Ezbeharra

Etxe bat erori da Eibarren

Eraikinaren egoera txarra zela eta, ez zen inor bizi egun, eta ez da kalte pertsonalik izan.

Erori den etxea, ezbeharra gertatu ondoren. LEIRE ALBERDI
2019ko azaroaren 13a
15:17
Entzun

Eibarko Arragueta kalean etxebizitza bat erori da gaur, 12:30ak inguruan. 15. zenbakia zen. 11. eta 13. zenbakiak eraisteko proiektua martxan zegoen; ez zegoen aurreikusita 15. zenbakia eraistea, baina erori egin da.

Eraikin horretan bizi ziren bizilagunak irtenarazi egin zituzten, eraikina gaizki zegoelako. Beraz, gaur egun ez zen inor bizi han.

(jarraitu irakurtzen Eta Kitto!-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.