Irak

Dimisioa emango du Irakeko lehen ministroak

Protestak hasi zirenetik, laurehun manifestari hil dituzte militarrek, eta 8.100 inguru zauritu.

Adel Abdel Mahdi, Irakeko lehen ministroa, artxiboko argazki batean. FILIP SINGER, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko azaroaren 29a
17:10
Entzun

Hilabete eskas iraun du karguan Adel Abdul Mahdi lehen ministroak gobernuaren aurkako protestak hasi zituztenetik. Tarte horretan, gobernuburuak ahaleginak egin ditu manifestariak baretzeko, eta baita erreformak iragarri ere. Baina ahaleginak ez ditu ase ez manifestariak eta ez oposizioa. Azkenik, presioari amore eman, eta kargua utziko duela iragarri du buruzagi xiitak. 

Ali Al-Sistani aiatolak buruzagitza aldatzeko eskatu eta ordu gutxira heldu da Mahdiren iragarpena. Orain, parlamentuari dagokio karguan urtebete eskas egin duen buruzagi horren ordezkoa aukeratzea.

Ostegunean ere, bat baino gehiago izan ziren gobernu aldaketa eskatu zutenak; tartean, Muqtada al-Sadr buruzagi xiita eta bozak irabazi zituen Sairun koalizioko burua. Alderdiak, gainera, babesa kendu zion lehen ministroari.

Dagoeneko laurehun hildako eta 8.100 zauritutik gora eragin dituzten protesten ostean etorri da Mahdiren iragarpena. Segurtasun indarrek, «ordena berrezartzeko» aitzakian, 46 pertsona hil zituzten atzo, manifestarien aurka tiro eginda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.