Euskal tsunamia
'Barraskilo operazioak' hainbat kilometrotako auto pilaketa eragin du Biriatun
18:00etan Behobiako muga ixtera deitu du Tsunami Demokratikoak, eta 500 auto baino gehiago atera dira Garberatik Biriaturantz, beste leku batzuetatik heldu zirenak aparte. Katalunian, Jonquerako errepide mozketari eutsi dio Tsunami Democratic-ek 30 orduz; poliziak joanarazi ditu, eguerdirako, baina segidan AP-7 errepidea moztu du, Gironan.

* Tsunamiak 18:00etarako egin du dei Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga ixteko. Ehunka ibilgailuk 'barraskilo operazioa' abiatu dute, eta hamazazpi kilometrotarainoko auto pilaketa sortu da AP-8an, Oiartzun eta Biriatu artean.
* Bigarren protesta eguna Katalunian; Poliziak manifestariak kanporatu ditu, baina beste errepide batzuk moztu dituzte iluntzean: Gironan, AP-7a; Tarragonan, A-27a; l'Ampollan, A-7a, besteak beste.
* Autodeterminazio eskubidearen inguruko ebazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak goizean; Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezin izan du eragotzi, baina, ondoren, aldizkari ofizialean ez argitaratzea erabaki dute.
* EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak adierazi du Junquerasek eurodiputatu izan beharko lukeela.
Zuzeneko kontakizuna
«Gaurkoa bikaina izan da»
Tsunami Democratic taldeak eskerrak eman dizkie ekintzan parte hartu dutenei. «Urrats bat egin dugu gure bi nazioen eskubideen alde. Egin dena garaipen bat da demokraziaren bidean. Horrelako urrats gehiago egin beharko dira autodeterminazioa gauzatzeko. Baina lortuko dugu. Mila esker, Euskal Herria!».
Euskal Tsunamiak ere balorazio baikorra egin du: «Gaurkoa bikaina izan da. Kataluniako independentistei laguntzeaz gain, haiek azke urteetan sortutako olatua, nolabait, Euskal Herrira ekarri dugu». «Borroka ez-biolentoaren» aldeko mezua zabaldu du ekinbideak, eta ekitera dei egin du: «Ez gaitezen egon kanpotik deituko gaituen tsunamiaren zain. Gaurkoa salbuespena izan da. Has gaitezen, gizarte justuago bat helburu, euskal errepublikaren alde lanean, eguneroko konpromisoetatik».

Mikel P. Ansa
Mugak kolapsatuta jarraitzen du @berria #EuskalTsunamia pic.twitter.com/BZ51PSnZgb
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) November 12, 2019
Poliziek autopistatik aterarazi eta desbideratu egin dituzte autoak, eta Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan zirkulatzeko arazoak daude orandik ordu honetan.
Hamazazpi kilometrorainoko auto pilaketa osatu da iluntzean zehar; Astigarraga eta Errenteria pasatuta jarraitzen zuten auto ilarek. 21:00etan Oiartzun pareraino iristen zen ilara. Ezin da zehaztu zenbat ibilgailu parte hartu duten protestan, baina 500 bat gutxienez atera dira Donostiatik arratsaldean. Beratik Irunera iristeko bideak ere kolapsatu dira momentu batzuetan.
Jendarmeek identifikatu egin dituzte Biriatuko ordainlekura iritsi diren lehen gidariak. Geroago, Biriatuko ordainlekura iristen hasi diren auto batzuk autopistatik aterarazi dituzte, ordainlekura heldu aurreko irteeran. Ertzainak daude inguru horretan.

