Enplegua

Urrian 3.128 langabe gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian

Guztira, 147.199 langabe daude erroldatuta SEPEn. Nafarroan igo da gehien kopurua, 1.421 langabe gehiago baitaude. Zerbitzuetan igo da gehien lanik gabeko pertsonen kopurua. Gizarte Segurantzak 19.234 afiliatu gehiago zenbatu ditu.

Gizon bat Lanbideren bulego batera sartzen, artxiboko irudi batean.
Gizon bat Lanbideren bulego batera sartzen, artxiboko irudi batean. Juan Carlos Ruiz/Foku

Irune Lasa -

2019ko azaroak 5

Irailean irabazitako guztia galdu da urrian langabezia datuetan. Aurreko hilabetean 3.090 langabe gutxiago zenbatu baziren Hego Euskal Herrian, lanik gabe zeuden pertsonen kopurua atzera aurreko mailara itzuli da: beste 3.128 pertsona gehitu direnez, 147.199 langabe daude orain. Iazko urriarekin konparatuz gero, 8.394 langabe gutxiago daude Hegoaldean.

Herrialdeka begira, Nafarroan igo da gehien langabeen kopurua urrian, 1.421 pertsona gehiago; eta Bizkaian ere milatik gorakoa izan da hilabeteko igoera, 1.073 langabe gehiago baitaude. Edonola ere, urrian erroldatutako langabe gehiago zeuden Gipuzkoan (+551) eta Araban (+83) ere.

Langabeek kopuruaren igoeraren ia erdia zerbitzuen sektorean gertatu da bai Nafarroan eta bai Bizkaian. Nekazaritzan ere atzeman da goranzko joera, eta sektore horretan 707 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian.

Langabezia datuen aldean, hobeagoak dira Gizarte Segurantzako afiliazio datuak. Espainiako Lan ministerioaren arabera, urrian irailean baino 19.234 afiliatu gehiago zenbatu dira Hego Euskal Herrian.

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna