Fikzioa

'Ixa' serie aplikazioan fikziozko sei istorio kontatuko dituzte, euskaraz

Hilaren 14tik aurrera izango dira ikusgai, gailu eramangarrietan, Zut aplikazioaren bitartez.

Kepa Errasti aktorea
Kepa Errasti aktorea Berria

Urtzi Urkizu -

2019ko azaroak 4

Euskal Herriko lehen serie aplikazioa (sakelako telefonoetan propio ikusteko) datorren astean estreinatuko dute. Istorioak formatu bertikalean ikustekoak dira. Euskarazkoak izango dira sei istorioak, bereziki gazteei zuzenduak. Atal bakoitza independentea izango da, eta 5-10 minutu artekoa. Aktoreen artean, Olatz Beobide, Xabi Ortuzar, Patxi Santamaria, Amaia Lizarralde, Iñigo Gastesi, Mikel Ibarguren, Kepa Errasti eta Mikele Arizkorreta daude.

Proiektuak Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiaren laguntza izan du; baita Gaztezulo aldizkariarena ere. Fikzio lanaren trailerra zabaldu dute gaur.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna