Noiz sortua: 2019-11-13 16:43:35

Literatura

Karmele Jaiok 'Aitaren etxea' nobela plazaratu du

Aitaren zaintzaz arduratu behar duen gizonezko idazle bat, idazteari utzia dion emakume bat, eta atzerrian bizi den andre bat ditu protagonista. Haien bidez, eleberriak gogoeta egiten du generoak guztien egunerokoan duen eraginaz, eta, bereziki, maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez.

Karmele Jaio idazlea, artxiboko irudi batean.
Karmele Jaio idazlea, artxiboko irudi batean. Juanan Ruiz / Foku

Ainhoa Sarasola -

2019ko azaroak 13

Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970) 2004an eman zuen argitara lehen lana, Hamabost zauri (Elkar) ipuin liburua. Ordutik, narrazioa eta eleberria tartekatu ditu bere ibilbidean —poesia liburu bat ere plazaratu zuen 2015ean, Orain hilak ditugu (Elkar)—, baina Amaren eskuak (Elkar, 2006) nobelak ekarri zion sona handiena. Orain, eleberri batekin itzuli da plazara: Aitaren etxea (Elkar).

Hiru ahots ageri dira lan berrian: gizonezko batena eta bi emakumerena. Ismael idazlea da, «sorkuntza krisi batean murgilduta dago», eta aitaren zaintzaz arduratu beharko du. Jasonek, berriz, idatzi egiten zuen garai batean, baina utzia dio orain, eta Ismael senarraren idazlanen lehen irakurlea eta zuzentzailea da. Libek, berriz, biekin du harremana: Ismaelen arreba eta Jasoneren gaztetako lagun mina da, eta duela hogei urte Berlinen bizi da, hara joan baitzen «hemengo garai bateko egoera politikoak agobiatuta-edo». 

«Interesatu zait hiru ahotsak jasotzea, pixka bat azpimarratzeko errealitate bera ikusteko zenbat modu diferente dauden, eta bakoitzak nondik begiratzen duen horrek zelan baldintzatzen duen mundua ikusteko eta munduan bizitzeko dugun modua», azaldu du idazleak. Jaiok nabarmendu du oso garrantzitsua dela kontziente izatea zer lekutatik begiratzen dien bakoitzak munduari eta besteei, leku hori ez baita neutrala. Eta horretan hainbat faktorek eragina badute ere, adierazi du generoak pisu handia duela. «Hori azpimarratu nahi nuen, nola gure egiteko moduetan, besteek gugan dituzten espektatibetan, guk geure buruaz ditugun espektatibetan... Horietan generoak eragin handia duela. Batzuetan iruditzen zaigu leku neutro batetik ari garela idazten, hitz egiten, erabakitzen, eta hori ez da horrela. Zein da gure lekua? Hausnarketa hori egitea uste dut oso inportantea dela, eta, liburu honetan, protagonistak, Ismaelek, prozesu hori biziko du». Jaioren hitzetan, nobelak, azken batean, kontatzen du gizon batek duen kontzientzia hartze prozesua generoak bere bizitzan duen eraginari buruz. Eta haren bidez, maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduen inguruan egiten du gogoeta. Dena den, zehaztu du hiru pertsonaien bidez plazaratzen dela generoak denon bizitzetan duen eraginari buruzko gogoeta. 

Jaioren libururik «anbiziotsuena, ausartena eta borobilena» da nobela berria, Xabier Mendiguren editorearen ustez. «Gai potoloak aukeratu ditu Karmelek, zailak, ausartak, minberak; eta onik atera da». Gaineratu du polemikoak izan daitezkeen gaien inguruan «sermoirik bota gabe» fikzioa ongi egiten asmatu duela.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Osakidetzako langile bat Txagorritxuko laborategi batean lanean. ©Gorka Rubio, Foku

Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak arriskuan jarri dituela langileak

Ainhoa Larretxea Agirre - Mikel P. Ansa

Osagileen sindikatuek jarri zuten salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa. ESK sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. Osakidetzak, ordea, «positibotzat» jo du ebazpena, epaileak atzera bota dituelako sindikatuen «eskari gehienak».

Jendea paseoan, konfinamendua arintzeko lehen fasean. ©JON URBE/ FOKU

Jaurlaritzak ziurtatu du COVID-19aren agerraldiak «kontrolatuta» daudela

Irati Urdalleta Lete

Beste hamalau positibo eta hiru hildako daude. Jaurlaritzak pentsatu du neurriak areagotuko dituela jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna