elkartasuna

Berri Txarrak taldeak Kataluniako epaiaren kontrako kanpaldian jo du

Atzo kontzertua zuten Katalunian, eta gaur ere bai. Bietarako sarrerak salduta zeuden. Gaur eguerdian, baina, ezustekoa eman dute Berri Txarrak taldekoek, eta Unibertsitate plazako kanpaldira joan dira.

Gaur eman duten kontzertuko une bat. @JONXA_
2019ko azaroaren 2a
19:00
Entzun

Kataluniako buruzagi subiranisten kontrako epaia atera zenetik hainbat mobilizazio egin dira Katalunian. Haien artean, kanpaldi bat egiten ari dira Bartzelonan. Eta kanpaldian hainbat ekitaldi ari dira egiten. Hitzaldiak eta mahai inguruak, baina baita ekitaldi kulturalak ere. Horien artean, hainbat kontzertu. Gaur, Berri Txarrak taldekoak izan dira.

Atzo kontzertua eman zuten Razzmatazz aretoan, eta gaur gauza bera egitekotan dira Apolon, baina astia hartu dute elkartasunerako ere.

Ostegunean Fermin Muguruza ere izan zen kanpaldi horretan bertan. Hark, bi kantu jo zituen David Fernandez kazetari eta ekintzailearekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.