Brasil

Lula presidente berriro, babes handiarekin

Luiz Inazio da Silva 'Lula'-k botoen %60,8 lortu ditu Brasilgo presidentea aukeratzeko bigarren itzulian, eta, beraz, lehendakari hautatu dute beste lau urtez. Zentro-eskuineko Geraldo Alckminek, berriz, botoen %39,2 eskuratu ditu. Atzo egin ziren bigarren itzuliko bozak.

Berria -

2006ko urriak 30
Inkestek iragarritakoa bete da: egungo presidente eta PT Langileen Alderdiko hautagai Lula alde handiz nagusitu dra presidentea aukeratzeko bigarren itzulian. Alckimini 20 puntuko aldea aterako ziola esaten zuten inkestek, eta, azkenean 21,6koa izan da diferentzia. Azken batean, 2002an aurreneko aldiz aukeratu zutenean baino babes handiagoa eskuratu du Lulak: 52,57 milioi boto eskuratu zituen orduan, eta 57 milioi oraingoan. Brasilgo ingurune behartsuenetan jaso ditu boto gehien. Bart, irabazle aldarrikatu ondorengo hitzaldian, orain hasiko den agintealdia aurrekoa baino hobea izango dela iragarri du, eta herrialde garatuen pare ibiltzen hasiko dela Brasil.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna