Literatura

'Erbesteko elurra' nobela aurkeztu du Felipe Juaristik

Baziren dozena bat urte idazleak ez zuela helduentzako eleberririk argitaratzen.

Felipe Juaristi, gaur, Donostian.
Felipe Juaristi, gaur, Donostian. Amagoia Gurrutxaga Uranga

Amagoia Gurrutxaga Uranga -

2019ko azaroak 26

Felipe Juaristik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957) 2007an eman zuen Ez da gaua begietara etortzen. Gaur nobela bat aurkeztu du, bada, aspaldiko partez. Donostiako udal liburutegiko sotoan aurkeztu du, Erein argitaletxeko editorea Iñaki Aldekoa alboan zuela.

Aurkezpenean azaldu duenez, duela sei urte hasi zen idazten Erbesteko elurra eleberria, Madrilen zegoela, udako egun beroetan. “Pertsonaia bat nuen buruan, iraganeko gertaera baten kariaz barneko mina ezin kendurik bizi dena. Eta, une batean, dena utzi eta desagertu egiten da”. Sebastian Saldias punk musikaria da pertsonaia hori. “Nobelaren katalizatzailea”, Aldekoa editorearen hitzetan.

Saldiasen ibileren berri jakitera Madrilera bidaliko dute Fermin Alberdi kazetaria. “Hori da eleberriaren hari nagusia. Kazetari batek aurkitu beharko du desagerpenaren arrazoia”, Juaristiren esanetan. Erantsi duenez, Madrilgo duela sei turteko egonalditik etxera itzuli zenean, maitasunari buruzko saiakera bat idazten hasi zen. “Etxean gaiari buruz ditudan liburu guztiak irakurri nituen, ondorio batera iristeko: ez dakigu maitatzen”. Horren islarik bada Erbesteko elurra nobelan ere, zehaztu duenez. “Nobela honetan pertsonaia asko dago, ahots asko. Kosta egin zait liburu hau idaztea”. Fikzioa dela nabarmendu du. “Eta gehiago du komediatik, tragediatik baino”.

Izenburua, François Villon poetaren hitzon zordun da: “Non ote dago iazko elurra!”. Denboraren iragaitearen oihartzunak dakartza bertso horrek. “Eta eleberri batek adierazten digu, azken finean, iragana oroimenean eta geroa gogamenean bizirik daudela”, Juaristiren hitzetan. “Patuaren eta esperantzaren aurkaria da erredentzioa. Denboraren mugak apurtzen ditu, eta beste denbora bat ezartzen, non iragana eta geroa orain diren”.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Zarauzko (Gipuzkoa) hondartz, ekainean. ©Juan Carlos Ruiz / FOKU

Zarauzko Talai Mendi kanpinean PCR probak egiten dabiltza, bezero ohi batek positibo eman ostean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Langileei PCR probak egin dizkiete, eta etxera bidali dituzte. Bezero batzuei ere egin dizkiete probak. Emaitzak jaso bitartean, kanpinera ezin da inor sartu eta bertatik irten.

Hainbat herritar, Iruñean, maskara jantzita. / ©Iñigo Uriz, Foku

Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Joxerra Senar

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bihartik aurrera kalean ere jantzi beharko da maskara; Nafarroan, etzitik aurrera. Igerilekuetan eta hondartzan, maskara jantzi beharkoa da, bainua hartzeko izan ezik. Kirola egiteko orduan edo naturguneetan ken daiteke. Jaurlaritzak botila festa debekatu egin du.

Herritarrak PCR proba egiteko zain. ©Jon Urbe / Foku

80 kasu gehiago Hegoaldean, eta lehen hildakoa Nafarroan ekainaren 11tik

Edu Lartzanguren

Gipuzkoan indarrez ari da izurria: 41 kasu baieztatu dituzte. Iruñean beste agerraldi bat atzeman dute, eta gutxienez hiru lagun kutsatu dira.

Banksy grafitigileak maskarak janzteko eskatu du ekintza batez

Banksy grafitigileak maskarak janzteko eskatu du ekintza baten bidez

Edu Lartzanguren

Londresko metroan sartu da, garbitzaile jantzita, eta koronabirusaren inguruko irudiak margotu ditu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna