Futbola

Realak Alex Isakek jasandako irain arrazistak gaitzetsi ditu

Realeko aurrelaria Suediako selekzioarekin jokatzen ari zen Errumaniaren aurka, eta epailea partida bertan behera uzteko zorian egon zen zaleek Isaken aurka oihukatutako biraoengatik.

ainara arratibel gascon
2019ko azaroaren 16a
17:28
Entzun

Alex Isak Realeko aurrelariak irain arrazistak jasan zituen, atzo, bere selekzioarekin, Suediarekin, Errumanian jokatzen ari zen neurketan. Datorren urtean jokatuko den Eurokoparako sailkatzeko partida zen. Isak aulkitik atera zen, bigarren zatian, eta Bukarest Arenako harmailetako bateko zaleak irain arrazistak oihukatzen hasi ziren Isaken aurka. Bengalak eta petardoak ere jaurti zituzten.

Epaileak partida eten, eta bertan behera uzteko zorian egon zen. Oihuak eteteko eskatu zuten bozgorailuetatik. Minutu batzuk geroago, berriz hasi zen partida. Suediak Eurokoparako sailkatzea lortu du, 0-2 irabazi eta gero, eta taldekide guztiek hura besarkatzera joan dira. "Lotsagarria da gertatutakoa, mingarria", adierazi zuen.

Realak gogor gaitzetsi du jokalariari gertatutakoa. "Futbolak eta kirolak zaleak, kulturak eta pertsonak batzeko balio behar dute, eta Realak bide horretan jarraituko du lanean, errespetuan eta elkar ulertzean oinarritutako gizarte bat eraikitzen".

Duela aste batzuk ere Errumaniak ateak itxita jokatu behar izan zuen Norvegiaren aurkako partida, antzeko kasu batengatik. Gainera, Bulgarian hainbat zale atxilotu zituzten Bulgaria-Ingalaterra partidan irain arrazistak oihukatzeagatik.

Hainbat jokalarik babesa agertu diote Isaki sare sozialetan.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.