Bertsolaritza

Jon Maia gailendu da Eibarren

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdenean, 475 puntu lortu ditu Maiak. Jokin Uranga geratu da haren atzetik, 467,5 punturekin.

Jon Maia bertsolaria, gaur, Eibarreko saioa. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Berria
2019ko urriaren 26a
20:05
Entzun

Eibarko Coliseo antzokian jokatu da, gaur arratsaldean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena. Jon Maia nagusitu da, eta zuzenean finalerdietarako sailkatu da hala. Abenduaren 1ean kantatuko du, Tolosan.

Honela geratu dira gaurko saioko puntuazioak:

1. Jon Maia Soria.........................475

2. Jokin Uranga Isuskiza.............467,5

3. Unai Muñoa Amundarain........451

4. Gorka Maiz Alustiza.................441

5. Mikel Tapia Aierbe...................424,5

6. Felix Zubia Olaskoaga............423,5

Bihar izango da txapelketako hurrengo final-laurdena, Azpeitiko Soreasu antzokian. Bertsolari hauek ariko dira kantuan: Alaia Martin Etxebeste, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi eta Amaia Iturriotz Etxaniz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.