Getafe 0 0 Osasuna

Osasunak puntu garrantzitsu bat eskuratu du

Lehiakorrak izanda, serio jokatu dute nafarrek, eta horrek modua eman die puntu bat patrikaratzeko.

ainara arratibel gascon
2019ko azaroaren 10a
23:35
Entzun

Osasunak beste urrats bat egin du mailari eusteko bidean, Getafen puntu bat erdietsita. Gorritxoek nahikoa izan dute serio eta lehiakor ibiltzea, puntua lortzeko. Huts eta huts izan da emaitza, eta, hala, soilik bi lehiatan gelditu da esku hutsik, eta zakuan hemeretzi puntu ditu jada; hamarrera ditu jaitsiera postuak.

Kosta egin zaie gorritxoei neurketan sartzea. Getafe hobea izan da, eta etxekoen saiakera batean, jokalari batek Ruben Martinezekin talka egin du. Atezainak min hartu da, eta Sergio Herrera atera da. 18. minutua zen. Hortik aurrera Osasuna hobeto aritu da, Getaferi zuloak ondo itxiz. Hori, bai erasoan apenas sortu du arriskurik. Abagune argiena Roberto Torresek izan da, gora bidalitako jokaldi batean.

Atsedenalditik buelta, erasora jo du berriro etxeko taldea. Baina ondo erantzun du Osasunak, jokaldi arriskutsuak eginez. Horietako batean, Soriaren aurrean bakarrik gelditzear izan da Vidal, baina ez du baloia errematatzen asmatu (48. min). Taldeak hobera egin du minutuen joanean, Getafe baino gehiago izateraino. Hobekuntza markagailuan islatzeko aukera izan du David Garciak, Rubenek ateratako falta batean, baina erdilariaren burukada erdira joan da (64. min).
Azken txanpan, ordea, berpiztu egin dira  Bordalasenak, eta oldartu egin zaizkie nafarrei. Gertu izan dute gola, baina Herrerak saihestu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.