erdi lagun baino gehiago bildu ziren atzo Bartzelonan buruzagi subiranisten aurkako epaia salatzeko manifestazioan. Hura amaitutakoan, ordea, istiluak piztu ziren, eta segurtasun indarrek bortizki erantzun zuten.

*Euskal Herrian ere izan zen atzo mobilizaziorik. Bilbon ehunka lagunek Bilborako sarbideetako bat itxi zuten ordu eta erdiz. Ertzaintzak sei pertsona atxilotu zituen, desobedientzia egotzita. Gaur utzi dituzte aske.

*Gaur Donostiako manifestazioan izan dira, besteak beste, EAJko, EH Bilduko eta Ahal Dugu-ko ordezkariak.  17:30etan abiatu da martxan Antiguako tuneletik.

Zuzeneko kontakizuna

21:58

Gironako Auzitegiaren ateak blokatzen ari dira mila lagun inguru. Bart atxilotutako gazteak espetxera eramatea galerazi nahi dute. Fiskalak haiek espetxeratzeko eskatu du, eta epaileak hori erabakiko balu, poliziaren furgoei bidea ixtea dute helburu.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:24

Madrilen ere manifestazioa egin dute gaur Kataluniako buruzagi subiranisten kontrako epaia salatzeko. Polizia manifestarien kontra ondartu da.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:34

Carles Puigdemontek txio bat idatzi du, Donostian elkartu diren guztiei eskerrak emanez.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:32

Gabriel Rufien mobilizazioetara joan da gaur, baina han, txistuka hartu du jendeak. Alde egiteko ere esan diote, eta halaxe egin du azkenean.

20:15

Katalunian ikusteko dago zer gertatuko den gaur. Poliziaren eta manifestarien artean katea osatu dute hainbat lagunek.

Haien jarrera eskertu du Miquel Buch Kataluniako Barne Kontseilariak. Nolanahi ere, beren burua arriskuan ikusten badute, handik joateko eskatu die.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:44

Poliziaren jarrera salatu du Amnesty Internationalek

Indarraren gehiegizko erabilera salatu du Amnesty International erakundeak Katalunian. Oharrean nabarmendu du "inolako arriskurik ez duten" pertsonen aurka jo dutela segurtasun indarrek, tartean kazetarien kontra eta poliziak lehendik atxikita zituenen aurka.

Horrez gain, gomazko balen eta foame erabilera ere gaitzetsi du giza eskubideen aldeko erakundeak. "Ekinaldi horiek arriskutsak dira oso, ez bakarrik manifestari baketsuentzat baita protestean parte hartzen ari ez direnentzat ere".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:28

Donostiko manifestazioaren bukaeran hitza hartu du LLuis LLachek, eta nabarmendu du "eskubideak eta demokrazia" daudela jokoan: "Ez dago herritar librerik herri librerik gabe".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:27

CUPek bertan behera utzi du Bartzelonako manifestazioa, eta bihar Sabadellen atxiloketak salatzeko egingo dituzten protestetan parte hartzeko deia egin du.

Milaka lagun daude oraindik Justizia Jauregiaren aurrean bilduta.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:23

Bartzelonan giza katea osatu dute manifestarien eta segurtasun indarren artean, liskarrak saihesteko helburuarekin.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:22

Ahalduntzeko deia herritarrei

Josu Etxaburu Gure Eskuko heledunak "ahalduntzeko" deia egin die herritarrei. "Herritarrok sortzeko eta amesteko dugun gaitasuna ere gakoa da garai konplexu hauetan. Jendearen ahalmenean sinisten dugu".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:21

Torrak gutuna bidali dio Sanchezi

Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak gutuna bidali dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuburuari, elkarrizketarako deia berretsiz. Kontrako jarrera arduragabekeria dela esan dio, eta ohartarazi dio nazioarteko komunitateak ez duela ulertuko elkarrizketari uko egitea.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:19
19:17

Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean bildu dira manifestariak, Bartzelonan. Mossoen ibilgailuak dituzte inguruan. Independentziaren aldeko oihuak dira nagusi.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:14

