Telebista

El Punt Avui TV katalanezko katea itxiko dute abenduaren 31n

Grabazioak eten dituzte jada, eta telebistako zazpi langile kaleratuko dituzte orain. Abenduaren 31n beste laurak kaleratuko dituzte.

'L'Illa de Robinson' saioa. BERRIA
urtzi urkizu
2019ko urriaren 25a
20:58
Entzun

El Punt Avui egunkariaren telebista kateak 2014ko Sant Jordi egunean hasi zituen emankizunak, eta, bost urteko ibilbidearen ostean, urte bukaeran itzaliko dute. Hermes Comunicacions taldearena da katea, eta administrazio kontseiluak atzo eman zien erabakia langile guztiei. Zazpi langile ari ziren lanaldi osoan katearentzat, eta kalean geldituko dira. L'Illa de Robinson saio izarra asteartean eman zuten azkeneko aldiz.

El Punt Avui-k berak argitaratu duenez, erabakia hartu dute komunikazio taldea "berrantolatzeko" eta gaur egungo "testuinguru ekonomikoari " aurre egiteko.

El Punt Avui TV telebistako langileek ohar batean enpresaren jardunbidea kritikatu dute, "kontuan izanik lantaldeak egunez egun proiektua kalitate onarekin aurrera ateratzeko egin duen ahalegina, eta kontuan hartuta izan dituzten baliabide eskasak". Halaber, enpresari leporatu diote ez dituztela aintzat hartu telebistaren proiektuak.

Egunkariak "balorazio ona" egin du kateak egin duen bideaz. "Ikus-entzunezko edukiek taldearen parte izaten jarraituko dute", gaineratu du katalanezko kazetak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.