Bihar BERRIAn

Itzultzaile automatikoen neuronak dantzan

Urtebeteko epean, euskarazko hiru itzultzaile neuronal aurkeztu dituzte: Modela, Batua eta Eusko Jaurlaritzarena. Adimen artifizialak aurrerapauso nabarmena eragin du itzulpenen kalitatean. Aldaketa hori jorratuko du bihar Bizigiro sailak.

Eusko Jaurlaritzak itzultzaile neuronala aurkeztu zuen joan den astean. BERRIA
Andoni Imaz.
2019ko urriaren 25a
13:15
Entzun

Modela izan zen lehenengoa, eta atzetik etorri zaizkio Batua eta Eusko Jaurlaritzarena. Adimen artifizialaren bitartez euskaraz itzulpen automatikoa egiteko tresnak denbora gutxian ugaritu dira. Lehen, arau gramatikalak eta estatistikak jaso, hizkuntza baten analisia egin, eta informazioa beste hizkuntza batera transferitzen zuten itzultzaileek. Oraingoek corpusa ikasi, eta ereduak eratzen dituzte, ondoren modu prediktiboan aritzeko. Emaitza argia da: testuak askoz ere irakurterrazagoak dira, naturalagoak. Sistema berriekin emandako jauzia azalduko du bihar Bizigiro-k.

Zinemaren atalean, berriz, Moriarti ekoiztetxearen lan berriaz ariko da Gontzal Agote: gaur zortzi estreinatuko dute Hego Euskal Herrian Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako La trinchera infinita. Filmak arrakasta handia izan zuen Donostiako Zinemaldian, bi sari garrantzitsu eskuratu baitzituen Sail Ofizialeko lehian: zuzendaririk onenarena, eta gidoirik onenarena.

Donostiako Topa Sukalderia jatetxetik egingo da biharko gastronomiaren tartea. Izan ere, proiektu berri bat egin dute han: Latinoamerikara migratu zuten euskal herritarren errezetak berreskuratu nahi dituzte, diasporaren sukaldaritza. Zenbait familiarekin jarri dira harremanetan, eta haien istorioetan oinarritutako errezetak sortu dituzte. Proiektuaren lehen errezetaren berri emango dute.

Euskal Herritik joan ziren batzuk, eta Euskal Herrira etorri dira besteak: nazioarteko 25 ikasle euskara ikasten ari dira Donostian, Deustuko Unibertsitatean. Horietako bost gaztek azaldu diote BERRIAri zergatik erabaki duten euskara ikastea, eta nolakoa izaten ari den beren esperientzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.