Gizartea

"Oihaneder euskararentzako arnasgune bilakatu da"

Euskararen Etxearen bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldia egin dute Gasteizen.

Jendez bete da aretoa. JAZKI FONTANEDA, FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2019ko urriaren 25a
21:06
Entzun

Bost urte bete ditu Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, eta aurrera begira dago: Kafe Antzokia dute erronka nagusia, Oihaneder kudeatzen duen Lazarraga kultur elkartekoek jakinarazi dutenez. Gustura daude orain arte egin dutenarekin: "Baso txiki bat zena ureztatu dugu; zaindu, eta oihan eder bat bilakatu dugu; Oihaneder euskararentzako arnasgune bilakatu da Gasteizen".

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea ere ekitaldian izan da, eta garrantzitsua iruditu zaio elkartea herrian egiten ari den lana. "Kalean ere euskara sustatu behar dugu, eta, gaur arte bezala, Oihaneder garrantzitsua da horretarako", aurrera begirako proiektua ere babestu du: "Kafe antzokiaren ametsa egia bihurtuko da".

Nabarmendu dute Oihanederrek euskararen komunitatea sendotzen eta harentzako espazioa sortzen lagundu duela, bestalde, hango proiektuetan parte hartu duten hainbat euskaltzalek. Izan ere, elkarlana du oinarrietako bat Oihanederrek, eta lan horretan bidelagun izan dituen hainbat eragiletako ordezkariek ere hartu dute hitza: "Euskararen etxearekin elkarlanean aritzea erraza da, proiektua bera elkarlanetik sortu baitzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.