Musika

Berri Txarrak-en azken bi kontzertuetarako sarrera gehiago jarriko dituzte salgai

Azaroaren 22an eta 23an izango dira kontzertuak, Iruñeko Nafarroa Arena aretoan. Bihar jarriko dituzte berriz salgai sarrerak, 11:00etatik 14:00etara. Pertsonako lau txartel erosi ahalko dira.

Berri Txarrak-ek uda honetan Kobetamendin emandako kontzertuko irudi bat. Irudian, David Gonzalez, Gorka Urbizu eta Galder Izagirre. ARITZ LOIOLA / FOKU
Berria
2019ko azaroaren 11
18:14
Entzun

Nafarroa Arenak berak zabaldu du albistea, Twitterreko kontuaren bidez. Txioan jarritakoaren arabera, "taldearen produkzioaren ezarpena eta oholtza berrikusi ondoren" erabaki dute harmailetako eremua handitzea, eta, beraz, sarrera gehiago salgai jartzea. 25 eurotan jarriko dituzte eskuragai, Nafarroa Arenako txarteldegian. Oraingoz ez dute zehaztu zenbat pertsona gehiagorentzako lekua izango den, ezta aretoko zein eremutarako izango diren ere.

Berri Txarrak taldea 1994an sortu zen, Lekunberrin (Nafarroa), eta iazko urtea amaitu baino lehen iragarri zuen 25 urteko zikloa itxi eta "etenaldi mugagabea" hartzeko asmoa. Ikusi Arte Tour 2019 birarekin aritu dira ordutik zaleak agurtzen; tartean, hiru orduko kontzertu bat eman zuen udan, Kobetamendin, 20.000 zaleren aurrean eta hainbat lagunekin batera. Hilabete lehenago, ekainean, Adarra saria ere jaso du zuen taldeak, Donostia Kulturaren eskutik. Gorka Urbizu taldeko abeslariari elkarrizketa egin zion orduan BERRIAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.