Berri Txarrak-en agurra

Berri Txarrak, jarraitzaileen begietatik

11.000 lagun baino gehiago bildu ziren atzo Nafarroa Arenan, eta askok bizi izandakoa erakutsi nahi izan dute sare sozialen bidez.

Berri Txarrak taldearen azken aurreko kontzertua. IDOIA ZABALETA, FOKU
Iosu Alberdi.
2019ko azaroaren 23a
11:56
Entzun

Berri Txarrak taldeak bere azken kontzertua eman zuen atzo Nafarroa Arenan. 11.000 lagunetik gora bildu ziren, eta Lekunberriko hirukoteak ez zituen epel utzi oholtzara begira bi ordu eta erditik gora igaro zuten jarraitzaileak.

Kontzertuko irudi eta bideoen jarioa etengabea izan da sare sozialetan, eta jarraitzaileek esker ona adierazi diete Gorka Urbizuri, Galder Izagirreri eta David Gonzalezi, 25 urteko ibilbide oparoagatik. Bakoitzak une bat hautatu du mundura zabaltzeko, hitz tarte bat, abesti bat. Maravillas, Sols el poble salva al poble, Ikusi arte... ez dago aukera txarrik Berri Txarrak-en agurraren zati betiko gordetzeko.

Aldarrikapenerako uneak ere izan ziren kontzertuan zehar. Besteak beste, hirukoteak gogoan izan zituen Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Iruñeako Udalak haien ikuskizuna debekatu berritan. Omenaldi ezin hobea Irrien Lagunei, haien doinurik ezagunenetako bat berreskuratuta: Riki Riki. Haiek ere euren esker ona adierazi diete taldekideei.

Kontzertu berezia benetan, taldeak bere ibilbidean erakutsitako balioak ia hiru orduko tartean bildu zituena. Eta bi hitz gehien errepikatzen direnak: Eskerrik asko.

Joan da Berri Txarrak, sentimenduz betetako kontzertu handi batekin. Bere mailan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.