Noiz sortua: 2019-11-08 13:46:21

Lan gatazka

Batz taldeak gaueko ordu txikietan itxi du Araluce

Beharginak Igorreko lantegiaren atarian egon dira, inork makineria eramatea eragozteko, eta tentsio uneak izan dira fabrika zaintzen zuen Ertzaintzarekin. Azkenean, enpresaz kanpoko langileak eskoltatuta irten dira, eta egoera baretu egin da. Fabrikak itxita jarraitzen du.

Irune Lasa -

2019ko azaroak 8

Egun gogorra izaten ari dira Igorreko (Bizkaia) Araluce enpresako 141 langileak. Gaueko erreleboan ari ziren bost langile bart gauean,  01:00etan enpresako arduradunak eta segurtasun guardiak iritsi direnean, Ertzaintzarekin eta enpresaz kanpoko langile talde batekin. Lantegia itxi egin behar zutela, eta joateko agindu diete langileei, jada enpresarekin loturarik ez dutelako.

Ordutik, Araluceko beharginak —141 lanpostu daude arriskuan— fabrikaren atarian egon dira elkarretaratuta, eragotzi ahal izateko inork lantegitik makineria ateratzea. Eta bitartean, Ertzaintza fabrika itxi berri horretarako sarrera zaintzen ari zela, enpresaz kanpoko langileak lantegiaren barruan zeuden. «Tentsio handiko uneak» izan dira langileen eta Ertzaintzaren artean, eta ertzainek hainbat oldarraldi egin dituzte, langileak urrunarazteko.

"Hau oso gogorra izan da. Enpresa horrela ixtea, jendea eskoltatuta ateratzea... Gainera, ixtera etorri diren langileetako batzuk, Batz kooperatibakoak, herriko jendea dira, betiko ezagunak. Oso gogorra da".

Izkander Agirrezabala. Araluceko langilea

10:30 inguruan, «enpresako zuzendaritzarekin eta Ertzaintzarekin hainbat eztabaida izan ondoren», langileen eta sindikatuen ordezkariei baimendu egin diete fabrikara sartzea. Sergio Vazquez ELAko ordezkariaren arabera, orduan ikusi ahal izan dute «enpresaz kanpoko langileak» zeudela barruan, «burua estalia zutenak», eta jada prest zeukatela material bat enpresatik kanpora ateratzeko. Makina batzuk ere hondatu omen dituzte. Sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, «hori ezin da egin». Jokaera hori «erabat irregularra» da, «eta legez kanpokoa».

Azkenean, alde guztiek adostu dute Ertzaintza erretiratu egingo zela, eta kanpotik etorritako langileak ere joan egingo zirela. Eta horrela, 12:15 inguruan, enpresaz kanpoko langileak lantegitik irten dira, eskoltatuta. Giroa baretu egin da, eta ertzain gutxi batzuk zaintzen dute itxitako fabrikaren ataria. Langileen ordezkariek eta enpresak epe bat hitzartu dute negoziazioekin jarraitzeko. Enpresa batzordea lan ikuskaritzarekin dago bilduta, itxieraren legezkotasuna aztertzen.

Izkander Agirrezabala Araluceko langileak goizaldetik bizi izandako uneak kontatu dizkio Berriari: "Hau oso gogorra izan da. Enpresa horrela ixtea, jendea eskoltatuta ateratzea... Gainera, ixtera etorri diren langileetako batzuk, Batz kooperatibakoak, herriko jendea dira, betiko ezagunak. Oso gogorra da".

 

Mondragon Korporazioko Batz kooperatiba taldeak urrian iragarri zuen Araluce itxiko zuela, eta, ordutik, langileek hainbat mobilizazio egin dituzte, itxieraz besteko irtenbideen eske. Automobilgintzarako trokelgintzan aritu izan da, orain arte, Araluce. Batzek 2016. urteko uztailean erosi zuen enpresa.

Gaurko itxiera jakinarazteko agirian, likidatzaileak «greba egoera eta irregulartasun kolektiboak» argudiatu ditu lantegiaren «itxiera patronala» erabakitzeko. Agirian dioenez,  «lan baldintza normalak berrezartzeko beharrezkoa den denborara mugatuko» da agiria, eta langileei jakinarazi die bitarte horretan haien «lan kontratuak etenda» egongo direla.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 4an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zortzi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bederatzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.607 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.086 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lau pertsonak eman dute positibo PCR proban, eta 56k test azkarrean. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte etenda egongo da Hegoaldeko mugikortasuna. 

Alemaniako Esslingen hirian klima larrialdia aldarrikatzeko eginiko protesta bat, apirilean. ©RONALD WITTEK / EFE

Eredu ekonomikoari, zapata ekologikoak

Maite Asensio Lozano

'COVID-19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde' manifestuaren bi sustatzaile elkartu ditu BERRIAk, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira. Zientziak mahai gainean jarritako ebidentziei erreparatuta, «norabidea aldatu» behar dela esan dute, eta urrats sendoak eskatu dizkiete gobernuei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna