Zinema

'La trinchera infinita' filmak Goya sarietarako 15 izendapen lortu ditu

Malagan emango dituzte sariak, datorren urtarrilaren 25ean

Filmaren fotograma bat. MORIARTI
2019ko abenduaren 2a
11:58
Entzun

Donostiako Zinemaldiko gidoi onenaren saria eta zuzendari onenarena ez ezik, Irizar eta Feroz sariak eta Fipresci saria ere jaso zituen Aitor Arregi, Jon GaraƱo eta Jose Mari Goenagaren La trinchera infinita filmak. Baliteke lorturiko sarien zerrenda handitzea laster, Goya sarietarako 15 izendapen lortu baititu filmak, tartean filmik onenari emango diotena.

Urtarrilaren 25ean banatuko dituzte sariak, Malagan (Espainia).

1936ko gerrako istorio bat kontatzen du filmak, egiazko hainbat kasutan oinarrituta: faxisten kolpearen biharamunean, errepresalien beldur etxean ezkutatu, eta 33 urtetik gorako itxialdia bizi izan zuen bikote baten istorioa. Belen Cuesta eta Antonio de la Torre aktoreak dira protagonistak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.