Mali

Frantziako 13 militar hil dira Malin, helikoptero istripu batean

Militarrak jihadisten aurkako operazio militar batean parte hartzen ari ziren ezbeharra gertatu denean.

Frantziako Armadaren helikoperoa, Malin. CHRISTOPHE PETIT TESSON / POOL / EFE
2019ko azaroaren 26a
11:19
Entzun

Frantziako presidente Emmanuel Macronek eman du gertatu denaren berri. Armadako bi helikopteroren arteko istripuan, hamabi ofizial eta kaporal bat hil dira. Iturri ofizialen arabera, Maliko jihadisten aurkako operazio batean ari ziren parte hartzen ezbeharra gertatu denean.

Parisek ez du gertatutakoari buruzko argibide gehiagorik eman. Soilik elkartasuna eta errespetua adierazi die hildako militarrei eta haien senideei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.