Giza laguntza

'Aita Mari' ontzia irten da Lesbos aldera laguntza banatzera

Espainiako Gobernuak ez dio baimenik eman erreskateak egiteko edo haietan laguntzeko. Zortzi tona arropa eta janari daramatza migratzaileentzat.

Aurreskua dantzatu diete ontziko kideei itsasoratu aurretik. /
Aurreskua dantzatu diete ontziko kideei itsasoratu aurretik. / Javier Etxezarreta/EFE

Berria -

2019ko urriak 20

Aita Mari itsasontziak bi alditan atzeratu behar izan du irteera. Espainiako Gobernuaren baimenik ez zuelako, lehenik, eta eguraldi txarrarengatik, bigarrenik. Azkenean, gaur eguerdian irten da Pasaiako portutik Mediterraneo aldera. Lehenik, Siziliarako bidea egingo du,  eta, handik, Lesbosera joko du, Euskal Herrian bildutako zortzi tona giza laguntza eramatera.

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeko kide Iñigo Mijangosek eta Iñigo Gutierrezek kezka agertu dute Mediterraneoan egoerak okerrera egin duelako, eta datozen asteetan are gehiago okertuko delako. "Baina ezin dugu utzi jendea itsasoan noraezean, ezta mugan ere. Mundu bakarrean bizi gara denok. Guztiok gara gizakiak, eta ezin ditugu hesiak eraiki".

Ez dute erreskaterako baimenik, Espainiako Gobernuak ukatu egin baitie. Giza laguntza eramatera doaz, baina argi dute ontzia erreskateak egiteko prestatua dagoela, eta ezin dutela itsasoan utzi. "Nazioarteko legediak jasotzen du ezin dela utzi inor itsasoan hiltzen, eta hori beteko dugu".

Orotara, 11 pertsonako eskifaiak osatzen du taldea. Lesbosera iritsi aurretik, Sizilian geldituko dira. Espero dute hamar bat egunen buruan iristea hara, eguraldia ona bada. Erregaia hartzeko baliatuko dute geldialdia, eta handik beste lau egun eta erdi beharko dituzte Lesbosera heltzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea terrazetan Bilbon, astelehenean. ©Aritz Loiola/FOKU

651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran ©Bob Edme

Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Ekaitz Etxamendi

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Osasun langileak PCR probak egitn Donostian, iragan astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Getxoko Bikain tabernan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Abuztuaren 2tik 10era bertan egon zirenek egin beharko dute testa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna