Baskonia 80 - 92 Fuenlabrada

Baskoniak galdu egin du Fuenlabradaren aurka ere, etxean

ACB ligan, partida gehiago galdu ditu irabazi baino, eta kolokan egon liteke Velimir Perasovicen postua.

Aitor Manterola Garate.
2019ko azaroaren 17a
10:26
Entzun

Baskoniak burua altxatu ezinda segitzen du. Fuenlabrada talde apalak irabazi dio gaur Buesa Arenan, eta, ostiralean Maccabik Euroligan eman zion astinduari gehituta, beste kolpe bat da Velimir Perasovicen taldearentzat. Entrenatzaile kroaziarraren kargua kolokan egon liteke. 

Fuenlabradak hogei urte zeramatzan Gasteizen irabazi gabe, eta gaurkoa historikotzat jo behar da. Partida osoa joan da aurretik Jota Cuspinera euskal herritarraren taldea, eta, azkenera, Baskonia bi puntura jarri bazaio ere, eutsi egin dio aldeko emaitzari. 80-92 menderatu du etxeko taldea. 

Baskoniaren kasuan, gaur ere Toko Shengelia nabarmendu behar da, 26 puntu sartu baititu. Beste alderdian dago piboten ekarpen eskasa —Ericek ez du jokatu—: Fall eta Diopen artean sei puntu eta lau erreboteko ekarpena egin diote taldeari. Janning eta Stauskas jaurtitzaileena ere ez da hobea izan, zortzi puntu baino ez baitituzte sartu bien artean. 

Arabarren hurrengo partida ere etxean izango da, asteazkenean, CSKA Moskuren aurka, Euroligako bederatzigarren jardunaldian. 

Partida ondorenean, Perasovicek onartu egin du taldea «erori egin» dela: «Azkeneko hiru egunetako kontua izan da. Maccabiren aurka eta gaur, hondoa jo dugu». Kargugabetze posibleaz galdetu zaionean, ondorengoa erantzun du: «Hori zuzendaritzaren ardura eta lana da». 

FITXA

Kirolbet Baskonia: 80 (19+16+20+25): Henry (15), Janning (6),
Garino (12), Shengelia (26) eta Diop (6) —hasierako boskotea—, Vildoza (3),
Fall, Stauskas (2) eta Polonara (10).
Montakit Fuenlabrada: 92 (20+21+26+25): Bellas (8), Marc Garcia
(12), Eyenga (5), Gillet (5), Mockevicius (4) —hasierako boskotea—,
Urtasun (19), Anderson (19), Richotti (6), Bobrov (10), Sikiras
eta Ehigitor (4).
Epaileak: Carlos Cortes, Jorge Martinez eta Joaquín Garcia
Gonzalez. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.