Gure Eskuren manifestazioa Bulebarrera iritsi da. "Injustizia erraldoi baten aurrean gaude, benetako justiziarekin zerikusirik ez duen, eta ereduzko izan nahi duen zigor baten aurrean", salatu dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:04

Bartzelonan, manifestazio burua Ciutadelako lorategietarantz doa, han dago Kataluniako Parlamentuaren egoitza.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:05

Bartzelonan ere hastekotan da manifestazioa, Poliziaren indarkeriaren kontra. Hasi aurretik, nabarmena da tentsioa.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:50
17:40
17:18
16:35

Espetxeratu egin dituzte asteazkenean atxilotutako bi gazte

Mossoei harriak botatzea egotzita bi gazte atxilotu zituzten asteazkenean Tarragonan. Epaileak haiek baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du gaur. Beste hiru atxilotu aske utzi ditu, hamabostean behin epaitegira sinatzea joateko baldintzapean. Manifestazioetara joateko debekua ere jarri die epaileak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:51

19 pertsona erietxean daude oraindik ere

Osasun zerbitzuen arabera, 19 dira oraindik azken egunetako manifestazioetan zauritu eta erietxean daudenak. Horietako hiruk begietan dituzte zauriak, gomazko pilotek eragindakoak izan daitezkeenak. Haietako bik begi bateko ikusmena galdu dute, eta hirugarrenari ebakuntza egin behar diote.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:45

17:30ean abiatuko da Gure Esku-ren manifestazioa Antiguako tuneletik, Donostian, Erreferenduma ez da delitua · Askatasuna · Defenda dezagun gure erabakitzeko eskubidea lelopean.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:39

Kataluniako manifestazioa 'Al Jazeera'-n

Ekilde Hurbileko Al Jazeera telebistan ere jaso dituzte atzo Katalunian egindako Askatasunaren aldeko martxen irudiak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:35

Poliziak "proportzionaltasunez" jokatu duela defendatu eta "indarkeria gaitzetsi ez izana" leporatu dio Espainiako Barne ministroak Generalitateari. "Instituzio demokratikoen bidea aukeratu behar dute, ez baitago beste biderik", ohartarazi du.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:28

Elkarrizketarako deia egin dio Carles Puigdemont presidente kargugabetuak ere Madrili, "erantzunkizunez" joa dezala eta negoziazio mahaira itzul dadila eskatuz.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:26

Torrak esandakoekin bat egin du Oriol Junquerasek ere Twitter bidez zabaldutako mezu batean: "Elkarrizketa, negoziazioa eta irtenbide politikoak dira gatazka konpontzeko bideak. Indarkeriak ez gaitu ordezkatzen. Gure gobernuaren aldamenean".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:13

Oraintxezabaldu dute Junquerako errepidea. Atzo goizaldeko seirak aldera itxi zuten manifestariek hegoalderanzko erraila eta itxita eutsi diote gaur eguerdira arte.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:46

Kataluniari buruz hitz egiteko gonbita

Bart gauean piztutako liskarrak gaitzetsi ditu Quim TorraGeneralitateko presidenteak ea gogorarazi du baketsuak behar dutela izan eskubide eta askatasunen aldeko protestak, "beti egin izan dugun moduan".

Aldi berean, Kataluniari buruzko elkarrizketak hasteko hiztordua jartzeko eskatu dio Pedro Sanchez jarduneko presidenteari.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:44

Espainiako Poliziak "sendotasunez eta proportzionaltasunez" jokatu zuela defendatu du Isabel Zelaak, Espainiako Hekuntza ministroak, eta ohartarazi du ez dela inor zigorrik gabe geratuko: "Mina eragin duten guztiak eramango ditugu epailearen aurrera, eta zigorra jasoko dute bortxaz jokatzeagatik".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:40

Azken datuen arabera, 89 zauritu artatu behar izan zituzten atzo larrialdi zerbizuek Bartzelonako istiluen ostean, eta atxilotuak 33 ian ziren, tartean, El Pais egunkarirako lanean ari zen argazkilari bat –azken hori goizaldean utzi du aske Poliziak–.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna