BIHAR BERRIA-N

Tsunami Demokratikoa: "Ez-bortxakeriazko ekintzak egiteko modu berria planteatzen dugu"

Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak elkarrizketa egin dio Tsunami Demokratikoari, idatziz. Bihar argitaratuko du BERRIAk.

Tsunami Demokratikoaren deiari erantzunda, milaka herritarrek Bartzelonako Prat aireportua blokeatu zuten, urrian. QUIQUE GARCIA / EFE
2019ko azaroaren 20a
22:30
Entzun

Inork ez daki nor diren Tsunami Demokratikoa, ezta zenbat diren ere. "Erantzun" moduan sortu zen; "kanpaina" deitzen diote euren buruari. Oso denbora gutxian, erreferentziazko plataforma bilakatu da —410.500 harpidedun ditu Telegram kanalak—, eta bat-bateko mobilizazio jendetsuetara deitzeko ahalmena erakutsi du: gai izan dira mezu digital huts batekin Bartzelonako aireportua eta Jonquerako muga blokeatzeko. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak elkarrizketa egin dio izen-abizenik gabeko olatu erraldoiari; BERRIAk bihar emango du argitara. Hona aurrerapena:

—«Tsunamiak bere ekintzak prestatzen ditu une bakoitzean jarritako helburuen arabera».

—«Arazoa Espainiako herritarrek daukate, bai baitakite haien gobernuak terrorismoagatik jazar ditzakeela kalean manifestazioa egiteagatik».

—«Oso ikuspegi motza daukate pentsatzen badute atxiloketa batzuen bidez gelditu egingo dutela 'oinarrizko eskubideak, presoen, erbesteratuen eta errepresaliatuen askatasuna eta autodeterminazio eskubidea' defenditzen dituen kanpaina bat».

—«Jendeak oso argi dauka zer dagoen jokoan, eta bere gain hartzen ditu konplizitatea, ardura eta diskrezioa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.