Mikel P. Ansa
Jendea identifikatzen ari da Polizia Biriatu aldean, talde txikitan oinez diren pertsonenak. @berria
— Oihana (@oi_tsr) November 12, 2019
Mugara iritsi baino lehen, desbideratu egin gaituzte @berria pic.twitter.com/Gr0nirKyEA
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) November 12, 2019
Jendea identifikatzen ari da Polizia Biriatu aldean, talde txikitan oinez diren pertsonenak. @berria
— Oihana (@oi_tsr) November 12, 2019
Irati Urdalleta BERRIAko kazetaria, auto-ilara barrutik.
Auto ilarek berdin jarraitzen dute #EuskalTsunamia @berria pic.twitter.com/Ws0t1W4unY
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) November 12, 2019
Tsunami Demokratikoaren mezua sare sozialetan: batetik, nabarmendu du Euskal Herrian auto ilarak hamabost kilometrorainokoak direla. Bestetik, Espainiako Estatuaren eta Europaren arteko bi igarobide nagusiak, Biriatu eta Jonquera, moztuta daudela: "Eskubide eta askatasunen arazoa Europako Batasunak daukalako".
Ara mateix no hi ha pas fronterer per vies principals entre l’Estat i l’Europa del nord. Perquè el problema de drets i llibertats el té la UE. 2/2
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) November 12, 2019

Jon O. Urain
Kataluniako hedabideak iritsi berri dira Biriatuko ordainlekura, Oiartzungo blokatzetik. Poliki baina jendea hurbiltzen ari omen da! #EuskalTsunamia @berria pic.twitter.com/752zUT2B4L
— Oihana (@oi_tsr) November 12, 2019
Gutxinaka autoak heltzen ari dira Biriatuko ordainlekura. Guzti guztiak kontrolatuak. #TsunamiDemocràtic #EuskalTsunamia @berria
— Oihana (@oi_tsr) November 12, 2019
Oiartzundik Hendaiarako noranzkoan, berriz, autoak ez atzera ez aurrera geratu dira.
Mugitu ezinik jarraitzen dugu. Tarteka, beste norabidean doazenen bozina hotsak entzuten dira @berria pic.twitter.com/4KHm4r1Oii
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) November 12, 2019
Urruñatik autobiderako sarbidea galarazi du Frantziako Poliziak, Irungo noranzkoan.
Urruñatik Irunerako ordainlekua kamioiek blokeaturik... eta gidariak #TsunamiDemocràtic -arekin bat egiten? @berria pic.twitter.com/LCfZOzsrFS
— Oihana (@oi_tsr) November 12, 2019
Autorik ez dago mugan
Autoei mugarako bidea itxi die Poliziak, eta kamioiak bakarrik ageri dira han. Kotxeak desbideratzeko agindu duten errepidean ere auto ilarak daude.
Zer pasatzen ari den ezin argitu gabiltza kazetariok... Errepidea bitan moztu du Poliziak. Kamioiak bai, autoak ez dira pasatzen. @berria pic.twitter.com/TfKK6vEiMd
— Oihana (@oi_tsr) November 12, 2019
Poliziaren desbideraketa ere kolapsatu da. Oiartzunen blokatuak baina Biriatura bidean. Noiz ez dakigu baina iritsiko direla iduri du. Autoak mihatzen hasi da Polizia #EuskalTsunamia #TsunamiDemocràtic @berria pic.twitter.com/pj6Xp2B4TA
— Oihana (@oi_tsr) November 12, 2019

Iosu Alberdi
Polizia autoak desbideratzen ari dira mugara iritsi aurretik
Polizia autoak desbideratzen ari dira mugara iritsi aurretik, Irundik Baionarako norantzan.
Ordainlekutik autoak desbideratzen ari da Polizia Irundik Baionarako zentzuan. Gu ordainlekuan, bakarrik. Nun dira kurkuiluak? @berria
— Oihana (@oi_tsr) November 12, 2019

Iosu Alberdi
Autoak motel doaz Biriatura bidean.
Autoak argiak piztuta eta motel doaz A-8 errepidean, Baionarako norantzan, Tsunami Demokratikoaren deiarekin bat eginez. Autobidera sartzeko ere ilarak daude Oiartzunen.
Irun ’#EuskalTsunamia#TsunamicDemocratic#tsunamidemocractic pic.twitter.com/O0KEEkRPyK
— Mai (@Mai_Aules) November 12, 2019
Euskal Herria Kataluniarekin!#EuskalTsunamia#TsunamiDemokratikoa #TsunamiDemocratic #LaForcaDeLaGent #BeWater pic.twitter.com/vxCmSOi4bD
— Amets (@amets) November 12, 2019

Iosu Alberdi
A-7 errepidea eten dute berriz ere Katalunian
Tsunami Demokratikoak A-7 errepidea ixteko deia egin du berriz ere, oraingoan Girona zeharkatzen duen puntuan, "Euskal Herriko adiskideekin bat eginez". Hainbat kotxe daude bi norabideak ixten. Arratsaldean manifestazio bat egin dute hiri hartan, goizean poliziek izaniko jarrera salatzeko.
2/2
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) November 12, 2019
Cridem tota la ciutadania a bloquejar l'AP7, al seu pas per Girona i unir-nos al tall dels companys del Tsunami d'Euskal Herria.
Aquest és el nou punt de tall.#OcupemGirona#BeWater#LaForçaDeLaGent🌊 pic.twitter.com/JkOksRAI53

Iosu Alberdi
Frantziako Polizia ugari daude mugan
Frantziako Poliziaren presentzia areagotu da Biriatuko mugan.
Frantziako Polizia andana ere hurbildu da Biriatuko ordainlekura. #EuskalEnbata #TsunamicDemocratic @berria pic.twitter.com/xZ9njH6kBm
— Oihana (@oi_tsr) November 12, 2019

Iosu Alberdi
Autoak Garberatik irteten ari dira, Behobiako mugara bidean
Barraskilo operazioa abian da. Garbera merkatal gunetik irteten ari dira 17:30ak aldera han bildu diren autoak. Besteak beste, ikurriñak eta esteladak erakutsita hasi dute Biriauturako bidea.
Badoa "Barraskilo operazioa". Garberatik irten berri auto mordoa, esteladekin, ikurrinekin eta baita indigenen banderarekin ere @berria #EuskalTsunamia pic.twitter.com/0VlZMKwEgD
— Jon O. Urain (@olano_urkia) November 12, 2019
Hasi da barraskilo operazioa @berria pic.twitter.com/c9xaiPWgWX
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) November 12, 2019

Iosu Alberdi
CDRak politikari independentistekin haserre agertu dira
CDR Errepublikaren defentsarako batzordeak haserre agertu dira Kataluniako Parlamentuak autodeterminazio eskubidearen inguruko ebazpenaren onarpena buletin ofizialean ez argitaratzea erabaki ostean. 30 eguneko "errepresioaren" ostean, "desobendientzia ekintza txiki bat" egiteko gai ez izatea leporatu diete politikariei.
✊ 30 dies al carrer, desafiant la repressió.
— CDR Catalunya #RevoltaPopular 🔥 (@CDRCatOficial) November 12, 2019
✊ 30 dies al carrer, desobeïnt la injustícia.
✊ 30 dies per la llibertat i la #República.
😡 I vosaltres no sou capaços de fer un petit acte de desobediència?
🔥 La #RevoltaPopular us passarà per sobre!#CDRenXarxa https://t.co/Mpq6jetgXd

Iosu Alberdi
Garberan jendetza elkartzen ari da Behobiarantz ateratzeko
Gero eta jende gehiago dago Garberako aparkalekuan, Behobiarantz irteteko prest.
Geroz eta jende gehiago Garberan. Minutu batzuk barru Behobiara abiatzekotan daude. @berria pic.twitter.com/qnpWqlWW1Z
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) November 12, 2019

Iosu Alberdi
Hamar kilometroko auto ilarak daude mugan
Hogei minutu falta dira Tsunami Demokratikoaren deialdirako eta jada hamar kilometroko auto pilaketak daude A-8 errepidean, Baionarako norantzan.
10 Km-tako #Autopilaketak #Ap8 Km 0 #Irun-en Baionako norantzan.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) November 12, 2019
10 Km de retenciones en la #Ap8 Km 0 #Irun sentido Baiona. #Trafikoa

Iosu Alberdi
Garberan dozenaka auto ari dira biltzen
Garberako aparkalekuan gero eta auto gehiago daude, Biriaturako bidea hasteko prest.
Jendea ari da elkartzen Garberako aparkalekuan, Behobiako mugara joateko @tsunami_dem @berria pic.twitter.com/xoQILHdcQM
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) November 12, 2019

Iosu Alberdi
Garbera merkatal gunean autoak elkartzen ari dira
Arratsaldeko 17:30etarako deituta dago Gipuzkoako deialdia, Garbera merkatal guneko aparkalekuan. Jendea bertaratzen ari da jada. Bertatik abiatuko dute mugarako bidea.
Garberako aparkalekua apurka-apurka betetzen ari da, @tsunami_dem-en deialdiari jarraituz. Hemen da gipuzkoarrentzako hitzordua, 17:30ean, gero denek A-8a hartzeko. Jada 9 kilometroko ilarak daude Biriatun @berria #EuskalTsunamia
— Jon O. Urain (@olano_urkia) November 12, 2019

Iosu Alberdi
Jendea hasi da Behobiako mugara gerturatzen
Jendea hasi da Behobiako mugara gerturatzen, Tsunami Demokratikoak eginiko deialdiari erantzunez. Bederatzi kilometroko auto pilaketak daude, Trafiko Zuzendaritzaren arabera.
Ordubete falta den arren...#Tsunamidemocratic #EuskalTsunamia pic.twitter.com/4qhZUHVvXI
— idoia anzorandia (@IdoAnzorandia) November 12, 2019
Bagoaz? Bagoaz! #Tsunamidemocratic #EuskalTsunamia pic.twitter.com/a5XnL5N4Cc
— Iraitz Otaño Mugica (@iraitz_24) November 12, 2019

Iosu Alberdi
Poliziak goizean izaniko jarrera salatzeko manifestazioa egingo dute Gironan
Tsunami Demokratikoak Gironan manifestatzeko deia egin du, goizean Frantziako Poliziak eginiko kargak salatzeko asmoz. Arratsaldeko 17:00etan egingo dute mobilizazioa.
Es convoca una manifestació a Girona per rebutjar les càrregues policials al tall del Pertús. Que tothom es mobilitzi cap allà.
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) November 12, 2019
A les 17h al Parc Central de Girona (al costat de l’estació de l’AVE). El Tsunami segueix.#BeWater#LaForçaDeLaGent🌊 pic.twitter.com/hc5yODL7k1

Iosu Alberdi
Bederatzi kilometroko auto ilarak daude Biriatun
Ohiko kamioi kopuru handiaren eta Nafarroan gertatutako auto istripu baten ondorioz, bederatzi kilometroko auto ilarak daude Behobiako mugan, Baionarako norantzan. 18:00etatik aurrera Tsunami Demokratikoak errepidea moztu nahi duen eremu berean.
9 Km-tako #Autopilaketak #Ap8 Km 0 #Irun-en Baionako norantzan Nafarroan izandako #Istripu batengatik.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) November 12, 2019
9 Km de retenciones en la #Ap8 Km 0 #Irun sentido Baiona por un accidente sucedido en Navarra. #Trafikoa

Iosu Alberdi
Bartzelona geldiarazteko deia egin dute CDR-ek
CDR Errepublikaren defentsarako batzordeek gaur arratsaldean Bartzelonako bide nagusienetako batzuk ixteko deia egin dute. Besteak beste, Diagonal kalea eta Kale Nagusia itxi nahi dituzte. Adierazi dute desobedientzia dela "bide bakarra".
El #14O vam iniciar la resposta a la Sentència per despertar la #RevoltaPopular.
— CDR Sants #MésViusQueMai (@CDRSants) November 12, 2019
Seguim convençudes que la desobediència i el bloqueig és l’únic camí.
— Avui dimarts
⏰ 19.30h
🚧 Diagonal / Maria Cristina
🚧 Gran Via / Padilla
🚧 Meridiana

Iosu Alberdi
Jonquerako manifestariak harrapatzen saiatu da kamioi bat
Kamioi bat N-II errepidea mozten ari ziren manifestariak harrapatzen saiatu da, Jonqueran. Manifestariek aurre egin diote, eta poliziek manifestariak kolpatuz erantzun dute. Ez dago zauriturik, eta kamioi gidaria atxilotu du.
[EN DIRECTE] Un camió envesteix els manifestants mentre la Guàrdia Civil carrega contra ells. La policia ha detingut el conductor. #TsunamicDemocratic
— VilaWeb (@VilaWeb) November 12, 2019
📹 @rogergraells https://t.co/wBHs6wtWBv pic.twitter.com/xCtsvtJq7f
La policia s'hauria endut el conductor del camió que ha intentat atropellar manifestants, periodistes, Brimo i GC, al tall de la Junquera. pic.twitter.com/m3NARQTyie
— Reporcat — #Llibertat #JoSocCDR #JoAcuso (@reporcat) November 12, 2019

Iosu Alberdi
200 herritar inguru bildu dira Frantziako kontsulatuaren aurrean
200 lagun inguru elkartu dira Frantziak Bartzelonan duen kontsulatuaren aurrean, "Frantziako estatuaren errepresioaren aurka". Jendarmeek eginiko 18 atxiloketak salatu dituzte, "Ez Espainia, ez Frantzia; Herrialde Katalanak" eta "Tsunamia hemen da" oihu artean.

Iosu Alberdi
Mobilizazioetarako deia egin dute CDR-ek
Katalunian, Tsunami Demokratikoak antolatutako protestez haratago, arratsalderako hainbat elkarretaratze deitu dituzte CDR Errepublikaren defentsarako batzordeek. Besteak beste, Tarragonan eta Sabadellen.
—️ A #Sabadell també ens mobilitzem!
— CDR Catalunya #RevoltaPopular 🔥 (@CDRCatOficial) November 12, 2019
📅 Dimarts 12/11
📌 Mur de la llibertat
🕖 19.00 h
’ La mobilització permanent és la via!https://t.co/wfJjajzDYa#RevoltaPopular 🔥#CDRenXarxa

Iosu Alberdi
Kataluniako Parlamentuak mossoen eta Espainiako polizien elkarlana mugatzearen alde egin du
Kataluniako Parlamentuak CUPek eta Catalunya en Comuk aurkeztutako ebazpen bat onartu du, mossoek Espainiako Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin batera egin beharreko operazioei mugak ezartzeko. Polizien arteko elkarlana gauzatzeko beharrezkotzat jo dute Espainiako poliziek gomazko balak ez erabiltzea. Katalunian debekatuta daude horiek. CUPek eta Comukoek, ordea, ez dute lortu Miquel Buchen kargugabetzea. Kasu horretan, JxC eta ERC aurka agertu dira. Mossoen eta talde faxisten arteko harremanak ikertzeko ere eskatu du parlamentuak. PPk bakarrik bozkatu du aurka.

Iosu Alberdi
Hainbat deialdi egin dituzte Euskal Herri osoan, Behobiarako mugara joateko
Euskal Tsunamiak Euskal Herriko hainbat puntutan elkartzeko deia egin du Behobiako mugarako bidea batera egiteko. Honakoak dira egin dituzte deialdietako batzuk:
-Oiartzunen 18:00etan; ordainsaria igaro ostean.
-Garbera merkatal gunean 17:30etan.
-Deustun 16:20etan; Erriberan, aurraun taldeko pabilioian.
-Bilbon 16:30etan; Miribillako aparkalekuan (Bilbao Arenaren goiko aldean).
-Ondarroan 16:00etan; Zaldupetik.
-Urruñatik 18:00etan; Leclerc-eko aparkalekuan.

Iosu Alberdi
Hainbat deialdi egin dituzte Euskal Herri osoan, Behobiako mugara joateko
Euskal Tsunamiak Euskal Herriko hainbat puntutan elkartzeko deia egin du Behobiako mugarako bidea batera egiteko. Honakoak dira egin dituzte deialdietako batzuk:
-Oiartzunen 18:00etan; ordainsaria igaro ostean.
-Garbera merkatal gunean 17:30etan.
-Deustun 16:20etan; Erriberan, aurraun taldeko pabilioian.
-Bilbon 16:30etan; Miribillako aparkalekuan (Bilbao Arenaren goiko aldean).
-Ondarroan 16:00etan; Zaldupetik.
-Urruñatik 18:00etan; Leclerc-eko aparkalekuan.

Iosu Alberdi
Arratsaldean deialdi gehiago egongo direla esan du Tsunami Demokratikoak
Arratsalderako ekintza gehiago deituko dituela adierazi du Tsunami Demokratikoa plataformak. Bazkaltzeko deskantsatu, eta Gironako eskualdeetara joateko deia egin du.
Després de més de 28 hores de tall, és moment de dinar. Aprofiteu per agafar forces.
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) November 12, 2019
A les 16.30h, informarem de com segueix aquest Tsunami. Tots atents.
Seguim fent una crida perquè tothom vingui cap a les comarques gironines.#BeWater#LaForçaDeLaGent🌊

Iosu Alberdi
ERCk bere ponentzia politikoa aurkeztu du, erreferendumerako hiru biderekin
ERCk bere ponentzia politikoa aurkeztu du, abenduaren 21ean bozkatuko dena alderdiaren Kontseilu Nagusian. Gatazkaren konponbiderako bide egokiena autodeterminazio erreferenduma dela azaldu du. Hiru aukera planteatu ditu horretarako; guztietan lehena, "estatuarekin negoziatutako bidea".
Bigarren aukera "erreferendum bat behartzearen" aukera da, mobilizazioak eta "desobedientzia zibil ez biolentoa" Kataluniako erakundeen ekintzekin uztartuta. Era horretan kotsentsu zabalak eta nazioartearen babesa lortzeko asmoarekin. Azkena, berriz, aldebakartasunaren bidea da. "Ezin dugu inoiz baztertu berriz egiteko aukera, ahal bada nazioartearen babesarekin, estatuarekin akordioa egon edo ez".

Iosu Alberdi
Torrak CDR-ekin duen ustezko harremanaz azalpenak eman behar dituen bozkatuko du Parlamentuak
Kataluniako Parlamentuak gaur arratsaldean bozkatuko du Kataluniako presidente Quim Torrak azalpenak eman behar dituen edo ez, atxilotuta dauden CDR Errepublikaren defentsarako batzordeetako kideekin duen ustezko harremanaren inguruan. PPk egin du proposamena, eta Ciudadanosen eta PSCren babesa izan du. Alderdi independentistak aurka agertu dira, baina horien diputatu batzuk ez zeuden euren eserlekuetan. Beraz, baietza gailendu da, eta arratsaldean izango da bozketa. Halere, JxCren, ERCren eta CUPen aurkako botoek atzera botako lukete aukera hori.

Iosu Alberdi
Kataluniako Gobernuak ez du "inoiz" gaurkoa bezalako mobilizaziorik gaitzetsiko
Kataluniako Gobernuak ez du "inoiz" Tsunami Demokratikoak gaur eginikoa bezalako protestarik gaitzetsiko. Hala adierazi du Presidentziako kontseilari Meritxel Budok: "Manifestazio eskubidea bermatu behar dugu, eta bateragarri egin gainontzeko eskubideekin. Inoiz ez dugu gaitzetsiko, kontrakoa; manifestazioak bakezaleak eta demokratikoak izatea bermatu behar dugu".

Iosu Alberdi
Bizi!-k bat egin du Tsunami Demokratikoaren deiarekin
Bizi! ekologiaren eta justizia sozialaren aldeko mugimenduak bat egin du Tsunami Demokratikoaren deialdarekin, eta muga ixtera deitu du, "Espainiar ekonomia blokeatzeko".
. @tsunami_dem-en deia Behobian!
— Bizi ! (@bizimugi) November 12, 2019
Mugak itxi ditzagun Espainiar ekonomia blokatzeko.
Info praktikoak: karakoil operazioaren abiatzea 18:00tan Oiartzungo pagalekutik->Hendaia arte (60km/h-ko abiadurarekin & ibilgailuen emergentzia argiak pizturik)#DenokBehobia #TsunamiDemokratikoa https://t.co/KCtLky0dme

Iosu Alberdi
Gipuzkoako Aldundiak "errespetuz" jaso du Behobiako mugaren itxiera
Gipuzkoako Aldundiak adierazi du "errespetuz" jaso duela Tsunai Demokratikoak Behobiako muga ixteko eginiko deialdia. Eider Mendoza bozeramaileak azaldu du "erreibindikazioa legitimoa" dela. Gehitu du aldundiak ekintzaren ostean egingo dituela beharrezko balorazioak.

Iosu Alberdi
'Barraskilo operaziorako', Garberan hitzordua
Tsunami Demokratikoak Behobian trafikoa eteteko iragarri duen mobilizaziorako, hitzordua proposatu dute sare sozialen bidez. Gipuzkoatik Lapurdiko muga aldera joango diren gidariei Donostiako Garbera merkataritza guneko gasolindegian batzeko deialdia egin diete, 17:30ean.

Gorka Berasategi Otamendi
Pugdemontek Junquerasen aurkako "bidegabekeria" salatu du
Kataluniako presidente kargugabetu Carles Puigdemontek EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiaren txostena izan du hizpide. Twitterren adierazi du Junquerasek Europako Parlamentuan eserita egon beharko lukeela, Cominek eta Puigdemontek berak bezala. "Horrek adierazten du zein bidegabekeria larriren biktima den Junqueras. Bere eskubideak eta hari botoa eman ziotenenak urratu dituzte".
Això demostra una altra gravíssima injustícia de què és víctima @junqueras. Li han vulnerat els seus drets i els dels seus electors. L'Oriol hauria d'estar assegut al @Europarl_EN, com en @toni_comin i jo mateix, perquè així ho van votar més de 2 milions persones #SpainSitAndTalk https://t.co/RFuFYFua0D
— Carles Puigdemont (@KRLS) November 12, 2019

Gorka Berasategi Otamendi
Kataluniako Kiroletako idazkari nagusia atxilotu du Guardia Zibilak
Guardia Zibilak lau lagun atxilotu ditu Katalunian, tartean Generalitateko Kiroletako idazkari nagusi Gerard Figueras eta Bartzelonako zinegotzi ohi Maite Fandos. Ustez Kiroletako Idazkaritza Nagusitik CDC Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa alderdiaren —egun PDeCAT— inguruko erakundeetara dirua bideratzeagatik atxilotu dituzte, Voloh operazioaren barruan. Hainbat miaketa ere egin dituzte.

Iosu Alberdi
Aitzinak bat egin du Behobiako muga eteteko deialdiarekin
Behobiako muga eteteko Tsunami Demokratikoaren deialdiarekin bat egin du Aitzina gazte antolakundeak, eta Pausura (Urruña) gerturatzeko eskatu du. Bestalde, Jonqueran atxilotutakoen "berehalako askatasuna" exijitu dute.
#OcupemBehobia#DenokPausura https://t.co/kmyy2oHpDQ
— Aitzina (@Aitzinagazte) November 12, 2019

Iosu Alberdi
Frantziako kontsulatuaren aurrean biltzeko deia egin dute CDRek
CDR Errepublikaren defentsarako batzordeek Frantziako kontsulatuaren aurrean elkartzeko deia egin dute, Bartzelonan, gaurko 13:00etan. "Ez Frantzia, ez Espainia: Herrialde Katalanak" leloarekin.
🔴🔴 URGENT🔴🔴
— CDR_Barcelonès #RevoltaPopular 🔥 (@CDR_Barcelones) November 12, 2019
Tothom que pugui que pugi al tall de La Jonquera, necessitem reforços!!!
Davant la repressió de l'Estat francès:
🚧 CONVOQUEM davant del consolat francès.
🕙 13hores
📍 Ronda Universitat 22
Continuem amb la #RevoltaPopular pic.twitter.com/5S9FDPKSoD

Iosu Alberdi
Tsunamiaren "duintasuna" goraipatu du Rullek
Tsunami Demokratikoaren ekintzak eskertu ditu Josep Rull kontseilari kargugabetuak: "Eskerrik asko hainbeste duintasunengatik". Rull hamar urte eta erdiko espetxe zigorra betetzen ari da, buruzagi independentisten aurkako epaiketan sedizioagatik zigortua izan ostean.
Gràcies per tanta dignitat @tsunami_dem
— Josep Rull i Andreu — (@joseprull) November 12, 2019

Iosu Alberdi
Hemeretzi atxilotu Jonqueran
Hainbat hedabideren arabera, gutxienez hemeretzi lagun atxilotu ditu Poliziak Jonqueran, manifestariak errepidetik botatzen ari zirenean. hemezortzi Frantziako Polizak atxilotu ditu, zirkulazioa mozteagatik. Bestea mossoek atxilotu dute, "autoritate agenteen aurkako atentatuagatik". Hainbat zauritu ere badaude, borren kolpeen eta piper gasaren erabileraren ondorioz.

Iosu Alberdi
Jonquera utzarazi du Poliziak
Poliziak hustu du ia Jonqueran atzo hasitako protesta. 70 lagun inguru geratzen dira iparralderako noranzkoan. AP-7 autobidea mozteko beste puntu batean daude orain manifestariak, N-II errepidean. Guardia Zibila eta Espainiako Polizia bertara gerturatu dira.
🔴 La Guàrdia Civil a punt de carregar a N-II La Jonquera. Vuit escopeters al cordó policial. pic.twitter.com/hrIzeZ0Nys
— Arran #NoClaudiquem (@Arran_jovent) November 12, 2019

Iosu Alberdi
Behobiako muga ixteko deia egin du Tsunami Demokratikoa pataformak
Behobiako muga "inposatua" ixteko deia egin du Tsunami Demokratikoak, sare sozialen bidez. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera egiteko adierazi du, Urruñatik eta Oiartzundik abiatuta.
[EUSK]#OcupemBehobia#TsunamiDemokratikoa#OcupemLaJonquera#LaForçaDeLaGent🌊 pic.twitter.com/RxCLhfZqvF
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) November 12, 2019

Iosu Alberdi
Konstituzionala ebazpenaren onarpena ikertzen ari da
Espainiako Konstituzio Auzitegia aztertzen ari da ebazpena haren debekua adierazi aurretik onartu duten edo ez. Auzitegiak gaur goizean utzi ditu bertan behara Kataluniako Parlamentuko mahaiak urriaren 29an eta azaroaren 5ean onartutako erabakiak. Lehena, autodeterminazio eskubidearen inguruko ebazpenaren tramitazioaren onarpena —gaur bozkatu eta onartu dena—; eta bigarrena, onarpen ari jarritako errekurtsoen aurkako erabakiarena.

Iosu Alberdi
AP-7 autobidea mozteko beste puntu batera deitu du Tsunami Demokratikoak
Jonqueran, Ipar eta Hego Katalunia banatzen dituen mugan, AP-7 autobidea mozteko beste puntu batera deitu du Tsunami Demokratikoa plataformak, Frantziako eta Kataluniako poliziek manifestariak kanporatzeko esku hartu duela eta. Sare sozialen bidez zabaldu du errepidea mozteko deialdia non egin duten.


Gorka Berasategi Otamendi
Autodeterminazio eskubidearen inguruko ebazpena onartu du Parlamentuak
CUPek aurkeztutako ebazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak, ERCren eta JxCren babesarekin. Ciudadanosek, PSCk eta PPk uko egin diote bozkatzeari. Alderdi independentistek eztabaida aurreratu dute, Espainiako Konstituzio Auzitegiak ebazpena debekatu aurretik bozkatu nahian. Izan ere, Konstituzionala gaur goizean bildu da ebazpena aztertzeko.

Iosu Alberdi
Jonquerako manifestariak kanporatu nahian ari da Polizia
Bigarren protesta eguna dute Jonqueran. Tsunami Demokratikoak deitutako manifestariek autobidea itxita mantentzen dute. Frantziako Poliziak eta mossoak haiek kanporatzeko operazioa hasi dute.

Iosu Alberdi
Autodeterminazio eskubidea eztabaidagai parlamentuan
Kataluniako Parlamentuak CUPek aurkeztutako ebazpena eztabaidatzen ari da; autodeterminazio eskubidearen ingurukoa. Espainiako Konstituzio Auztegiak tramitera ez onartzeko eskatu zion Parlamentuko mahaiari, zigorrekin mehatxu eginez. Parlamentuko presidente Roger Torrentek, ordea, bide eman dio eztabaidari. Konstituzionalak gaur erabaki dezake ebazpenaren eztabaida bertan behera uztea.

Iosu Alberdi
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Informazio osagarria
-
Junqueras eurodiputatu gisa onartu beharko litzatekeela dio EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak
-
Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du autodeterminazio eskubideari buruzko ebazpena
-
Jonquerako muga itxi ondoren, manifestariek N-II errepidea itxi dute
-
Lehen protesta egunean milaka herritarrek Kataluniako mugaren bi aldeak ixtea lortu dute errepidea blokeatuta