Memoria Historikoa

Franco ostegunean aterako dute Erorien Haranetik

Espainiako Gobernuak jakinarazi du 10:30ean aterako dutela diktadorea. Erorien Haranean dena prest dago.

Guardia Zibilaren ibilgailu bat, Erorien Haranean sartzen, duela egun batzuk.
Guardia Zibilaren ibilgailu bat, Erorien Haranean sartzen, duela egun batzuk. David Fernandez/Efe

Berria -

2019ko urriak 21

Urriaren 24an, ostegunez, aterako dituzte Frankoren gorpuzkiak hobitik, 10:30ean. Hiru bat orduko lana izatea aurreikusten du Espainiako Gobernuak, eta ez da lekuko askorik izango: familiako kideak egongo dira, forentsea eta notario lanean Dolores Delgado Justizia ministroa. Horiez gainera, langileak besterik ez.

Hilkutxa berri bat eramango dute, litekeena baita lurpean dagoena ustelduta egotea, eta, gorpuzkiak batetik bestera aldatu ondoren, helikopteroz eramango dute handik Mingorrubioko kanposanturaino

Komunikabideak ezingo dira sartu Erorien Haraneko basilikan eta Mingorrubioko mausoleoan, eta, beraz, ezingo dute eman haren gorpua hobitik ateratzen duteneko irudi gertukorik, ez eta hura berriro hobiratzen dutenekorik ere. Espainiako Gobernua dena prestatzen aritu da asteburuan, eta Erorien Haraneko bisita guztiak bertan behera gelditu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna