Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astea

'Extra Ordinary' filmarentzat ikusleen sari nagusia

Film laburren sailean, ikusleen saria eta epaimahaiaren aipamen berezia jaso ditu The Burden/Het Juk lanak.

'Extra Ordinary' filmeko pasarte bat. BERRIA
Miren Garate.
2019ko azaroaren 1a
15:31
Entzun

Rose da Extra Ordinary pelikulako protagonista nagusia, Irlandako herrixka bateko autoeskola bateko irakaslea. Maitasunezko eta gorrotozko harremana du bere botere paranormalekin, eta ez ditu erabili nahi izaten. Egun batean, ordea, nahitaez erabili beharko ditu, arrakasta handia izandako rock musikari batek deabruarekin egindako tratu baten ondorioz, nerabe bat arriskuan dagoelako. Istorio hori kontatzen du Mike Ahern eta Enda Loughman zuzendariek elkarrekin egindako lehen film luzeak. Ikusleen ustez, huraxe izan da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteko filmik onena.

Film laburrik onenaren kategorian, Herbehereetako lan bat aukeratu dute ikusleek, Nico van den Brink zuzendariaren The Bunden/Het Juk. Lan horrek, epaimahai ofizialaren aipamen berezia ere jaso du, "bere istorio biribilagatik, gidoiak, originala izateari utzi gabe, ezin hobeto biltzen baititu aldi berean beldurrezko genero klasikoaren elementu guztiak".

Alabaina, epaimahai ofizialaren ustez, Dean W. Law zuzendariaren Stray izan da aurtengo film laburrik onena, "bere egikera bikainagatik eta, batez ere, gidoiaren originaltasunagatik, maisutasun handiz heltzen baitie alegoria binarioei". Hain zuzen, Itziar Castrok, Fernando Iwasakik eta Elisa McCauslandek osatu dute epaimahaia, eta lan horretan Melinda Joan Reed aktoreak egindako antzezpena ere nabarmendu dute. The Burden/Het Juk lanak ez ezik, Erica Scogginsen The Boogeywoman film laburrak ere jaso du epaimahaiaren aipamen berezia, "arakatu eta gainditu egiten duelako munstroaren arketipoa".

Gainerako sariak:

Ikusleen saria animaziozko film labur onenari: Maestro. Illogic. Frantzia.

Ikusleen saria Espainiako film labur onenari: La última Navidad del universo. David Muñoz eta Adrian Cardona.

Zilarrezko Melies saria Europako film labur onenari: Turn / Umskipti. Sesselia Olafsdottir eta Peter Callow. Finlandia-Islandia.

Gazte epaimahaiaren saria film labur onenari. O.I. N'cee van Heerden. Kanada.

Syfy saria Espainiako film labur onenari. El fin de todas las cosas. Norma Vila.

Blogos de oro saria film luze onenari. Bliss. Joe Begos. AEB.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.