'BATERAGUNE AUZIA'

Gorenak baimena eman du 'Bateragune auziko' defentsak epaia berraztertzeko helegitea aurkezteko

Bost zigortuen abokatuek bi asteko epea dute. Helegitea onartuko balitz, zigor epaia bertan behera geratu, eta Otegiri kendu egingo liokete 2021eko otsailera arteko inhabilitazioa. Estrasburgok iaz ebatzi zuen Auzitegi Nazionalaren epaiketa ez zela justua izan. Atutxa auzian Europaren ebazpena aintzat hartu du Gorenak.

'Bateragune auziko' une bat.
'Bateragune auziko' une bat. Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2019ko azaroak 15

2009ko urriaren 13an izan zen Bateragune auziko operazioa, ETArekin lotuta. Espainiako Auzitegi Nazionalak, 2011ko irailean, zigor epaia eman zuen Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezen aurka, ezker abertzalearen estrategia berria aurrera eramateko ETAren aginduetara ari zirela iritzita. Gorenak  epaia berretsi zuen 2012an, kartzela urteak pixka bat gutxituta —inhabilitazioak ez—. Konstituzionalak, 2014an, Gorenaren erabakia berretsi zuen. Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez 2015eko urriaren 11n geratu ziren libre. Otegi, 2016ko martxoaren 1ean. Diez, 2017ko abuztuaren 17an, aurretik 17 hilabetean baldintzapean aske egon zelako.

2018ko azaroaren 6an, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi zuen auzikoek ez zutela epaiketa justua izan Auzitegi Nazionalean, Angela Murillo epailea ez zelako "inpartziala" izan. Espainiako Estatuaren Abokatuak ez zuen Estrasburgoren sententziaren aurka helegiterik  aurkeztu, eta Europaren ebazpena aurtengo otsailean bihurtu zen irmoa. Orduan, defentsari aukera bat zabaldu zitzaion Gorenean horren epaiaren (2012-5-7) berraztertze helegitea aurkezteko, eta joan den apirilean egin zuen baimen eskaera. Fiskaltza berraztertze helegitea aztertzearen alde agertu zen irailean. Gorenak gaur eman du aurkezteko baimena, Manuel Marchena, Julian Sanchez Melgar eta Susana Polo Garciaren auto baten bitartez —gaia irailaren 26tik izan dute mahai gainean—. 

Autoan, Gorenak azaldu du Estrasburgoko auzitegiaren epaia arrazoi nahikoa dela helegitea aurkeztea onartzeko, Prozedura Kriminaleko Espainiako Legearen 954. artikuluaren arabera. Artikulu horrek zehazten du helegitea jar daitekeela estatuko epai irmo baten aurka, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak gerora adierazten badu epai horrek Europako Konbentzioa eta bertan jasotako giza eskubideak eta askatasunak urratu zituela, eta epai horren kalteek irauten badute —inhabilitazioa— eta kalte horiek ezin badira eten helegitea ez den beste baten bidez.

Gorenak berak emango du berraztertze helegitearen erabakia. Berez ez luke epe jakinik ebazpena jakinarazteko, baina defentsak BERRIAri esan dio azkar eman beharko lukeela.

Auziko bost zigortuek beteak dituzte, osorik, kartzela zigorrak, baina Otegik oraindik indarrean dauka 2021eko otsailera arteko inhabilitazioa. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020ko irailean lirateke, epeak betez gero. 2016koetan ezin izan zen aurkeztu —EH Bilduk lehendakarigai nahi zuen—.

'Atutxa auzia'-n Europari kasu Gorenak

Jendaurrean Atutxa auzia deiturikoan duela bi aste jakin zen Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi duela Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko Mahaiko presidente ohiari eta Kontxi Bilbao eta Gorka Knörr mahaiko kide izandakoei Sozialista Abertzaleak legebiltzarkide taldea ez desegiteagatik 2008an ezarritako zigorra. Baliogabetze horrekin Gorenak bide eman dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2017nan zigor haren aurka erabakitakoari. Estrasburgok ebatzi zuen Atutxaren-eta eskubideak urratu egin zirela haien kontrako epaiketan.

Otegiren inhabilitazio kasuaz badago beste ate bat zabalduta: Konstituzionalak, iazko abenduan, tramiterako onartu zuen Iñigo Iruin abokatuak neurriaren aurka aurkeztutako babes helegitea. Konstituzionalak jarrera aldatu zuen Europaren azaroko epaiaren ondoren, onartuta ezarri gabe daukala hautagai izatearen "oinarrizko eskubideari" buruzko doktrina. Ez du erabakia emateko eperik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du oldarraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren akatsak berriz ere egin ez daitezen eta aurrera begira ikasteko

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta Galdakaoko tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek ere bai.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna