Euriteak

Hildako bat eta bi desagertu Katalunian, euriteen ondorioz

Metro koadroko 200 litrotik gora pilatu dira zenbait eskualdetan. Euskal Herrian ere alerta horia ezarri dute datozen orduetarako.

Urak hainbat auto eraman ditu Tarragonako Espluga de Francoli herrian. @GFERRERF
2019ko urriaren 23a
20:44
Entzun

Bartzelonan, El Maresme eskualdean, suhiltzaileek hilotz bat aurkitu dute goizean Caldes d'Estrac hondartzan. Bart gauean Arenys de Munt herrian galdutako 75 urteko gizonarena da gorpua. Josep Sanchez alkateak azaldu duenez, autoa mugitzen ahalegintzen ari zen gizona, eta urak eraman zuen.

Gizonezkoa ez da azken orduetan galdutako bakarra. 70 urteko emakumezko baten eta haren 40 urteko semearen bila ari dira. Ama-semeak Vilaverd herrian zuten bungalow batean zeuden, eta hura ere urak eraman du. Une hartan, sei lagun zeuden etxe barruan, baina haietako lauk onik irtetea lortu zuten.

Horrez gain, errepide asko itxi egin behar dituzte uholdeen ondorioz. Lleidan, esaterako, 11 bide itxi dituzte, eta Gironan, 13. Gironan, gainera, alerta gorria ezarri dute, eurite eta uholdeengatik. Litro asko egin ditu azken orduetan Katalunia osoan. Adibide bat jartzearren, Pradesen, Tarragonan, metro koadroko 266 litro egin ditu tarte gutxian.

 

 

Gaur ere hainbat protesta deialdi zeuden Katalunian, baina litekeena da bertan behera geratzea, eguraldia dela eta. Hondatutako eremuetara joatekoa da gaur Quim Torra Generalitateko presidentea.

Euriteek arazoak eragin dituzte Frantzian ere. Hego-ekialdean hainbat errepide itxi behar izan dituzte uholdeen ondorioz. Ekialdeko Pirinioetan, esaterako, dagoeneko 150 eta 200 litro artean pilatu dira metro koadroko. Okzitanian, berriz, ekaitzek hainbat etxetako teilatuak altxatu dituzte, eta suhiltzaileek 70 irtenaldi baino gehiago egin dituzte gauean.

Euskal Herrian arratsaldean

Arratsalderako, alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Bizkaian. Metro koadroko 30 eta 50 litro artean espero dituzte han, arratsaldeko hiruretatik bihar goizeko seiak bitartean. Gaur, berriz ere alerta horia ezarri dute Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. 24 orduan 60 litro pila daitezke metro koadroko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.