Ezbeharra

Ama-alaba batzuk hil dira Ostitzen, bi ibilgailuren arteko istripu batean

Bi autok elkar jo dute N-121-A errepidean, 18:00ak aldera. Amak 78 urte zituen; alabak, 51 urte. Hiru pertsona zauritu dira.

Bi autoek aurrez aurre jo dute elkar. JESUS DIGES / EFE
2019ko azaroaren 22a
23:48
Entzun

Ostitz parean (Nafarroa) gertatu da ezbeharra, N-121-A errepidean. Foruzaingoak azaldu duenez, bi autok elkar jo dute aurrez aurre, 18:00ak aldera. Bi pertsona hil dira, eta hiru zauritu, «pronostiko ez horren larriarekin»; Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte. Hildakoak baztandarrak ziren. Foruzainek errepidea itxi egin dute bi noranzkoetan, eta saihesbidetik desbideratu dute zirkulazioa.

Nafarroako Gobernuak adierazi du ama-alabak auto berean zihoazela, monobolumen batean, eta zaurituak, berriz, bestean, automobil batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.